Podcasten sukarrera batu gara! Azkenik iragarri dezakegu egin dugun lan mordoa. Hezkuntza finantzario kritikoa sustatzen duten ekimenez solastuko gara: euskaldunak, estatu mailakoak, globalak… Bestalde, ahots anitzak entzuteko aukera izango dugu, eta erakutsiko digute bestelako finantzak posible direla, eta beharrezkoak, gainera!
Entzun atal pilotuaren aurrerapena:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
Entzun atal pilotua osorik:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
1go atala | «Hala hasi zen dena» (Finantzaz Haratagorekin)
Elkartasunerako Elkarcredit Elkarteko Ritxi Usategi Uriarterekin eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak elkarteko Irati Cifuentes Axperekin hitz egin dugu erakunde ezberdinen arteko lankidetza nola sortu zen ezagutzeko. Ikasiko dugu ere nola iritsi den Finantzaz Haratago Euskadiko finantza etiko eta alternatiboetarako erreferentziazko sare bilakatzera.
Entzun aurrerapena:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
2. atala | «Hezkuntza eraldatzailea izango da» (RedEFESekin)
Finantzaz Haratago sareaz hitz egin ondoren, gure podcastaren atal berri honetan estatu mailara egin dugu salto RedEFES, Finantza Etiko eta Solidarioen Heziketaren Aldeko Sarea, ezagutzeko. Sare hori gaur egun honako erakundeek osatzen dute: FETS elkartea, Fundación Finanzas Éticas, Oikocredit Catalunya eta, nola ez, Finantzaz Haratago.
Hezkuntzaren botere eraldatzaileaz eta finantza etiko eta solidarioak sustatzeko duen balioaz hitz egingo dugu honako hauexekin:
- Nina González, FETS – Finançament Ètic i Solidari erakundeko koordinatzailea.
- Sara García Martín, Fundación Finanzas Éticas erakundeko komunikazio departamentuko kidea.
- David Díaz de Quijano, Oikocredit Catalunyako koordinatzailea.
- Joseba Larriba Oikocredit Euskadiko kidea.
- Sofía Muñoz, FETS. erakundeko kidea.
- Fer Acosta, FETS erakundeko formatzailea eta tailergilea.
- Claudia Álvarez, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren curriculum global baten aldeko Kanpainako kidea.
Entzun aurrerapena:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
Entzun atala osorik:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
3. atala | «Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Global baten aldeko Kanpaina»
Gure podcastaren aurreko bi ataletan, finantza etikoekin lotutako Euskadiko eta Estatuko sare batez, Finantzaz Haratagoz eta RedEFESez, hitz egin dugu. Kapitulu berri honetan, nazioarteko eta diziplina anitzeko esperientzia bati buruz hitz egingo dugu: Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Global baten aldeko Kanpaina eta kanpainaz geroztik egiten ari diren Biziera Onaren Unibertsitatea.
Curriculum Global baten aldeko Kanpaina hezkuntza-ekimen bat da, eta 2016ko urrian hasi zuten gizarte-ekonomiako eta ekonomia solidarioko hezkuntza-kolektiboek Hegoalde globalean. Gaur egun, 23 herrialdek, nazioarteko 6 sarek eta 61 erakundek osatzen dute, gizarte-erakundeen, gizarte-mugimenduen, erakundeen, unibertsitateen eta herritartasun globalerako eta bakerako hezkuntzan diharduten eskolen artean.
Atal honetan, honako hauen partaidetza entzun ahal izango duzu:
- Claudia Álvarez, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Global baten aldeko Kanpainako kidea (Argentina).
- Silvia Fitipaldi, Magic RM Comunicación Estratégica taldeko eta CECIP-Centro de Criação de Imagem Popular erakundeko kidea (Brasil).
- Ritxi Usategi Uriarte, de la Elkartasunerako Elkarcredit Elkarteko eta Finantzaz Haratago sareko kidea (Euskal Herria).
- Mazda Ednir, CECIP-Centro de Criação de Imagem Popular erakundeko kidea(Brasil).
- Bernardo Caamal, Xok K’iin taldeko kidea (Mexiko).
Entzun aurrerapena:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
Entzun atala osorik:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
4. atala | “Ekonomia eta finantzak ez dira zientzia zehatza” (Batxilergoko Ekonomia eskuliburuaren kritika)
Institutuan zeundenean ekonomia ikasi al zenuen? Askok ezezko erantzuna emango genuke galdera hori egingo baligute, baina gaur egun gero eta presentzia handiagoa du hezkuntza ekonomiko eta finantzarioak.
Tamalez, gehienetan, ekonomia zientzia zehatza dela irakasten digute. Hau da, sistema ekonomikoa ulertzeko eta antolatzeko modu bakarra dagoela. Baina sistema kapitalistatik at badago bizitza! Hamaika ekimen, erakunde eta pertsona daude ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzen dutenak. Baina nerabea zinenean ekonomia irakasgaia izan bazenuen, ziurrenik ez zizuten horren inguruan hitz egin.
Hori dela eta, Batxilergoko ekonomia eskuliburuetako bat analizatu du Finantzaz Haratagok. Maitane Jaio, Javier Murillo eta Jon Bernat Zubiri ekonomian adituak izan dira ikerketaren egileak. Ikasle askorentzat Batxilergoko irakasgai hori izango da ekonomiaren, enpresaren eta finantzen ikasketekin izango duten harreman bakarra beren ibilbide akademiko osoan. Horregatik da horren garrantzitsua ikasgaiaren materialak sakon ikertzea.
Horretaz eta askoz gehiagoz solastu gara Finantzaz Haratagoren podcastaren azken atalean.
Entzun aurrerapena:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
Entzun atala osorik:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.