Karta-jokoa

Finantzaz Haratago karta-jokoa hezkuntza dinamika bat da. Bertan, dirua inbertitzeko sektoreak bilatu behar dituen banku baten zeregina hartzen dugu. Jokoaren mekanikak inbertsio etikoak saritzen ditu, ahalik eta puntu gehien izateko (etikoinak), nahiz eta, askotan, beste sektore batzuetan inbertitzeak errentagarritasun handiagoa emango digun eta garaipenera hurbilduko gaituen.

Joko hori hezkuntza-helbururako baliagarria izatea espero dugu, bi xederekin: batetik, edozein joko bezalaxe, dibertigarria izatea; eta, bestetik, inbertsio-sektoreei eta bankuen zereginari buruz eztabaidatzea ondoren.

Adina:

10 urtetik gora.

Jokalari-kopurua:

– 2-3 pertsona: karta-sorta bat.
– 4-6 pertsona: bi karta-sorta.

Iraupena:

5 eta 25 minutu bitartean.

Etxean jolastu!

Finantzaz Haratago karta-jokoa print & play joko bat da, hau da, etxean irudiak inprimatu eta partida jokatu dezakezu. Orri honetan karpeta konprimitu bat deskargatu dezakezu, eta bertan argibideak, kartak eta puntuak aurkituko dituzu, inprimatu eta jolasten has zaitezen.

Jokatuko duten pertsonen kopurua 3 baino handiagoa bada, 2 karta-sorta inprimatzea gomendatzen dugu (“Cartas – Kartak” dokumentua karta-sorta baten baliokidea da). Karten inprimatzeko modua bi aurpegitakoa da, alde laburretik biratuz.

Puntuen kasuan, inprimaketak ere alde bikoitzean izan behar du, alde motzetik biratuz. Egindako inprimaketa bakoitzak (“Puntos – Puntuak (Etikoins)” dokumentua) bi pertsonari etikoinak emateko balioko du (inprimaketa bakoitzak 50 puntu batzen ditu).

Jokoaz gozatzea espero dugu.

Gehiago ikasi nahi duzu?

Jokoan aipatutako gaien inguruan gehiago sakondu nahi baduzu, egin ‘klik’ karta bakoitzean finantza eta inbertsioen inguruko datu harrigarri batzuk ezagutzeko.

Zure iritzia garrantzitsua da guretzat

Jokoaren inguruko zalantzarik baduzu ala komentarioren bat bidali nahi baduguzu, honako helbidera idatzi dezakezu: info@finantzazharatago.org.