Ongi etorri Finantzaz Haratago sarera
Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea
Ekonomia Eraldatzaileak babesten dituen Hezkuntza Finantzario Kritikoa
Finantza Hezkuntza Berrikusten
Finantza etikoen alorreko erakundeen sarea gara eta hezkuntza finantziario kritikoa sustatzen dugu.
Finantza Etikoak sustatzeko sare hau ondorengo erakundeok sustatu dugu:
“Nor gara?” irakurtzen jarraituFinantzaz Haratago plataformak finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza sustatu eta zabaldu egin nahi du Euskadin, partaidetzazko modu horizontalean. Erreferentzia-gunea izan nahi dugu beste mundu-ikuskera bat ezarri daitekeela eta beharrezkoa dela uste duten pertsona eta erakunde guztientzat, ikasleek eta gizarteak jasotako hezkuntza finantzarioari buruzko hausnarketa kritiko eta konstruktiboa elkarrekin sustatzeko asmoz.
“Zer egiten dugu?” irakurtzen jarraituFinantzaz Haratago ez litzateke abian egongo finantza etiko eta alternatiboak gizartea eraldatzeko tresna direla uste duten pertsonek eta erakundeek parte hartuko ez balute. Nahi izanez gero, sareetan jarraitu eta berria zabaltzen lagundu ahal izango duzu. Ekimenean parte hartu nahi baduzu (erakunde nahiz giza banako moduan), gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu:
Batu zaitez heziketa eta finantza etikoen sarera (RedEFES):
MISIOA
Heziketa ekonomiko kritikoa eta finantza etiko eta solidarioak sustatzen ditugu
GURE XEDEAK
Irakasleen eta finantza etiko eta heziketa eraldatzailea sustatzen duten erakundeen artean espazio bat erraztea.
SAREAN LAN EGITEN DUGU
Heziketa ekonomiko kritikoa eta finantza etiko eta solidarioak sustatu nahi dituzten erakunde eta plataformekin.
‘Finantzaz Haratago: Finantza Etikoak eta Alternatiboak’ Nazioarteko Ikastaro Birtualaren itxiera ospatzeko, solasaldi birtuala antolatuko dugu Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Azokaren baitan. Abenduaren 16an izango da, 18:30etatik 20:00etara. Zuzenean ikusteko aukera izango duzue gure Facebook eta Youtube kontuetan eta hemen: http://merkatusoziala.eus
Munduko emakumeon %42ak ez dugu kontu korronterik. Eta, kontu korronterik ez dugunez, ez dugu pobreziatik irteteko laguntzetara sarbiderik. Emakumeok aukera gutxiago ditugu ere hipoteka bat lortzeko, eta finantzaketa gutxiago jasotzen dugu ekintzailetza-proiektuetarako. Gaur Emakumeonganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta datu horiek agerian uzten dute emakumeok geure bizitzako alor guztietan jasaten dugula bazterkeria. Finantza sistema …
"Bazterkeria finantzarioa emakumeonganako indarkeria ere bada" irakurtzen jarraitu
Hurrengo asteartean, azaroak 17, finantza etiko, genero eta klimari buruz solastuko gara. Hitzordua 18:00etan da eta hemen eman dezakezu izena (doakoa eta birtuala izango da): https://labur.eus/PyYQl Mundubat Fundazioko Sarai Martin izango dugu gurekin ekonomia feministako eskolez hitz egiteko, eta Sustraiak Habitat Designeko David Gonzalez agrosistemen eta lurraldeen birsorkuntzaz hitz egiteko. Ordura arte!
Badakizu zer diren finantza etikoak? Eta zergatik sortu ziren? Ezagutzen al duzu egungo sistema finantzarioaren aurrean alternatibak sortzen ari den ekimenik? Finantzaz Haratago sareak doako ikastaro birtuala kaleratu du eta, ikastea baino, desikastea du helburu: banketxe tradizionalek “sistema finantzario bideragarri bakartzat” saldu diguten hori ahaztea, pobrezia eta desberdinkeriak normalizatzeari uztea, gure ekintzen monetarizaziotik haratago ikustea… …
"Murgildu zaitez finantza etikoetan: Ikastaro birtual berria kaleratu dugu!" irakurtzen jarraitu
Genero ikuspegiak begirada indartsua du. Zuzena. Ikuspegi kritikoa sustatzen du bereziki, eta hori izan zen, hain zuzen ere, ‘Ekonomia Sozial Solidarioa: Finantza etikoak eta genero ikuspuntua mundua eraldatzeko’ mahai-inguru birtualaren xedea. Urriaren 5ean antolatu genuen Finantzaz Haratago sareko kideok, Hekuntza Finantzarioaren Egunean. Foroaren protagonistak Cristina de la Cruz (Deustuko Unibertsitatea) eta Zaloa Perez (REAS Euskadi-Ekosolfem) …
"Finantza etikoek betaurreko moreak daramatzate" irakurtzen jarraitu