Zer egiten dugu?

Finantzaz Haratago plataformak finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza sustatu eta zabaldu egin nahi du Euskadin, partaidetzazko modu horizontalean. Erreferentzia-gunea izan nahi dugu beste mundu-ikuskera bat ezarri daitekeela eta beharrezkoa dela uste duten pertsona eta erakunde guztientzat, ikasleek eta gizarteak jasotako hezkuntza finantzarioari buruzko hausnarketa kritiko eta konstruktiboa elkarrekin sustatzeko asmoz.

Zergatik Hezkuntza Finantziario Kritikoa ?

Gaur egungo hezkuntzan, sistema finantzarioari eta bere tresnei buruz hitz egiten denean, ohiko bankuen agerpena oso nabaria eta aktiboa dela uste dugu. Hori dela eta, errazagoa da haien mezua berregitea eta sistema kapitalista hegemonikoa betikotzea. Horregatik, honako hauxe eskaini nahi dugu: beste era bateko materialak, gaur egungo sistema ekonomikoari buruzko ikuspegi kritikoa, ekonomia eraldatzaileen aldeko apustua eta sozialagoa zein jasangarriagoa den munduranzko alternatiben adibidea.

Hori guztia, gainera, partaidetzaz eta lakidetzapean jorratuko da, eragin politikoa edukitzeko eta gaur egungo hezkuntza-sistemari nahiz ustezko hobekuntzei buruz hausnartzeko.