Ekainaren 9an saio berria antolatuko dugu ekonomia feminista ikasgelara hurreratzeko

Ikasgeletan hezkuntza finantzario kritikoa sustatzeko egiten ari garen lanaren baitan, berriro ere saio birtuala antolatuko dugu ekonomia feminista klasera hurreratzeko. Oraingoan, saioa gaztelaniaz izango da.

Hitzordua ekainaren 9an izango da, 12:00etatik 13:00etara, online. Ara!Gorputz elkarteak dinamizatuko du.

Hezkuntza zentro edo erakunde batean lan egiten baduzu, eman izena hemen.

‘Finantza etikoen koloreak’ argazki-erakusketa Gasteizko Ibaiondo gizarte etxean

Maiatzaren 9tik 18ra, gerturatu zaitez Gasteizko Ibaiondo gizarte etxera (Landaberde kalea, 31) ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatzeko. Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

Ekonomia feminista klasera hurreratzeko saio birtuala

Ikasgeletan hezkuntza finantzario kritikoa sustatzeko egiten ari garen lanaren baitan, maiatzaren 26an saio birtuala antolatuko dugu ekonomia feminista klasera hurreratzeko.

Dinamizazioa ekonomia eta pedagogia feminista lantzen dituen Ara!Gorputz elkarteak egingo du. Hitzordua maiatzaren 26an izango da, 12:00etatik 13:00etara, online formatuan.

Hezkuntza zentro edo erakunde batean lan egiten baduzu, hemen eman dezakezu izena.