Itzuli dira Finantzaz Haratagoren erakusketa birtualak

Berriz ikus ditzakezu ‘Finantza etikoen koloreak’ eta ‘Garapen positiboa’ erakusketak online.

‘Finantza etikoen koloreak’

Aitor Lopez de Audikana argazkilariaren eskutik,  El Salvador, Nikaragua eta Euskal Herriko finantza etiko eta alternatiboen esperientziak batzen ditu erakusketa honek. Bisitan zehar, honako alorretan lan egiten duten proiektuak ezagutuko ditugu: mikrokredituak, kooperatibismoa, bidezko merkataritza, hezkuntza eraldatzailea, emakumeen ahalduntzea eta agroekologia.

Sartu hemen  ikusteko:

 


‘Garapen positiboa’

Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonal beste ikuspuntu batetik begiratzea. Afrikan, Asian eta Latinoamerikan pobrezia egoeran, gosearekin, gerran eta antzeko egoeretan bizi diren pertsonei begiratzen diegunean sufrimenduz egiten dugu eta egoera horretatik ateratzeko zailtasunak azpimarratu ohi ditugu. Erakusketa honetan ikuspegi hori aldatzeko proposatzen dizugu, eta hala, ikusi ahal izango duzu nola askok eta askok bizi baldintzak aldatzea lortzen duten, beraien garapenaren protagonistak bihurtzen direlarik.

Hemen ikus dezakezu: