Unitate didaktiko berria: “Mikrofinantzak: Mailegu txikiak, inpaktu handiak”

Pozez aurkezten dizuegu Finantzaz Haratago sareak kaleratu duen azken unitate didaktikoa: “Mikrofinantzak: Mailegu txikiak, inpaktu handiak”.

Unitate didaktikoaren gidak, helburuak eta metodologia orokorra deskribatzeaz gain, hiru saioetako bakoitzaren deskribapen zehatza egiten du. Saio bakoitzeko material didaktikoak (aurkezpenak, bideoak, dinamikak, eta abar) gidaren eranskin gisa jaso dira. Saioen ordena ezin da aldatu, azalpenak
logika jarraia izan dezan. Saio bakoitzean, gainera, saioen garapena sakontzeko edo egokitzeko interesgarriak izan daitezkeen baliabide gehigarriei buruzko erreferentziak jasotzen dira, irakasleek edo dinamizatzaileek hala uste badute.

Unitate didaktiko hau ikastetxeko irakasleek unitatea dinamizatu ahal izateko dago diseinatuta; izan ere, irakasleek aldez aurretik ezagutu beharko dute unitatearen edukia.

Unitate didaktiko honen helburua da ikasleak sentsibilizatzea finantzek gure gizartean duten lekuari buruz, eta, zehazki, kredituaren potentzialtasunei eta arriskuei buruz, bereziki diru-sarrera txikiak dituzten pertsonekin. Unitateak mikrofinantzak osatzen dituzten finantza-tresnen multzoa errepasatzen du, Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeetan garapen-tresna diren heinean.

Hemen eskuratu dezakezue unitate didaktikoa.