Finantza etiko eta alternatiboak ikasgelan lantzeko material didaktikoak bildu ditugu argitalpen bakar batean

Finantzaz Haratago saretik, material didaktikoen eskuliburua kaleratu dugu, finantza etiko eta alternatiboak lantzeko ikasgelan.

Dakizuenez, Finançament Ètic i Solidari (FETS) elkartearekin, Oikocredit Catalunya erakundearekin eta Fiare Fundazioarekin elkarlanean, RedEFES (Finantza Etiko eta Solidarioen Heziketaren Aldeko Sarea) webgunea sortu genuen 2019 urtean. RedEFES baliabide birtual bikaina da materialak eta ezagutza partekatzeko. Bertan, irakasleen, eragileen eta hainbat eremutako gizarte-erakundeen harreman zuzena sustatzen dugu, partekatu eta elkarrekin ikasi ahal izateko, eta, horrela, hezkuntza eraldatzailea sustatzeko.

Eskuliburu honen xedea da RedEFES sarearen webgunean eskura dauden baliabideak sarbide errazeko dokumentu batean biltzea, finantza etiko eta alternatiboen hezkuntzako materialak ikasgelan txertatuz eta aplikatuz joateko.

ESKURATU ARGITALPENA HEMEN.

Gazteei zuzendutako rap tailerra Hernanin: Kapitalismoaren aurrean, Ekonomia Sozial eta Solidarioa lantzeko abestiak

30 urte baino gutxiago badituzu, eman izena Finantzaz Haratago sareak eta Bassque Reggae Kultur Elkarteak Hernanin antolatuko duten rap tailerrean!

Saioak bi egunetan izango dira Kulturarteko Plaza Feministan (Florida 28) eta rap abestiak sortuko ditugu kapitalismoaren aurrean dauden alternatiben inguruan. Kapitalismotik at bada bizitza!

EGITARAUA:

Azaroak 12, ostirala:

17:30-20:30 Aurkezpena eta sarrera

Azaroak 13, larunbata

10:00-13:00 Formakuntza

16:00-19:00 Grabaketa

Izen ematea DOAN da! Anima zaitez!

EMAN IZENA

Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@finantzazharatago.org

‘Hernani munduari begira’ zikloan izango da Finantzaz Haratago

Mundu zabaleko borroka esperientzia, bizipen eta ikasketak gurera ekartzeko helburuarekin antolatuko dute “Hernani munduari begira” zikloa. Programazio bakarraren baitan jaso dituzte Hernaniko Udaleko Lankidetza Arlotik sustatutako sentsibilizazio hitzaldi, jardunaldi eta erakusketa ezberdinak.

Finantzaz Haratagok ‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa antolatuko du urriaren 18tik azaroaren 7ra, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida Auzoa, 28).

Gainera, urriaren 26an, Euskadiko finantza etikoen esperientziak ezagutarazteko mahai-ingurua antolatuko dugu toki berean, honako hauexekin: Ekhilur, Nortlan, Oikocredit Euskadi eta Finantza Etikoen Elkartea Euskadi.

 

Aseguruak aztergai, finantza etikoen ikuspegitik

‘Aseguruak aztergai’ aurkezten dugu, Estefanía Rodríguez Oterok, Nortlanen ordezkariak, egindako txostena. Nortlan Euskadiko aseguru etiko eta solidarioen lehen artekaritza da.

Finantzaz Haratago sareak eta Garapen Iraunkorraren aldeko Ekimenak Sustatzeko eta Bultzatzeko Elkarteak koordinatu duten txosten honek aseguru-sektoreari begiratzen dio, finantza etikoen ikuspegitik.

Testu honetan, aseguru-merkatua ezagutu ahal izango duzu: ezkutatzen dituen negozio usteletatik hasi eta alternatiba etiko eta solidarioetaraino.

Irakurri txostena hemen.

Honako infografia hauetan topatu dezakezu txostenaren informazio nagusia, sare sozialetan partekatzeko:

 

Argitalpen berria: ‘Batxilergoko Ekonomia Eskuliburuaren Kritika’

Zein da ikuspegi nagusia Batxilergoko ikasleentzako Ekonomiaren, Enpresaren eta Finantza-hezkuntzaren testuetan? Finantzaz Haratagoko kideok ikerketa hau egiteko eskatu diegu ondoko hauei: Maitane Jaio (Ekonomia Analisian masterduna, Eusko Jaurlaritzaren Bigarren Hezkuntzako irakaslea), Javier Murillo (Ekonomian doktorea, Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta irakasle elkartua UCM unibertsitatean) eta Jon Bernat Zubiri (Ekonomian doktorea Grenoble-Alpes Unibertsitatean eta irakasle-ikertzailea UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua Sailean). Hartara, kritika- eta aniztasun-elementuak eskaini ahal izango ditugu, irakasgai horietako irakasleek  haien lan pedagogikoan erabil ditzaten. “Argitalpen berria: ‘Batxilergoko Ekonomia Eskuliburuaren Kritika’” irakurtzen jarraitu