Emakumeok finantzen munduan bizi ditugun bazterkeriak amorragarriak dira oso. Gaur egun, gustatu ala ez, ezinbestekoa da sistema finantzarioan parte hartzea gizartetik at ez geratzeko.
Hala eta guztiz ere, munduko emakumeon %42ak ez dugu kontu korronterik. Eta, kontu korronterik ez dugunez, ez dugu pobreziatik irteteko laguntzetara sarbiderik.
Bestalde, kontu korrontea izateak ez digu mailegu bat lortzea ziurtatzen. 2011 urtean, espainiar Estatuan emandako mailegu guztien artetik %8a izan zen soilik emakumeontzat. Eta 2000 urtean kreditu bat eskatu genuen emakumeon %85ari ukatu egin ziguten.
Zer esan nahi du horrek? Bada, besteak beste, emakumeok aukera gutxiago ditugula jabetza bat izateko (hipoteka bat lortzeko, esaterako) eta ekintzailetza-proiektuak aurrera eramateko aukera gutxiago dugula finantzaketa gutxiago jasotzen dugulako.
Bankuek badakite emakumeok gutxiago irabazten dugula (soldata arrakala ezagun egiten zaizu, ezta?). Inoiz ez digute esango ez digutela mailegua ematen “emakume izateagatik”, baina oztopo burutsuagoak jartzen dizkigute eskuratu ez ditzagun: interes oso altuak, berme gehigarriak, abalak…
Eta, gainera, diskriminazio hori handitu egiten da gure klase sozialaren, etniaren, adinaren, jatorriaren edota erlijioaren arabera.
Ez al da hori guztia emakumeonganako indarkeria? Aski da! Gaur, azaroak 25, Emakumeonganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta emakumeon eta finantzen inguruko materialak bildu ditugu, egoera salatzen lagun diezaguzun eta existitzen diren alternatibak ezagutu ditzazun:
Bideoa: Emakumeak eta finantzak
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
Posterra: Finantza etikoak eta ekonomia feminista
Finantza etikoen eta genero ikuspegiaren inguruko solasaldiaren kronika grafikoa