Podcastaren 4. atala | “Ekonomia eta finantzak ez dira zientzia zehatza” (Batxilergoko Ekonomia eskuliburuaren kritika)

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Institutuan zeundenean ekonomia ikasi al zenuen? Askok ezezko erantzuna emango genuke galdera hori egingo baligute, baina gaur egun gero eta presentzia handiagoa du hezkuntza ekonomiko eta finantzarioak.

Berri ona dirudi, ezta? Azken finean, gustatu ala ez, diruak mundua mugitzen du eta oinarrizko prestakuntza bat izatea oso erabilgarria izan daiteke.

Tamalez, gehienetan, ekonomia zientzia zehatza dela irakasten digute. Hau da, sistema ekonomikoa ulertzeko eta antolatzeko modu bakarra dagoela. “Eta ez al da hala?” Pentsatuko duzue, ziurrenik.

Ba ez. Sistema kapitalistatik at badago bizitza! Hamaika ekimen, erakunde eta pertsona daude ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzen dutenak. Baina nerabea zinenean ekonomia irakasgaia izan bazenuen, ziurrenik ez zizuten horren inguruan hitz egin.

Hori dela eta, Batxilergoko ekonomia eskuliburuetako bat analizatu du Finantzaz Haratagok. Maitane Jaio, Javier Murillo eta Jon Bernat Zubiri ekonomian adituak izan dira ikerketaren egileak. Ikasle askorentzat Batxilergoko irakasgai hori izango da ekonomiaren, enpresaren eta finantzen ikasketekin izango duten harreman bakarra beren ibilbide akademiko osoan. Horregatik da horren garrantzitsua ikasgaiaren materialak sakon ikertzea.

Horretaz eta askoz gehiagoz solastu gara Finantzaz Haratagoren podcastaren azken atalean:

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.