BIZITZA ONAREN EGUNEROKOA: Hamabi hilabeteko bidaia zure barrenetik, zure ingurua eraldatzeko

Poz handiz aurkezten dizuegu urte honetan zehar Ara!Gorputz Kooperatibari esker lantzen aritu garen ‘Bizitza Onaren eguneroko’ berezi hau. Etxean inprimatu dezazun, behean topatuko dituzu PDF fitxategiak eta inprimatzen laguntzeko argibideak. Hamabi hilabete edota ziklotan antolatutako egunerokoa da, astero bete dezakezuna, zure erritmora. Bertan, hankaz gora jarriko duzu zure bizitza. Zenbat denbora inbertitzen duzu enpleguetan? Eta zaintza lanetan? Zein eragin du diruak zure bizitzan? Ekonomia feminista eta Abya Yalako ‘Bizitza Ona’ printzipioa ardatz izanik, astez aste eta hilabetez hilabete joango gara hausnartzen. Merezi duen Bizitza elkarrekin eraikiko dugu, edo ez da eraikia izango. Diruaz eta merkantilizazioaz harago dagoen Bizitza elkarrekin eraiki dugu, edo ez da eraikia izango. Bide hau gurekin egin dezazun desio dugu; elkarrekin, gure gorputzetan bizirik dagoen eta altxor ezberdinak oparituko dizkigun esperimentazio prozesuari erreparatuz. Urratsik gabe ez dago iraultzarik. Guk, zangoak prest ditugu gurera (eta gure komunitatera) eramango gaituen ibilbidea eusteko… eta zuk? Irribarretsu eta alai, ongi etorria ematen dizugu bidaia zirraragarri honetara!
Nola inprimatu eguneroko hau? Egunerokoa inprimatzeko bi aukera dituzu: 1. Binakako orriak: Papera aurrezteko asmoz, folio bakoitzean bi orri inprimatzeko prestatu dugun dokumentua da. Behar bezala inprimatzeko, garrantzitsua da inprimatzerakoan honako formatua aukeratzea:
2. Banakako orriak: Espazio gehiago nahi duzu ariketak egiteko? Orduan, hauxe da zure aukera! Folioz folio inprimatu dezakezu egunerokoa. Mesedez, gogoratu orrien bi aurpegietatik inprimatzen, Ama Lurrak eskertuko dizu.

16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako tailerra Irunen, finantza etiko eta alternatiboen inguruan

Dirua eta finantzak hainbeste bilakatu dira historian, non gaur egun finantza sistema ekonomia globalizatuaren botere egitura nagusietako bat den. Alabaina, ba al dakigu egiaz zer-nolako eragina duten finantzek gure bizitzan? Bada, hainbat finantza krisialdi izan dira, bata bestearen atzetik, baina, hala ere, finantza sistema iluna eta konplexua da oraindik ere, eta gure eguneroko bizitzan urrun ikusten dugu.

Tailer honen bidez, finantzek pertsonengan dituzten inpaktu nagusietako batzuk ulertzen saiatuko gara, eta ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkiguten finantza etikoek eta bankuetatik kanpoko finantzek gizarte bidezko eta jasangarriagoa eraikitzeko.

Ekonomia feministaz ari gara, ekonomia ekologikoaz, ekonomia solidarioaz… Azken batean, gure dirua tresna politiko indartsua ere bada.

  • TOKIA: CBA
  • DATA: azaroak 16
  • ORDUTEGIA: 18:00
  • IRAUPENA: 2 ordu
  • NORENTZAT: 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat
  • PLAZAK: mugatuak
  • HIZKUNTZA: elebiduna
  • IZEN-EMATEA: azaroak 4-15 HEMEN

EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterreko ikasleekin solasaldia egingo dugu urriaren 25ean

Urriaren 25ean, 16:00etan, EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterrean izango gara Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Globalaren Aldeko Kanpainaren seigarren urteurrena ospatzeko ikasleekin.

Solasaldia honakoekin izango da: Biziera Onaren Unibertsitateko eta Kanpainako Claudia Alvarezekin; Multitrueke Mixiuhcako Claudia Caballerorekin; eta Finantzaz Haratago sareko Itziar Moranterekin.

Finantzaz Haratago Bartzelonako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Azokan egongo da

Urriaren amaieran Bartzelonara joango gara Kataluniako hiriburuan egiten den Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Azokan parte hartzeko. Hilaren 21ean, 15:00etan, Kooperatibismoari eta Biziera Onari buruzko solasaldi batean parte hartuko dugu.

Partaideak:
    • Jordi Estivill, soziologoa, kooperatibista eta FESCeko kidea.
    • Javier Eguiara,  Finantzaz Haratago.
    • Claudia Álvarez, Biziera Onaren Unibertsitatea eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Aldeko Curriculum Globalaren Kanpaina.
    • Claudia Caballero, Multitrueke Mixiuhca.

Streaming bidez ere ikusteko aukera egongo da. Hemen eman dezakezu izena.

Gaur Hezkuntza Finantzarioaren Eguna da eta zure sinadura behar dugu

Gaur Hezkuntza Finantzarioaren Eguna da eta Finantzaz Haratago saretik sinadura-bilketa egiten jarraitzen dugu Eusko Jaurlaritzak ondorengo galdera erantzun dezan: Noizko hezkuntza ekonomiko bat finantza-sistemak gizartean eta planetan dituen inpaktuak ulertzeko tresnak eta gaitasunak emango dizkiena ikasleei?

Defendatzen dugun ekitatearen, justizia sozialaren eta giza eskubideen ikuspegitik, uste dugu gehiengoaren finantza-eredu konbentzionala eta hura osatzen duten erakundeak jarrera kritikoz aztertu behar direla, kontuan hartuta zenbateraino laguntzen duten ekonomia inklusibo, zuzen eta justua lortzen. Finantza-hezkuntza hezkuntza-proiektuaren parte denez, funtsezkoa da azpimarratzea finantza-sistemaren eta banku-operatibaren giza, gizarte eta ingurumen inpaktuei buruzko edukiak sartu behar direla, banakako eta taldeko erantzukizunak esleitzeko gizarte bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzan.

Eskaera honekin Eusko Legebiltzarreko ordezkari politikoengana jotzen dugu. Hezkuntza-sistemak gaitasunak, espiritu kritikoa eta heldutasuna eman behar dizkie ikasleei, inguruan moldatzen jakiteko. Ekonomia, pertsonen eta ingurunearen premiei lotutako gizarte-zientzia den aldetik, ikuspegi holistiko eta kritiko batetik ulertu behar da. Eduki eta eztabaida berriak behar ditugu ikasgeletan, gazteek ekonomia- eta gizarte-egitura bidezkoagoak eraikitzeko duten konpromisoa areagotzeko, desberdintasunaren aurka borrokatzeko, ingurumena babesteko, emakumeak ahalduntzeko, gobernantza demokratikorako eta giza eskubideak baliatzeko.

Dei egiten dugu printzipio etiko horiek integratuko dituen hezkuntza ekonomikoa susta dadin.

SINATU HEMEN.

Irakasleentzako deialdia: Bilera birtuala finantza etiko eta solidarioak ikasgelan lantzeko

Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe batean ekonomia/finantza irakaslea zara? Hala bada, adi deialdi honetara!

Zuekin harremanetan jartzen gara Finantzaz Haratagotik, zuen ikastetxean finantza etiko eta solidarioetan oinarritutako hezkuntza bat eskaintzen jarraitzeko. Horretarako, ikasleei bideratutako hainbat ekintzez gain, irakasleei zuzenduta egingo ditugun informazio saioak aurkeztu nahi dizkizuegu.

Ikasleekin zuzenean lan egitea bezain garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleek ere gaiaren inguruko formakuntza bat jasotzea.  Ikasleekin zuzenean lan egitea bezain garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleek gaiari buruzko prestakuntza jasotzea eta irakasleen artean informazioa trukatu ahal izatea, ikasgeletan ematen dena elkarrekin lantzeko. Horrela, datorren urriaren 6an, 17:00etan, bilera online batera deitu nahi zaituztegu. Bertan, ekonomiako irakasleen lantalde bat osatuko dugu eta ikasgelan landu daitezkeen  jarduerak azalduko ditugu.

Bileraren helburua erantsitako dokumentuan agertzen diren jarduerak azaltzea eta beste baliabide batzuk aurkeztea izango da, besteak beste, finantza etikoak eta alternatiboak lantzeko materialen eskuliburu bat eta ikasturtean zehar jarduerak nola konbinatu eta irakasle-taldearen lan-oinarriak ezartzeko proposamena garatuko dugu.

Dokumentu honetan 2022-2023 ikasturterako proposatutako jarduera batzuk aurkezten dira.

Saio honetan interesa izanez gero eman izena formulario honen bidez.

Edozein zalantzaren aurrean idatzi info@finantzazharatago.org e-mailera  edo deitu 622 66 14 78 telefonora.

Eskerrik asko aldez aurretik zuen denboragatik.

Zuen erantzunaren zain.

Uda honetan entzun ezazu Finantzaz Haratago!

Bidaia, hondartza eta mendi egun hauetarako garaiz, Finantzaz Haratagoren playlist-a ireki dugu Spotifyn.

Honako gaiak lantzen dituzten abestiekin osatuta dago zerrenda: finantza etiko eta alternatiboak, ekonomia sozial eta solidarioa, gaur egungo sistemaren ikuspegi kritiko eta eraldatzailea…

 

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.