Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe batean ekonomia/finantza irakaslea zara? Hala bada, adi deialdi honetara!
Zuekin harremanetan jartzen gara Finantzaz Haratagotik, zuen ikastetxean finantza etiko eta solidarioetan oinarritutako hezkuntza bat eskaintzen jarraitzeko. Horretarako, ikasleei bideratutako hainbat ekintzez gain, irakasleei zuzenduta egingo ditugun informazio saioak aurkeztu nahi dizkizuegu.
Ikasleekin zuzenean lan egitea bezain garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleek ere gaiaren inguruko formakuntza bat jasotzea. Ikasleekin zuzenean lan egitea bezain garrantzitsua iruditzen zaigu irakasleek gaiari buruzko prestakuntza jasotzea eta irakasleen artean informazioa trukatu ahal izatea, ikasgeletan ematen dena elkarrekin lantzeko. Horrela, datorren urriaren 6an, 17:00etan, bilera online batera deitu nahi zaituztegu. Bertan, ekonomiako irakasleen lantalde bat osatuko dugu eta ikasgelan landu daitezkeen jarduerak azalduko ditugu.
Bileraren helburua erantsitako dokumentuan agertzen diren jarduerak azaltzea eta beste baliabide batzuk aurkeztea izango da, besteak beste, finantza etikoak eta alternatiboak lantzeko materialen eskuliburu bat eta ikasturtean zehar jarduerak nola konbinatu eta irakasle-taldearen lan-oinarriak ezartzeko proposamena garatuko dugu.
Dokumentu honetan 2022-2023 ikasturterako proposatutako jarduera batzuk aurkezten dira.
Saio honetan interesa izanez gero eman izena formulario honen bidez.
Edozein zalantzaren aurrean idatzi info@finantzazharatago.org e-mailera edo deitu 622 66 14 78 telefonora.
Eskerrik asko aldez aurretik zuen denboragatik.
Zuen erantzunaren zain.