‘Finantza etikoen koloreak’ argazki-erakusketa Getxon egongo da ikusgai azaroaren 15etik 27ra

Azaroaren 15tik 27ra, gerturatu zaitez Algortako Azokara (Torrene kalea, 4), Getxon, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatzeko. Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.