Zergatik ez ditugu billete gehiago inprimatzen pobreziarekin amaitzeko?

Ba al zenekien zirkulazioan dagoen diruaren %3a soilik inprimatzen dela? Gainerakoa kontabilitate liburuetan idatzita dago.

Hori jakinda, galdera logikoena zera litzateke: Zergatik ez ditugu billete gehiago inprimatzen munduko pobreziarekin amaitzeko?

Zoritxarrez, ez da horren erraza. Diru gehiago inprimatuko bagenu, balioa galduko luke. Hau da, prezioek gora egingo lukete eta diru gehiago beharko genuke gauzak erosteko. Esaterako, 60 zentimoko ogi-barra batek 50 euro kostatu ahalko lituzke. Inflazioa deitzen zaio horri:

 

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Finantza etikoen aldeko kanpaina abiatuko du Finantzaz Haratago sareak

Ba al dakizu nola sortzen den dirua? Ba al zenekien emakumeok finantza-sisteman sartzeko oztopo gehiago ditugula? Zer nolako alternatibak ditugu horren aurrean?

Diruak mundua mugitzen du (tamalez) eta, hala ere, oso gutxi dakigu finantza-sistemaren inguruan. Horregatik, Finantzaz Haratago saretik kanpaina bat abiatuko dugu, diruaren jatorria, sistema kapitalistaren zirrikituak eta normalizatu behar ez ditugun desberdinkeriak ezagutzera emateko.

Bideo-sorta eder bat egin dugu eta astero argitaratuko dugu berri bat sare sozialetan eta esteka honetan.

Honako hauexek dira landuko ditugun gaiak:

    • Diruaren historia.
    • Sistema ekonomikoa.
    • Finantza etikoen historia.
    • Espekulazioa.
    • Paradisu fiskalak.
    • Emakumeak eta finantzak.
    • Sozialki arduratsua den inbertsioa.
    • Ekologia eta finantzak.
    • Mikrokredituak.
    • Finantza etikoak gaur egun.

Finantza etikoen alde egin dezagun!

ELKARGUNE JARDUNALDIAK: Hezkuntza-, Gizarte- eta Ekonomia-Eraldaketa Bizitzaren eta Planetaren Jasangarritasunerako

Maiatzaren 3tik 7ra Finantzaz Haratagok hainbat topaketa antolatuko ditu finantza etikoei eta ekonomia eraldatzaileei buruz eztabaidatzeko, jasangarritasunerako aukera ematen duen gizarte- eta ekonomia-eraldaketa proposamen gisa.

2020an Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foru Sozialean (EEMFS) finantza etikoen elkargunean parte hartu genuenetik, toki eta nazioarte mailan topaketa aberasgarri ugari sortzea lortu dugu. Era berean, elkarguneen arteko espazioetan aktiboki parte hartzeko aukera izan dugu.

Guzti horrek harremanak sortzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera eman digu, ez bakarrik finantza etikoetarako erakundeen artean, baizik eta hauen eta ekonomia eraldatzaileen beste sare eta erakunde batzuen artean. Honela, finantza etikoek geure burua ikusarazi dugu ekonomia hauek behar duten euskarri gisa, aldi berean elkarrekin finantza sistema etiko integrala eta demokratikoa eraikitzeko apustua nabarmenduz.

Boterea eraldatzeko geure estrategiekin eta gainerako ekonomia eraldatzaile eta mugimenduekin batera lan egin behar dugu, honela korporazio handien giza- eta ingurumen-eskubideen urraketa sistematikoari elkarrekin aurre egiteko, baita banku nagusiek kontzeptu batzuekiko burutzen ari diren jabetze geroz eta handiagoari aurre egiteko, esate baterako ingurumen eta gizarte jasangarritasuna.

Horregatik, EEMFSan hasitako bidea jarraitzea erabaki dugu, 2021ean Euskadira ekarriz iazko Foruan eztabaidatutako esperientzia garrantzitsuak: finantza etikoak, ekonomia sozial eta solidarioa, hezkuntza kritikoa, esperientzia eraldatzaileak, agroekologia eta elikadura burujabetasuna, ekonomia feminista, etab. Gure asmoa zen 2021ean bilerak gure herrialdean aurrez aurrekoak izatea, baina, tamalez, pandemiaren ondorioz ez da posible izan. Hortaz, topaketak online izango dira eta ordu eta erdi baino luzeagoak ez egiten saiatuko gara. Hala era, poz handia sentituko dugu eragina globalagoa izango delako eta proposamenean interesa duten nazioarteko pertsona eta mugimenduen parte-hartzea izango dugulako.

Izen-ematea doakoa da eta gehien interesatzen zaizkizun egunak aukera ditzakezu. Eman izena formulario honetan: labur.eus/confluencia


EGITARAUAREN LABURPENA:

 

Astelehena, maiatzak 3 – 18:00 CET
FINANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOAK HEZKUNTZAN:
EKONOMIA ERALDATZAILEENTZAKO ENGRANAJEA

Nina González Fdez-Argüelles
Finançament Ètic i Solidari (FETS) – RedEFES

Alfonso B. Bolado
Arç Cooperativa – REAS Red de Redes sareko Finantza Etikoen Mahaia


Asteartea, maiatzak 4 – 18:00 CET
AGROEKOLOGIA ETA ELIKADURA BURUJABETZA:
JASANGARRITASUNA ETA JUSTIZIA KLIMATIKOA

Sonia Vidal
Sindicato Labrego Galego – La Vía Campesina Europa

Aitor Urkiola
GRAIN – Soberanía Alimentaria Aldizkaria


Asteazkena, maiatzak 5 – 18:00 CET
EKONOMIA FEMINISTA ETA HERRI HEZKUNTZA:
BIZITZA ETA PLANETA KAPITALAREN AURREAN

Josefina Roco Sanfilippo
Militante feminista eta herri-hezitzailea

Flora Partenio
DAWN, Hegoalde Globaleko Feministen Sarea


Osteguna, maiatzak 6 – 18:00 CET
EKONOMIA ETA FINANTZA HEZKUNTZA:
PROTESTAK ETA PROPOSAMENAK

Maitane Jaio Atela
Ekonomialaria eta bigarren hezkuntzako irakaslea

Jon Bernat Zubiri Rey
Ekonomialaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea

Javier Murillo Arroyo
Ekonomialaria eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakaslea

Eneko Marín Aparicio
STEILAS sindikatua


Ostirala, maiatzak 7 – 18:00 CET
SEGURANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOEN ESPERIENTZIA:
ERAGINA AHALBIDETZEN DUTEN ALDAKETAK

Estefanía Rodríguez Otero
Nortlan: Aseguru artekaritza etikoa

Sergi Salavert Fernández
EthSI (Ethical and Solidarity based Insurance)

Gerardo Wijnant
Doble Impacto – Banca Ética

«Halako finantzak nahi ditugu» Dokuforo birtualaren laburpena

Bideoa ikusteko.  

Joan den martxoaren 17an, “Les finances que volem»” dokumentalari buruzko dokuforo birtuala antolatu genuen Enrique Asensi Martin gonbidatuarekin batera.

Dokuforoa streaming bidez eman zen, ZOOM bilera tresnaren bitartez, eta Facebook Live eta Youtube plataformen bitartez ere ikusi ahal izan zen. Jarraitutako dinamika hurrengoa izan zen, behin “Les finances que volem” dokumentala ikusita, hainbat galdera egin zizkien bertaratutakoei, eta hauek txataren bidez erantzuten joan ziren.

Enclau Sareko Enrique Asensi Martínen kolaborazioaz gozatu ahal izan zen, zeinek documental honen garapenean aktiboki parte hartzeaz gain, Valentziar erkidegoko finantza etikoen sustapenean ere ibilbide luzea duen. Enclau Valentziar Erkidegoko Finantza alternatiboetarako sarea da, eta 2000. urtean sortu zen. Sare honek, finantzaketa etikoa eta arduratsua sustatzeko lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko hainbat gizarte-erakunde biltzen ditu.

“Halako finantzak nahi ditugu” 37 minutuko film laburra 2019an estreinatu zen, eta bertan, sistema finantzarioak dituen praktika desegokiak biltzen dira. Horrez gain, finantza etikoen eta ekonomia sozial eta solidarioaren baitan aurki daitezkeen alterntibez ere hitz egiten da. Dokumentala berez valentzieraz egina dago, hala ere, berau euskarazko eta gaztelerazko azpitituluekin ikusteko aukera ere badago. Ikus-entzunezko proiektu hau Enclau, Fora de Camp produktorak eta Valentziako Aldundiaren eskutik produzitu zen.

Afrania Lazo: “Beste sistema bat behar dugu, zaintzak klase aberatsenen pribilegio bat izan ez daitezen”

Afrania Lazo etxeko eta zainketetako langilea da. Nikaraguatik Bilbora iritsi zen orain dela hiru urte baino gehiago.  Haren herrialdeko krisi ekonomikoak behartuta migratu zuen. “Ez zen erabaki bat izan, ezta planifikatu edo amestu nuen zerbait”, argitzen du Afraniak. Bi umeren ama da eta Bilbora 2018an iritsi zen, bakarrik, hemen lana aurkitzeko aukera handiagoa izango zuelakoan. “Une horretan, lan ziurra neukala pentsatzen nuen, hala baietsi zidatelako. Baina ez zen hala izan. Hona iritsi nintzen eta agindu zidaten lana beste neska bati eman zioten”, eransten du. Denbora gutxira , barne etxeko langile gisa aurkitu zuen lana: 800€ kobratzen zituen eta astean 4 ordu bakarrik atera zitekeen etxetik. “Lehen lan horrek ilusio ikaragarria egin zidan… Nire herrialdean ez da horrenbeste irabazten, ia 1000 dolar dira! Baina lanak berekin zekarren etxe batean 24 ordu atera ezinik egotea, ez nengoen prest ez psikologikoki, ez emozionalki”, dio Afraniak.  Lan hori utzi eta orduka hasi zen lanean: etxe garbiketan, umeak zaintzen… Orduan COVID-19a iritsi zen eta lanik gabe geratu zen.  Handik aurrera, berriro etxe barneko langile gisa ari da lanean, baina oraingoan antolatuta dago: “Etxekotu gabeko emakume langileak” deitutako talde bateko kide da, etxeko eta zaintzako langileen eskubideen alde borrokatzen duena.

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean eta alarma egoera hasi zenetik ia urtebete pasa ondoren, berarekin hitz egin dugu pandemia eta desparekotasunen handitzea nola bizi izan dituen jakiteko. Finantzaz Haratagon beti azpimarratzen dugun moduan, desparekotasunak oraingo sistema gaizki dabilela erakusten duen sintoma da.

Afrania Lazo ‘Etxekotu gabeko emakume langileak’ talde feministako kidea da.

Finantzaz Haratago: Pandemiak berdin eragiten al digu guztioi?

Afrania Lazo: “Ziur nago pandemiak ez digula guztioi berdin eragiten. Etxeko lana, adibidez, feminizatutako eta arrazalizatutako lana izan da beti. Etxeko langileok arrisku handiagoa daukagu eta zaurgarriagoak gara etxean sortzen diren indarkeria mota guztiekiko.  2020ko martxoan jendea kexatzen zen tabernak itxi zituztelako, arropa dendak itxi zituztelako, jatetxe batera jatera joan ezin zirelako… Bitartean, etxeko langile eta zaintzaile asko kaleratu gintuzten “egoera txarrean gaude” baino bestelako justifikaziorik gabe. Emakume askok lana galdu dute pandemiaren ondorioz, nora joanik eduki gabe. Kontratua zutenek, salatu egin zuten, ez zituztelako behar bezala indemnizatu.  Kontratua zutenek, noski, askok ez zutelako, eta beste asko «legez kanpokoak» zirelako. Badirudi zure paperak behar bezala ez dituzunez, jada ez duzula eskubiderik.

Barne langileen kasuan, konfinamenduan zehar, 45 egun egon ginen etxetik atera ezinik. Asteburuetan ezin ginen gehiago atera. Ezagutzen ditut bost hilabete ere atera gabe egon diren lankide asko, egun batetik bestera lanik gabe geratzeko beldurrez. Lo egiteko bigarren lekurik ez dugun emakumeak gara. Sektore gisa eragin zigun beste faktore bat izan zen, beste sektore batzuek ez bezala, laneko segurtasun eskulibururik ez genuela eta prebentzio neurrien betetzea arautzen duen inor ez dagoela. Geuk ordaintzen ditugun maskaren bidez babesten dugu geure burua”.

F.H.: Nolakoa izan da zuretzat pandemiaren lehen urte hau, barne langile gisa? Zure lan eskubideak errespetatu al dira?

A.L.: «2020ko martxotik aurrera, maila pertsonalean aldaketak izan ditut, noski, beste pertsona batzuekin alderatuta garranzti handiago edo txikiagoa dutenak. Kale gorrian geratu ziren lagunen deiak eta mezuak jasotzen nituen bitartean, nik, berriz, lana neukala esan nezake. 300 eurora ere iristen ez zen lana, baina azken finean lana zen. Maitasun handiz egin nuen lana izan zen, esfortzu handiarekin, adineko pertsona batekin zelako eta banekielako ni behar ninduela.

Ahal nuen guztia iraun nuen,  baina azkenean barne lana egiten amaitu nuen. Erabaki nahiko zaila izan zen, baina gutxienez dagoeneko badakit zure lan eskubide guztiak baliogabetzen dituen lan mota dela. Hasteko, ez dago errespeturik zure espazio pribatuarekiko. Bigarrenik, legeak gaur egun esaten dizu lanbide arteko gutxieneko soldata 950 € dela astean lan egindako 40 ordurengatik, baina ez dago dagokizuna ordaintzen dizun familiarik. Ez dago egunero lan egiten duzun 24 orduak ordaintzen dizun sistemarik. Horregatik, barne lana ezin da lan eskubideekin alderatu, barne lana esklabotza baita”.

F.H.: 2020ko martxoaren 31n, etxeko langileek pandemian zehar jaso zezaketen aparteko diru-laguntza onartu zuen Espainiako Gobernuak. Nahikoa iruditzen al zaizu neurri hau emakumezko langileek jasaten duten eskubide urraketari aurre egiteko? Zer egin beharko luke gobernuak benetako laguntza eskaintzeko?

A.L.: “Diru-laguntza etxeko langileen erregimen berezian Gizarte Segurantzan alta emanda zeuden eta alarma egoeraren ondorioz lana galdu zuten etxeko langileentzat zen. Baina zer gertatzen da alarma egoeraren ondoren? Gizarte gisa lan sakon eta zehatzagoa behar dugu, guztion ongizatean pentsatzen duena.  Beste sistema bat behar dugu, zaintzak klase pribilegio bat izan ez daitezen.  Erosteko ahalmen handiagoa duenak ez dezala eskubide gehiagorik eduki. Neurriak behar ditugu kontratatzaileak eta zaintzaileak benetako onurak izan ditzaten. Eta esklabo izatera behartzen ez zaituen Atzerritarren Legea behar dugu. Langile gisa ditugun eskubideak errespetatuko dituen legea nahi dugu, edozein dela ere haien jatorria. Ezin da egiatzat hartu Espainiatik irteten diren pertsonak «onena» bilatzen duten pertsona ekintzaileak direla eta Espainiara etortzen garenak gizartean okerrena «biltzen» ari garen pertsonak garela”.

Etxeko eta zainketetako lan-esparrua eskubide urraketa gehien jasaten dituen sektoreetako bat da.

F.H.: Etxeko eta zaintzako lana erabat feminizatutako sektorea da, eta batez ere emakume migratzaileek egiten dute. Zergatik uste duzu gertatzen dela hori?

A.L.: «Etxeko lanen eta zaintza lanen feminizazioari dagokionez, duela hiru mende bezala gaude. Zaintza beti emakumearen lana izan da emakume jaio izanagatik. XXI. mendean oraindik ez dugu aitortzen beste batzuk lanera joaten diren bitartean etxean gelditzen den pertsona horren balioa. Pertsona bakoitzak 24 orduz egiten duen zaintzari ez diogu baliorik ematen. Sektore politiko, sozial eta ekonomikoan emakumeen bidezko parte-hartzea bilatzen duen gizartean, oso sektore garrantzitsua ahazten ari gara: zaintzaren sektorea.

Sistemak duen gabezia horri aurre egiteko baliabiderik erabilgarriena emakume migratzailea izango da. Emakume migratzailea izango da, ez baititu bere eskubideak ezagutzen eta ez du irabazten duenari buruz erreklamatuko eta ordaintzen diozunarekin konformatuko da.  Ez dizu ordutegi bat eskatuko, ez duelako gauean ikusi behar duen familiarik, ez du bizitza sozialik, ezta denbora-pasa egoteko lekurik ere. Erosteko ahalmen handiagoa duen jendearen pribilegioa soilik izango ez den zaintza sistema bat behar dugu.  Edozein pertsonak eskuragarri izango duen zaintza sistema bat behar dugu, beste emakume batzuen eskubideak urratuko ez dituena, bai zaintza behar duen pertsonarentzat, bai zaintzailearentzat onuragarria izango dena.

F.H.: Gainera, Etxekotu gabeko emakume langileak taldeko kide zara.  Zeintzuk dira zuen eskaerak? Egin al duzue pandemia egoera eta eskubide urraketekin lotutako jarduera zehatzik?

Nik Etxekotu gabeko emakume langileak taldean 2019tik aurrera hartu dut parte, baina 2014tik aritu da lanean.  “Ekonomia feministako eskola” izeneko formakuntza prozesu baten harira sortu zen.  Etxeko langileei zuzendutako inkestaren bidez hasi zuten diagnostikoa. Inkestak emakumezko langileek jasandako giza eskubideen urraketa larriei buruzko datuak eskaini zituen.

Nik sare sozialen bidez ezagutu nituen. Bilerak egiten zituen talde bat ikusi nuen, niretzat ezezagunak baina garrantzitsuak ziren gaiei buruz hitz egiten zuena.  Haiei esker jakin nuen hitzarmen kolektiborik ez duen lan sektore bakarra ginela. Atentzioa eman zidan eta ordutik aurrera haiekin elkartzeko eta jarduera guztietan parte hartzeko interes handia izan dut.

2020an, alarma-egoeraren harira, inkesta berri bat egin genuen sektoreko egoera nola larriagotu zen zehazteko eta konponbideak proposatzeko. Webgune bat sortu dugu (interdependientes.org), gure eskubideak ezagutzera emateko eta etxeko langileak informatuta egon daitezen. Postontzi bat ere badugu, zure lan egoerari buruzko galderak egiteko, egin dezakezunari buruz, etab. Gainera, espazio bat ere badugu arlo horretako adituek modu konfidentzialean lagun zaitzaten.

Etxeko eta zaintzako langile gisa eskaera ugari zerrendatu genitzake, baina, zehatzago esateko, hauek dira eskaera garrantzitsuenak: Lehenik eta behin, barne lana deuseztatzeaz ari gara, orain arte ez baitugu borondate politikorik ikusi erakundeen aldetik. Adibidez, ez dago ikuskapen planik gure lantokian zer gertatzen den ikusteko. Pandemia bat behar izan zen Gizarte Segurantza lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik kotizatzen duten etxeko langile asko zegoelaz jabetzeko. Eta hori ez da aurtengo kontua, urteak zeramatzaten behar baino gutxiago kotizatzen, oso soldata zahar batekin. Zer beste sektoretan gertatzen da hori? Zein sektoretan ez dizute kontraturik ematen zenbat kotizatzen ari zaren egiaztatzeko?Uste dut  hor argi ikusten dela “borondate politikoa”. Ez dugu itxaron nahi beste pandemia edo larritasun bereko beste egoera bat iritsi arte etxeko nukleoan beste eskubide mota batzuk urratzen ari direlaz jabetu daitezen.

Gure beste eskakizunetako bat Atzerritarren Legearen erreforma da,  lege honek etxeko alfonbraren azpian mantentzen gaituelako, ezkutatu egiten gaitu eta ikusezin bihurtzen gaitu. Gizartean existitzen ez den sektorea gara. Irregulartasun egoeran gauden eta ezkutuko ekonomian lan egiten dugun emakume guztiak identifikatzea ahalbidetuko duen legea behar dugu. Badira hamar urtez ere egoera irregularrean egon eta lan egiteari utzi ez dioten emakumeak. Atzerritarren Legea aldatu dadin nahi dugu, badakigulako esplotatzaileek erabiltzen duten tresna dela gu gauden lekuan mantentzeko, kontratua ez emateko, nahi dutena ordaintzeko, paperik ez dugulako.

Eta, azkenik, mendekotasuna duten adinekoen eta haurren bizitzak ere merezi duela aldarrikatu nahi dugu. Herrialde honetan ez dago zaintzarik, isilarazi egiten da. Klase aberatsenen pribilegioa da eta horregatik behar dugu arreta sistema doakoa eta unibertsala, behar dutenek eskuratzeko aukera izan dezaten, eta ez bakarrik ordaindu dezaketenek.

‘Etxekotu gabeko emakume langileak’ taldea Eusko Legebiltzarrean izan zen 2019ko azaroan etxe-barneko lanaren abolizioa eskatzeko.

F.H.: Zergatik uste duzu horren garrantzitsua dela etxeko langileentzako antolatzea eta taldeen kide izatea?

A.L.: “Gure eskubideen aldeko erakundeetan parte hartzeak, etxeko langile gisa, aukera emango digu hobeto jakiteko nor garen eta nortzuk egon garen ‘lehen lerroan’, orain hainbeste erabiltzen den hitz hori… ‘Lehen lerroan’ bizi ditugu gure gorputzaren aurkako erasoak, gure bizitza sozialaren aurkakoak, gure egoera psikologikoaren aurkakoak … Eta gure burua antolatuz soilik lortuko dugu prozesu hobea etxeko langileok behar duguna aldarrikatzeko. Ahalduntzen gara, elkartzen gara eta elkar ezagutzen dugu. Modu honetan identifikatu eta ezagutzera eman dezakegu jasaten dugun indarkeria, gure eskubideen urraketa.  Eta konponbideak proposatzen ikasten dugu, horrela bakarrik hobetuko baita erakundeen erantzun maila.

Taldetan elkartzeak indarrak antolatu eta batzeko aukera ematen digu, baita beste sektore batzuekin dugun harremana finkatzeko aukera ere, hala nola, etxez etxeko laguntzako edo egoitzetako langileekin, gurea bezain feminizatutako eremuak direnak.  Lan baldintzak hobetzearen alde gure ahotsa batu behar dugun langileak eta mugimenduak gara “.

F.H.: Euskal Herrian martxoaren 8 honen leloa honakoa da: “Dena aldatu, sistema arrakalatu”.  Zure ustez, nola “arrakalatu” dezakegu sistema hau? Zein da aldatu behar den gauza nagusia?

A.L.: “Sistema ‘arrakalatzeko’ proposamen hau hainbat urte daramatza eta ‘oraintxe’ hasi gara lan horren fruitua ikusten.  Gizartea, herritarrak, gehiagorako ematen ez duen egoeran daude. Jakin badakigu bizitzako alderdi guztietan aldaketa bat behar dugula, eta aldaketa hori eremu publikotik egin behar dela, erakundeen bidez. Zaintzan sektore gisa gehien eragiten diguten legeetan aldaketak behar ditugu.

Maila pertsonalean, familia mailan, lan egin behar dugu ere,  zaintzen gaiari nola ekin behar diogun jakiteko.  Gogoan izan behar dugu zaintza pertsona guztiek duten eskubidea dela eta denon  artean modu zuzenean banatu beharreko eskubidea dela. Ez dadila bata gainkargatuta egon besteak onura lor dezan, baizik eta lan zuzena egin dezagula, denok eskubide eta betebeharrak ditugulako. Egoera aldatuko delako itxaropena dugu, batzuk besteak baino kaltetuagoak ez daitezen izan, jendeak zaintzeko eta zaintza jasotzeko eskubidea duela sentitzen duen egoera batera iritsi arte.”

“Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” erakusketa birtualki ikusteko aukera

“Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” erakusketa birtualki ikusteko aukera.

Afrikan, Asian eta Latinoamerikan pobrezia egoeran, gosearekin, gerran eta antzeko egoeretan bizi diren pertsonei begiratzen diegunean sufrimenduz egiten dugu eta egoera horretatik ateratzeko zailtasunak azpimarratu ohi ditugu. Erakusketa honetan ikuspegi hori aldatzeko proposatzen dizugu, eta hala, ikusi ahal izango duzu nola askok eta askok bizi baldintzak aldatzea lortzen duten, beraien garapenaren protagonistak bihurtzen direlarik.

https://peopleartfactory.com/g/garapenpositiboa