Zer egin dezakete finantzek klima aldaketa gelditzeko?

Klima aldaketak planeta osoan du eragina, baina… Denok eragin berak jasaten ote ditugu? Berehalako ondoriorik okerrenak, beti bezala, herrialde txiroenek jasaten dituzte.
Zer egin dezakete finantzek klima aldaketa gelditzeko? Banketxe tradizionaletan ez dakigu zertan inbertitzen dituzten gure aurrezkiak, baina ez dirudi ingurumena laguntzeko proiektuetan inbertitzen dutenik… Banketxe etikoek, ordea, ingurumena errespetatzen duten proiektuak lehenesten dituzte.
 
Vandana Shivak dioen bezalaxe, “ez da inbertsioa planeta suntsitzen badu”.
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Sozialki arduratsuak diren inbertsioak ere errentagarriak izan daitezke

Ba al dakizu zer diren sozialki arduratsuak diren inbertsioak?

Inbertitzen duenarentzat eta gizartearentzat onuragarri diren inbertsioak dira. Defizitarioa dirudi, baina ez! Askotan inbertsio normal bat baino errentagarriagoak izan ohi dira. Fabrika fotoboltaiko bat, esaterako, gaur egun oso inbertsio errentagarria da.

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Emakumea zara? Zorte on kreditu bat eskatzen

 

Ba al zenekien espainiar Estatuan 2011 urtean emandako mailegu guztien artetik %8a izan zela bakarrik emakumeentzat? Eta 2000 urtean kreditu bat eskatu zuten emakumeen %85ari ukatu egin zitzaiola?

Bankuek badakite emakumeok gutxiago irabazten dugula (Soldata arrakala ezagun egiten zaizu, ezta?). Inoiz ez digute esango ez digutela mailegua ematen “emakume izateagatik”, baina oztopo burutsuagoak jartzen dizkigute eskuratu ez ditzagun: interes oso altuak, berme gehigarriak, abalak…

Eta, gainera, diskriminazio hori handitu egiten da zure klase sozialaren, etniaren, adinaren, jatorriaren edota erlijioaren arabera.

Bazterkeria sortzen duten praktika horiek onartezinak dira eta ezin ditugu normaltzat hartu. Horregatik, finantza etikoak eta desberdinkeriez elikatzen den sistema kapitalistaren alternatibak nahi ditugu.

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Nicolettaren iraultza gastronomikoa

Izen osoa: Nicoletta Radatta. Molise eskualdean jaio zen, Italiako hegoaldean. Ondoren, bizitzako bidaiak Kolonbia, Andaluzia, Katalunia eta Euskal Herrira eraman zuen. Izatez jakin-min handikoa da eta beti ari da bere buruari gauzen zergatiari buruz galdezka. Hortaz, 2020ko ekainean “Iraultza gastronomikoa, janez mundua aldatu” komunikazio proiektua kaleratu zuen.

Iraultza Gastronomikoaren webgunean murgildu ondoren, jateko ekintzak beste dimentsio batzuk hartzen ditu. Askoz hobeto, erosketa-saskia betetzeko prozesua ekintza errebelde bihurtzen da, ezin susma ditzakegun ondorio politiko, sozial eta ingurumenarekikoak dituelarik. Nicolettak ondorio horiek ulertzen laguntzen gaitu, elikagaien industrian “denak ez duelako balio”.

“Objektu jangarriak erosteari” uztea aholkatzen du Nicolettak. Bolonian Nazioarteko eta Diplomazia-zientzietan lizentziaduna da; Medellín, Kolonbian, Ekonomia Sozial eta Solidarioan ikasketak ditu eta Komunitateen Dinamizazioan egin zuen espezializazioa Bartzelonan. Horretaz gain, ikerketa bat egin zuen ikastetxeetako jangelen kudeaketa alternatiboaren inguruko esperientziei buruz, %100ean ekologikoak, tokikoak eta sasoikoak ziren produktuak erabiltzen zituzten menuekin. Gainera, Labore Bilbo supermerkatu alternatiboko kide da. Bertan hitzaldiak ematen ditu eta dendaren dekorazioari buruzko aholkuak ematen ditu. Horrekin batera, Bidezko Elikadurako zuzendaritza batzordeko kide da, nekazaritzako elikagaien sistema nagusia aldatzeko beharrean sinesten duen erakundea.

Baserritarren irakaskuntzak

Kafe-soro latinoamerikarren erdian ikasi zuen erresistentzia baserritarra: tokiko familia ekoizleen indarra, lurrarekin konpromisoa duen eta bizirik dagoen landa mundu baten arima direnak. Espiritu berdina topatu zuen Senegaleko bertako biztanlerian, Afrikan. Enpresek bizibidea kentzen diote biztanleriari lur eremu handiak eskuratuz meloiak eta angurriak “sasoiez kanpo” ereiteko eta Europara esportatzeko. Era berean, Europara iristen dira pateraz emakume eta gizon senegaldarrak, haien burua lekuz aldatzera edo migratzera behartuta aurkitzen dutenak, lantzeko lurrik gabe geratu baitira.

Nicolettaren ustez, elikagaiez hornitzea ekintza politikoa da, lurraldearentzat ondorio ekonomiko eta sozialak baititu eta, horregatik, kalitatezko elikadura sistema bat aldarrikatu behar dugu, justizia sozialean eta ingurumen-jasangarritasunean oinarritzen dena. “Elikadura eskubide bat da, ez da negozio bat,” azaltzen du, “geure esku dago alienatutako kontsumoaren sorgin-gurpila etetea.”

Hortaz, kontziente izatera gonbidatzen gaitu, baita agroekologiaren bidez elikadura burujabetza eraikitzen duen elikadura sistema berri baten eraikuntzan parte hartzera ere. Hori egiteko arrazoiak? Erabateko erantzuna: oraingo sistema abusuzkoa eta sostengaezina da eta ez da solidarioa. 2020an, coronavirusaren pandemiaren ondorioz, ezaugarri horiek okerrera egin zuten. Egoera horrek are gehiago bultzatu zuen Iraultza Gastronomikoa webgunea abian jartzera. Aktibistak Eusko Jaurlaritzak bertako merkatuak ixteko neurri bidegabea ekarri zuen gogora, hala nola Gernika edo Areatzakoak, segurtasun neurriak ez zituztela bermatzen esanez, modu horretan supermerkatu handien alde eginez. Berriro ere gobernuak frogatu zuen ez duela benetako apustua egiten tokiko produktuen alde, “asko izan ziren banaketa zirkuitu gabe geratu zirenak, alternatibarik gabe ”.

Larrialdi bat, aukera bat

Komunikazio proiektuak bere bidea jarraitzen du, gizartea bera pandemia batean bizitzera egokitzen den bitartean, eta Nicolettak indarrean dagoen sistema aldatu ez dela aitortzen duen arren, gaur egungo unea elikagai sistema industrialaren ahultasuna ikusarazteko aukera dela uste du. Adibidezko galdera bat proposatzen du: “Zer gertatuko litzateke ganaduarekin Argentinak eta Brasilek soja esportatzeari utziko baliote?”

Eta haratago doa, pandemia guztiak makro-ustiategietan kokatzen direla esanez, baina sistemak ez ditu horien benetako arrazoiak erasotzen. Era berean, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera coronavirus pandemiaren aurretik dagoeneko genituen bi pandemiei buruz ohartarazi du: obesitatea eta desnutrizioa. “Gaixotzen gaituzten elikagaiak jaten ari gara, gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia… sortzen dituztenak, hor daude datuak”, berriro azpimarratzen du Nicolettak. Bere iritziz, aldaketa bat lortzeko lehen urratsa “jendea kontziente izan dadin” da eta supermerkatuan, dendetan… erosten ditugun elikagaiei buruzko informazioa irakur dezaten: gantza, azukrea…

“Haurrak zapore artifizialetara ohitzen ditugu eta horregatik ez dute barazkirik nahi eskoletan, zapore horiek ezagutzen ez dituztelako”, azaldu du Nicolettak. “Aurrez prestatutako platerak jaten ditugu eta gero gimnasio batera goaz osasuntsu egoteko”.

Bidegurutzetik ateratzeko bidea agroekologiarekin batera doan Elikadura Burujabetzaren egiazko alternatibak eskaintzen digu. Horrek proposatzen duen paradigmak honakoa dio: “sistema aldatu behar dugu” eskala txikiko nekazaritzatik abiatuta, gizarte-aberastasuna pertsonen eta lurraldearen artean banatuz, agroekologiaren praktikei esker. Agroekologiak dimentsio guztiak aztertzen ditu, esate baterako, politikoa, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa. “Kalitate oneko janari osasuntsuak ekoiztea eta hori baldintza duinetan eta naturarekin bat etorriz egitea esan nahi du”.

Nicolettak 41 urte bete berri ditu, 2021eko maiatzaren 3an, eta bere Iraultza Gastronomikoa publiko egin zuenetik ia urtebete pasa da. Oraindik ere, Nicolettak erabat sinesten du Eduardo Galeanoren esaldian:

“Jende txiki askok,

leku txikietan

gauza txikiak eginez,

mundua alda dezake.”

 

Esteka interesgarriak:

 

Zuen paradisu fiskala gure infernu soziala da

Paradisu fiskalak zerga askoz gutxiago ordaintzen diren tokiak dira.

Baina, zergatik da kaltegarria dirudunek hara eramatea haien dirua? Zergak inposatzen diguten karga bat direla dirudi, baina zergei esker ordaintzen ditugu eskolak, ospitaleak, garraio publikoa…

Gehien dutenak beste herrialde batera badoaz zergak ordaintzera, diru gutxiago dugu zerbitzu sozialak ordaintzeko.

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko. 

Eraginik ote dute burtsak eta enpresen akzioek zure bizitzan?

“Niri bost axola IBEX35a, ez du zerikusirik nirekin”, esan ohi dugu askotan.
Bada, tamalez, uste duguna baino gehiago eragiten dute gure bizitzan burtsak eta enpresen akzioek. Hementxe azaltzen dizugu zergatik:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Eraldaketaren dimentsioa zabalduz

Kapitalismoaren aurkako bizimoduetako korronte isila da. Horien artean finantza etikoak eta solidarioak daude, urtetan zehar haien praktiken bidez alternatibak posible direla frogatu dutenak. Gaur inoiz baino gehiago, pandemiaren krisiaren aurrean, berriro ikusi dugu aldaketa premiazkoa dela, pertsonen eta planetaren bizitza jokoan dagoelako.

Erronka handi hori ikusgai egitea izan zen Finantzaz Haratagok antolatutako “Hezkuntza-, Gizarte- eta Ekonomia-eraldaketa bizitzaren eta planetaren jasangarritasunerako” Elkargune Jardunaldien helburua, 2021eko maiatzaren 3tik, astelehena, maiatzaren 7ra, ostirala, online formatuzko saioen bidez egin zena. Lehenengo eguna “Finantza etiko eta solidarioak hezkuntzan: ekonomia eraldatzaileentzako engranajea” gaiarekin hasi zen.

Arç Cooperativa – REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareen Sareko Finantza Etikoen Mahaiko Alfonso Boladok eta Finançament Ètic i Solidari (FETS) eta Finantza Etiko eta Solidarioen Aldeko Sareko (RedEFES) Nina González Fernández-Argüellesek inauguratu zituzten mintzaldiak, astean zehar Estatu espainiarreko 18:00tan hasi zirenak. Hitzaldien ondorengo eztabaidetan publikoaren parte-hartzea bikaina izan zen.

Alfonso B. Boladok sistema-larrialdiaren aurrean ekonomia sozialak egiten duen proposamena azaldu zuen.
Engranajea

“Finantza etikoen eta hezkuntzaren erronkei buruz modu kolektiboan pentsatu nahi dugu”, esan zuen Boladok. Haren iritziz, hori funtsezkoa da elkarguneak eraikitzeko. Elkargune horien bidez, finantza etikoen eragin-zirkulua handitu egingo da: 80. hamarkadatik aurrera finantza-munduko engranaje bat izan dira eta bertako imajinarioan posizionatu dira.

Orain, XXI. mendean, haustura sozialaren nabaritasuna are ageriago geratu da koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Hura onartezina da mundu mailan eta “arduradunengana garamatza, sistema neoliberal extraktibo eta arduragabera”, adierazi zuen Boladok. Beraz, egiturazko aldaketa premiazkoa da eta prozesuan finantza etikoek paper nabarmena dute haien botere emantzipatzailea dela eta. Horren indarra gizarte-lotura fluxu ekonomikoekin batera berreraikitzean datza, bere egiazko praktika ekonomikoek bizitza erdigunean kokatzen dutelako, ekonomia espekulatiboarengandik ihes eginez.

Finantza etikoek une global berri honi egiten dioten ekarpen handia agerian geratu zen 2020an egindako Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foro Sozialean (EEMFS). Gonzálezek azaldu zuen ekonomia eraldatzaileak zer diren galderaren aurrean hainbat erantzun egon daitezkeela, baina denak dira honen ingurukoak: kapitalismoaren eta neoliberalismoaren guztiz aurkako elkarrekin bizitzeko moduak. “Begirada ugari dago, baina jendea, haien komunitateak, haien praktikak… erdigunean kokatzen dituzten alternatibek lotzen gaituzte, posible badirenak”, esan zuen.

Sonia Vidal, Via Campesinako Europako Koordinakundeko kidea, agroekologiari buruzko eztabaidan egon zen.

Sistema berria

Zein praktika? Demokrazia ekonomikoaren, bidezko merkataritzaren, ekonomia feministaren, zaintzen ekonomiaren, agroekologiaren, elikadura burujabetasunaren, finantza etiko eta solidarioen… munduan erabat murgiltzen gara. Denek daukate helburu gisa botere instituzionala, politikoa, antolamendukoa, ekonomikoa, kulturala eta ezagutza eraldatzea. Eta, hain zuzen ere, ezagutzari dagokionez, garrantzitsua da

maiatzak 6ko, osteguna, saioan garatu zen gaia: Ekonomia eta Finantza Hezkuntza.

Egun hartan, “Ekonomia testu liburuen berrikuste kritikoa” ikerketa aurkeztu zuten eta ezagutzera eman zen ere “Finantza hezkuntza etikoa gizartea eraldatzeko” proposamen didaktikoa, Finantzaz Haratagorekin elkarlanean egin dena. Lehen lana Maitane Jaio Atela ekonomialari eta bigarren hezkuntzako irakasleak, Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta Javier Murillo Arrollo Ekonomialari eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleak aurkeztu zuten. Proposamen didaktikoa, berriz, STEILAS sindikatuko Eneko Martin Apariciok aurkeztu zuen.

Ikerketak gai tranpak, kritikarik gabeko ikuspegia, azterketa eskasa, sistema ekonomiko eta errealitate ekonomikoarekiko leundutako ikuspegia, gainerako ikuspegiak eskaintzen ez dituena, azaldu zituen: “ikuspegi bakarra eskaintzen dute, mundu ekonomikoan existitzen den eztabaida aurkeztu gabe”, adierazi zuen Murillo Arrollok eta honakoa erantsi zuen: “Ekonomia zientzia gatazkatsua da berez, jokoan dauden hainbat interes material direla eta …”.

Arane Altunak Nortlanen esperientzia aurkeztu zuen, Euskadiko lehenengo segurantza-bitartekaritza etikoa.

Finantza etikoen irakaskuntza

Zubiri Rey honetaz ziur dago: “ekonomia irakasteko modua izango da aldatuko den azkeneko gauza”, botere nagusiak ez duelako pentsamolde kritikoa sustatzeko interesik. Hori da, ordea, Proposamen didaktiko berria hartzen ari den bidea. 2019an sortutako ideia da, gutxi batzuentzat onuragarriak diren jokoaren arauak sustatzen dituzten finantza entitate kapitalistak ikastetxeetan zeukaten presentzia kezkagarriaz ohartu zirenean. “Esku-sartzeari erantzuteko finantza etikoen eremutik jartzen dugun gure aletxoa da”, argudiatu zuen Marín Apariciok. “Kritiko izateko, ezinbestekoa da galderak oso goiz egiten hastea”.

“Finantza hezkuntza etikoa gizartea eraldatzeko” proposamena lehen hezkuntzako 5. mailatik batxilergoraino iristen da eta matematika edo historia klase batean ere irakatsi daiteke, ekonomia gure bizitzako alderdi askorekin baitu harremana. “Neska-mutikoek zerbait ordaintzen duten lehen unetik aurrera, dagoeneko badaukate ekonomiarekin harremana”, gogorarazi zuen Marín Apariciok

Jardunaldi guztiak ikus ditzakezu hemen:

1. saioa: FINANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOAK HEZKUNTZAN: EKONOMIA ERALDATZAILEENTZAKO ENGRANAJEA

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

2. saioa: AGROEKOLOGIA ETA ELIKADURA BURUJABETZA: JASANGARRITASUNA ETA JUSTIZIA KLIMATIKOA

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

3. saioa: EKONOMIA FEMINISTA ETA HERRI HEZKUNTZA: BIZITZA ETA PLANETA KAPITALAREN AURREAN

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

4. saioa: EKONOMIA ETA FINANTZA HEZKUNTZA: PROTESTAK ETA PROPOSAMENAK

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

5. saioa: SEGURANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOEN ESPERIENTZIA: ERAGINA AHALBIDETZEN DUTEN ALDAKETAK

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Ezagutzen al duzu finantza etikoen historia?

.

80. hamarkadan, herrialde anitzetako pertsonek banku etikoa sortzea erabaki zuten, ez zeudelako ados banketxeen gizarte- eta ingurumen-konpromiso faltarekin. Gaur egun, banku etikoek beste edozein banketxeren balio legal bera dute, baina guztion ongizatea dute helburu. Alda zaitez banku etikora!

.

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

ELKARRIZKETA: “Langileen eskubideen etorkizuna langileen ekintzaren ondorioa izango da”

Langileen Nazioarteko Egunean, Finantzaz Haratago sareak Jon Bernat Zubiri elkarrizketatu du sistema kapitalistak langileon eskubideetan duen eraginaz.
Argazkia: Hasier Goikolea

Jon Bernat Zubiri Rey Lanaren Ekonomian Doktorea da Grenoble Unibertsitatearen bitartez. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman Fakultateko irakaslea da. Besteak beste, gazteen lana, sindikalismoa, Euskal Herriko ekonomia eta lan banaketaren politiken inguruko ikerketa kolektiboak egin ditu.

Alde batetik, migratzaileen lan-eskubideen urraketa, gazteen prekarietatea edota genero-arrakala ditugu. Bestetik, amatasun eta aitatasun baimenen hobekuntza, asteko orduak murrizteko eztabaida borborrean… Zaila da langileon eskubideen etorkizuna asmatzea. Norantz goaz?

Langileen eskubideen etorkizuna langileen ekintzaren ondorioa izango da. Historia ez dago idatzita. Etorkizunera begira, badaude aukerak langileen eskubideak indartzeko. Pandemiak zenbait langile sektoreen lan baldintza okerrak agerian utzi ditu, bereziki sektore feminizatuetan (esentzialak direnak, gainera): soldata baxuak, lan ezegonkorrak, autonomo faltsuak, erresidentzia pribatizatuak, hezkuntzan eta osasunean egon diren murrizketak…

Horrek aukera ematen du langilearentzat adostasun berriak lortzeko, bereziki sektore publiko eta esentziala indartzeko, lana hobetzeko eta lanpostu gehiago sortzeko. Borroka zehatz horiek eskubide berriak ekar ditzakete langileria guztiarentzat.

Adibidez, pandemiaren ondorioz, zenbait gauza ahalik eta hoberen egiten saiatu dira: langileen kaleratzeak garestitu dira, ERTEak sortu dira kaleratzeak saihesteko; lanaren osasunaren inguruko neurri berriak hartu dira, autonomo faltsuen inguruko legeak egin dira… Hala ere, lortu ez diren aldarrikapenak ere badaude. Besteak beste, oraindik posible da langileak neurririk gabe kaleratzea eta Euskal Herriko industrian ERE masibo eta larriak gertatzen hasi dira. Nire ustez, langileen eskubideak ekonomia kapitalistaren garapenaren ondorio dira.

Joera aldaketa badago azken urteotan nazioarte mailan. Lehen zegoen austeritatearen diskurtsoa aldatu egin dute nazioarteko erakundeek. Ez naiz hasiko orain Nazioarteko Diru Funtsa edo Europar Batzordearen politikak goraipatzen, baina aitortu beharra dago aldaketak egon direla. Kaleratzen ari diren azken txosten eta neurriek lanak egonkortzeko, soldatak duintzeko, errenta minimoak ezartzeko eta errenta- eta banatze-politikak egiteko gomendioak biltzen dituzte.

“Etorkizuneko lana antolatzeko beharrezkoa da duintasuna sustatzea, errenta igotzea eta egonkortasuna lantzea”

Hori oinarri moduan hartuta, aldarrikatu behar dugu euskal patronalen eta patronal espainiarren diskurtsoa ez dela bidezkoa etorkizuneko lana antolatzeko eta beharrezkoa dela duintasuna sustatzea, errenta igotzea eta egonkortasuna lantzea, eta poliki-poliki langileen egoera hobetzea. Ez dadila langileria izan beti krisia ordaintzen duena.

Lanaren klase, genero eta arraza banaketak iraganeko kontua dirudi… Hala ote?

Banaketa hori, murriztu baino, larriagotzen ari da. Klase banaketa handitu egiten da krisi garaian. Krisiak beti dira egokitzapenerako uneak, eta orduantxe sortzen dira egoera larriagoak sektore batzuentzako. Adibidez, aurreko krisian (2008 urtekoan), eraikuntzako langile asko kale gorrian geratu ziren. Horren ondorioz, familia askotan moldaketak egon ziren; emakume ugari lan merkatura irten ziren beraien senarrak edo senideak langabezian geratu zirelako. Gauza bera gertatzen da industriaren etengabeko krisiarekin; klase banaketa areagotzen doa. Batzuen etekinak eta negozioen egoerak hobetzen diren heinean (eremu teknologikoan, finantzetan, etab.), beste hainbeste enpresari txiki eta langile kale gorrian geratzen dira.

Genero ikuspegitik ere berdina esan genezake. Emakumeak izan dira krisi honen eta aurrekoaren ondorio larrienak jasan dituztenak. Azken finean, emakumeak izan dira batez ere sektore esentzialetan eta lehen lerroan lanean egon direnak. Murrizketen ondorioz, azpikontratatuak egon dira askotan eta bakarrik egon dira oinarrizko zerbitzuak aurrera ateratzeko.

Zer gertatzen da zure diruarekin bankuan sartzen duzunean?

Askotan, badirudi finantzak eta sistema ekonomikoak ez duela zerikusirik gurekin. Alabaina, kreditu. edota zordunketa-txartela, auto asegurua, mailegu bat edo pentsio plana baduzu… sistema ekonomikoaren parte zara!

Zer gertatzen da zure diruarekin bankuan sartzen duzunean? Bankuan kutxa batean geratzen ote da? Ba ez! Dirua une oro mugitzen ari da. Hau da, bankuek, dirua irabazteko, zure dirua inbertitzen dute. Haiek erabakitzen dute zure diruarekin zer egin.

Hortxe dago arazoa: Ez dakigu zer egiten duten bankuek gure diruarekin…

Horregatik, aukeratu banku etikoa.

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.