Bonboa, kaxa eta finantza etikoak

Azken urteotan, hezkuntza finantzarioa prestakuntza-curriculumean sartu da, eta finantza etikoen eta parabantzarioen esparrutik gure ikuspegia eman behar dugu, espazio hori beste eragile batzuek monopoliza ez dezaten. Finantza-hezkuntza hezkuntza-proiektuaren parte bada, funtsezkoa da eragitea finantza-sistemak eta banku-operazioak gizakiengan, gizartean eta ingurumenean duten eraginari buruzko sentsibilizazioa sar dezan, eta gizarte bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzan erantzukizun indibidualak eta kolektiboak eslei ditzan.

Abesti batek, pertsona bakoitzak ikasitakoa adieraz dezan laguntzeaz gain, kontzientziazio hori pertsona gehiagori transmititzen lagun diezaioke, eta ikasitako gaiei buruz gehiago ikertzera bultza ditzake. Horregatik, Finantzaz Haratago saretik rap musika bezalako hezkuntza-metodo alternatiboak sartzearen aldeko apustua egin dugu, ikaskuntza dinamikoagoa, errazagoa eta motibatzaileagoa izan dadin.


FORMAKUNTZAK ETA TAILERRAK:

2021ean, rap tailer irekiak eta formazioak antolatu ditugu ikastetxeetan, gazteak finantza munduan dauden alternatibetara hurbiltzeko. Ekainean tailerrak egin genituen Beasaingo (Gipuzkoa) La Salle ikastetxean, eta DBHko lehen eta bigarren mailako ia 200 ikaslek parte hartu zuten. Tailer ireki bat ere antolatu genuen Hernaniko (Gipuzkoa) Kulturarteko Plaza Feministan, 30 urtetik beherako gazteentzat.

Bassque Reggae Kultur Elkarteak eman ditu tailer horiek. Artista gazteen elkarte horrek kontzertuak eskaintzen ditu gune alternatiboetan, hala nola gaztetxeetan eta bestelako gune kultural autogestionatuetan. Abeslariak, DJak, ekoizleak eta diseinatzaile grafikoak biltzen dituen diziplina anitzeko taldea da. Izan ere, jarduerei lotutako kartelak Bassque Reggae Kultur Elkartearen bitartez ere garatu dira.


ABESTIA:

Tailerretatik eta beste jarduera batzuetatik ateratako ikaskuntzekin, ideiak ‘Egin sare’ izeneko abesti batean islatzen ditugu, Bassque Reggae Kultur Elkartearekin elkarlanean.

Entzun hemen:


ARGITALPENA:

Toni Mejiasekin elkarlanean, Los Chikos del Maíz eta Riot Propaganda rap taldeetako kidea izateagatik ezaguna, libreto batean islatu ditugu rap eta finantza etikoen proiektuen metodologia eta edukiak. Argitalpenak, 'Bonboa, kaxa eta finantza etikoak: Rap musika gizarte-eraldaketarako tresna gisa' izenburupean, ikasgeletan egungo finantza-sistemaren ikuspegi kritikoa sustatzeko beharraren zati teorikoa eskaintzen du, eta irakasleen laguntzarekin egin daitezkeen tailer praktikoak proposatzen ditu.

Irakurri argitalpena hemen.