Arcadi Oliveres sariaren modalitate berria: finantza etikoei buruzko proposamen pedagogiko onenak aitortzea

 

Fundación Finanzas Éticas eta RedEFESek bat egin dute Arcadi Oliveres sarian kategoria berri bat bultzatzeko. Sari horren bidez, hezkuntzaren eremuan finantza etikoen hedapena sustatu eta baloratu nahi da. Modalitate berriak bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta Lanbide Heziketako proposamen pedagogiko onenak identifikatu eta saritu nahi ditu.

Kategoria berri honen helburua da irakasleengandik zuzenean sortzen diren proposamen pedagogikoak aitortzea, proposamena inplementatzeko ikastetxeren baten babesa dutenak eta finantza etikoak gizartea eraldatzeko tresna gisa bultzatzeko proposamen didaktikoak aurkezten dituztenak. Modalitate honekin, Arcadi Oliveres Sariak hezkuntza-tresna berriak sustatu nahi ditu, ikasleek finantzek errealitatea nola eta zergatik eralda dezaketen ezagutu eta esperimentatu ahal izan dezaten.

Sariari esker, ikasgelan proiektua inplementatzeko egon litezkeen gastuak (materialak edo bestelakoak) ordainduko dira, eta saritutako pertsonak edo pertsonek RedEFESen urteko jardunaldietan parte hartzea ere estaliko du. Jardunaldi horiek azaroaren 10 eta 11n egingo dira, Bilbon.

Proposamenak Fundación Finanzas Eticas fundazioaren webgunean dagoen inprimakiaren bidez aurkez daitezke (https://finanzaseticas.net/premio-arcadi-oliveres/premio-propuestas-secundaria-bachillerato-y-fp/), 2023ko irailaren 1era arte.

Kategoria honi buruzko informazio gehiago esteka honetan kontsulta daiteke. Era berean, Arcadi Oliveres Sariari buruzko informazio gehiago jaso daiteke esteka honetan.

 

 

[Laburpen bideoa] Hala izan zen Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko II. Foroa

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

2023ko apirilaren 24tik 26ra, Finantza Etiko eta Alternatiboen II. Foroa antolatu zuen Finantzaz Haratago sareak Bilbon, Donostian eta streaming bidez.
Ekitaldian finantza etiko eta alternatiboen rola aztertu genuen, ekimen komunitarioak bultzatzeko eta kredituak eskuratzeko.
Genero-desberdintasunari eta finantzei buruz egiten ari garen ikerketaren ondorio nagusiak, lege-testuingurua eta erabilitako metodologia aurkeztu genituen. ‘Finantzak eta genero-desberdinkeriak’ ikerketaren eguneratzea da eta laster argitaratuko dugu.
Era berean, Iparraldeko eta Hegoaldeko hainbat esperientzia ezagutu genituen, bai finantza etiko eta alternatiboko tresnak lantzen eta sustatzen dituzten erakundeenak, bai kredituak eta txandakako funts solidarioak jasotzen dituzten Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ekimen, ekintzailetza eta proiektuenak.

Ara! Gorputzeko kideek Bizitza Onaren Egunerokoa aurkeztu zuten. Hamabi hilabetetan edo ziklotan antolatutako egunerokoa da, eta astero bete dezakezu, zure erritmoan, eta honako galdera hauei buruz hausnartu ahal izango duzu: Zenbat denbora ematen duzu enpleguetan? Eta zaintza-lanetan? Zer eragin du diruak zure bizitzan?  Ekonomia feminista eta Abya Yalako ‘Bizitza Ona’ printzipioa ardatz izanik, astez aste eta hilabetez hilabete hausnartu dezakezu.

Era berean, Ekonomia Sozial Solidarioaren Curriculum Globalaren aldeko Kanpainan eta Biziera Onaren Unibertsitatean egindako nazioarteko aurrerapenei buruz hitz egin genuen, bertako kideak gara eta.

Eskerrik asko entzutera eta zuen hausnarketak partekatzera etorri zineten guztiei. Hurrengo ekitaldietan ikusiko dugu elkar berriz ere!

Mugarik gabeko Ekonomialariak taldeak 49. dossierra aurkeztuko du Bilbon ekainaren 1ean: “Finantza-sistemaren digitalizazioaren erronkak”

Ekainak 01, osteguna, 18.00h
Ekonomisten Euskal Elkargoa, Bilbo
Azkartu egin da azken urteotan finantza-industriaren eta ekonomiaren eraldaketa digitala. Duela urte batzuk ezezagunak ziren kontzeptuak diraAA, big data, peer-to-peer ordainketak, biometria, hodeiko konputazioa, etab., baina gehien erabiltzen diren teknologien artean daude orain.
Baina eraldaketa digitalak, aukera berriak izateaz gain, beste arrisku batzuk ere baditu, horietako asko globalak eta finantza-sektorekoak ez direnak, hala nola mehatxu geopolitikoak eta holistikoki aztertu behar diren azpikontratatze teknologikoak.
 Beraz, ezinbestekoa da aztertzea digitalizazio finantzarioarekin lotutako aukerak eta arriskuak, sektorea jasaten ari den eraldaketa digitala bateragarria izan dadin jasangarritasun inklusiboarekin eta egonkortasun finantzarioarekin.
Dosierrari buruzko informazio gehiago
Hizlariak:   

Marta de la Cuesta González, UNED eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak 


José Manuel Amor Alameda, Analistas Financieros Internacionales (Afi) 


Javier Alli Vierge, Laboral Kutxa   

Izen emateak: ecosfron.euskadi@ecosfron.org

‘Selfie moduan’: Abian da 2023ko Auditoria Sozialeko kanpaina

Udaberriro bezala, REAS Euskadiko erakunde bazkide eta laguntzaileek makineria gelditzen dute beren enpresa-praktiken erradiografia egiteko, bai hobekuntza-ekintzak aplikatu ahal izateko, bai munduari diren bezala erakusteko.

Datorren hilabete eta erdian, Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresak beren eragin sozialaren neurketan murgilduta egongo dira, zehazki, ekonomia solidarioaren sei printzipioei lotutako eraginaren neurketan: ekitatea, lan duina, jasangarritasun ekologikoa, lankidetza, ingurunearekiko konpromisoa eta aberastasunaren bidezko banaketa.

Sareko teknikariek datuak araztutakoan, ia 100 erakunde bazkideen auditoretzak ebaluatuko dira horretarako esleitutako batzordean, eta udazkenean Auditoria Soziala zigilua (2022tik ESSren ziurtagiri berria) emango zaie aldeko balorazioa lortu dutenei. Zigilu hori Merkatu Sozialean sartzeko atea da, REAS Euskadik dagoeneko 10 urte baino gehiagoz sustatu duen ESS produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko estrategia.

Informazioa biltzeko prozesu sakona da, 100 adierazle baino gehiagoko galdera-sorta bat eta erakundeko langileei eta boluntarioei egindako 40 itemeko inkesta bat biltzen dituena, baina, zigilua lortzeaz gain, urteko erradiografia hori onuragarria da hainbat arrazoirengatik:

  • Nagusia: gidatzen gaituzten sei printzipioen betetze-maila neurtzen laguntzen digu, hau da, ekonomia solidarioaren gutunaren sei printzipioen betetze-maila neurtzen.
  • Kanpora begira: tresna informatikoak berak eskaintzen digu, infografia oso bisual baten bidez, gure entitatearen emaitzak, gure bezeroei, hornitzaileei, bazkideei eta gertuko pertsonei helarazi ahal izateko.
  • Barrura begira: auditoria sozialak ematen dituen datuek analisi gisa balio digute erakundearen ekintza-planak edo plan estrategikoak fidagarritasun handiagoz egin ahal izateko.
  • Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa: erakunde guztien datuak gehitzean, sektore gisa ditugun indarguneen eta ahulezien ikuspegi orokorra izatea lortzen dugu, eta, gainera, nagusi den eredu ekonomikoaren alternatiba erreal gisa aurkeztea.

Beraz, apirilaren 26tik ekainaren 2ra, “Auditoria Soziala. Selfie moduan!” lelopean, datuak biltzeko kanpaina abiaraziko dugu, eta sareko 98 erakunde bazkideek eta erakunde laguntzaileetako batzuek parte hartuko dute.

#auditoriasoziala23 #ESSselfiemoduan

Jarrai ezazu Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko II. Foroa streaming bidez

Iritsi da eguna! Gaur hasiko da Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko II. Foroa!

Besteak beste, honako jarduerak izango ditugu:
  • Gure dokumentalaren aurre-estreinaldia, finantzen ondorioen ingurukoa.
  • Genero eta Finantzen Desberdinkeriei buruzko ikerketaren aurkezpena.
  • Finantza etiko eta alternatiboen, kreditu-sarbidearen eta ekintzailetza komunitarioaren nazioarteko esperientziei buruzko mahai-inguruak.
  • Bizitza Onaren egunerokoaren aurkezpen tailerra.
Jardueren arteko atsedenetan, kafea eta lunch-a izango dugu, elkarren artean ezagutu eta hitz egiteko.

Bestela, online jarrai ditzakezu jarduerak, honako estekaren bitartez:
Foroaren datak eta tokiak gogorarazten dizkizugu:
Apirilak 24 eta 25: Aurrez aurre Bilbon (Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Abandoibarra etorbidea 3) eta streaming bidez.
Apirilak 26: Aurrez aurre Donostian (Mateo Ricci aretoa, Mundaiz kalea, 50 – Deustuko Unib.)
 
Jardueraren batean parte hartzeko intentziorik baduzu, izen-emate orria betetzea eskertzen dizugu, estatistiketarako eta etorkizuneko ekintzak antolatzeko balio baitigu.
 
Foroan ikusiko dugu elkar!

Jada eskuragarri duzu Ekonomia Feministako VIII. Kongresuko posterra

Azken egunotan Ekonomia Feministako Kongresuan izan gara, #ekonomiafeminista lantzeko zenbait gakoren inguruko posterra aurkezteko. Ara!Gorputz kooperatibarekin elkarlanean eginiko lana izan da.

🔗 Eskuragarri duzu jada gure webgunean [esteka bio-an eta storietan]
/
Estos días hemos estado en el @congresoecofem para presentar un póster que reúne varias claves para trabajar la #economíafeminista. Se trata de un trabajo en colaboración con Ara!Gorputz kooperatiba.

🔗 Ya tienes disponible el póster en nuestra web [enlace en bio y en stories].

Gorde data: Badator Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko II. Foroa

Badator Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko II. Foroa! Bilbon egingo dugu, apirilaren 24 eta 25ean. Bertan, finantza etiko eta alternatiboen rola aztertuko dugu ekimen komunitarioak bultzatzeko eta kredituak eskuratzeko.

Gorde data, laster zabalduko dugu izen-ematea!

Data: 2023ko apirilak 24 eta 25.

Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU eta Arriaga Aretoa (BILBO). Streaming bidez ere eskainiko da.

Os haremos llegar más información a medida que se acerque la fecha.

“Emaiguzue euste-puntu bat eta finantzak mugituko ditugu”

Finantzaz Haratago

Finantzaz Haratagok posterra aurkeztuko du Ekonomia Feministako VIII. Kongresuan

Datorren ostegunean, martxoak 16, Finantzaz Haratago Bartzelonara joango da, Ekonomia Feministako VIII. Kongresura, Ara! Gorputz Kooperatibarekin lankidetzan egindako posterra aurkeztera. Bertan, ekonomia feminista lantzeko gakoak azalduko ditugu.

Ez da ekitaldi honetan parte hartzen dugun lehen aldia. Gogoratuko duzunez, ekonomia feministaren eta finantza etiko eta alternatiboen arteko loturei buruzko poster bat aurkeztu genuen Bilbon egindako VII. Kongresuan.

Kongresua amaitu ondoren, posterra web orrira igoko dugu, kontsulta dezazun. Ekitaldira joango bazara, bertan ikusiko dugu elkar!

Kontsultatu hemen Ekonomia Feministako VIII. Kongresuaren egitaraua.