Finanzine: Finantzaz Haratago sarearen lehenengo fanzinea

Pozez aurkezten dizuegu ‘Finanzine’, Finantzaz Haratago sarearen lehenengo fanzinea. Argitalpen hau egiteko, Euskal Herriko eta geure mugetatik haratagoko artisten partaidetzaz baliatu gara. Finantza etiko eta alternatiboak inspirazio-iturri izanik, modu askean haien artelanak sortzeko aukera eman diegu bertan. Gure sistema ekonomikoa birpentsatzeko baliagarriak gai batzuk jorratu dituzte, besteak beste: hezkuntza alternatiboak, elikadura burujabetza, migrazio-politikak, ekonomia feminista…

Banan-banan eskuz egindako aleak dira, beraz, ez daude bi ale berdin munduan!

Ikusi ‘Finanzine’ osorik hemen:

Non irakur dezakezu ‘Finanzine’?

Medialab Tabakalera (Donostia).

Zapateneoko liburutegia (Gasteiz).

La Fanzinoteca (Bartzelona)

IVAMeko fanzinoteka (València)

Zerrenda berritzen jarraituko dugu!