Ugo Biggeri, Banka Etikoaren mosketaria

Jatorrizko testua: Sandra Moreno / Itzulpena:  Olaia Pérez Imirizaldu

Ezinezkoa da Ugo Biggeriren kizkur errebeldeetan ez fijatzea. Biggeri Banca Popolare Eticaren buru izan da Italian bederatzi urtez. Erakundearen filiala Estatu Espainiarrean Fiare Banca Etica gisa ezagutzen dugun hori da. Bere ile osasuntsua norabide guztietarantz luzatzen da, Banka Etikoa bera bezala. Azken hori emaitza onekin erakusten ari da emaitza sozialak dituen finantza etikoak egitea posiblea dela.

Biggeri Bilbon zegoela eta “Finantzaz Haratago” Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarearekin izandako bilera aprobetxatuz (Elkarcredit, Fiare, Mugarik Gabeko Ekonomilariak, Koop 57 EH eta Oikocredit Euskadiz osaturikoa),elkarrizketa bat egin genion bere kargua utzi aurretik. “Lehendakaritza ezin da behin betikoa izan. Nik hiru urte gehiago jarraitzeko aukera nuen, baina orain emakumezko lehendakariordeak kargua bere gain har dezan aukera dago. Oso baliagarria da. Instituzioarentzako une ona denean irten behar gara”, esan zuen.

Une ezin hobea da, hain zuzen ere. Merkataritza-banka Banka Etikoari kasu egiten hasi da. Zenbakiek ziurtatzen dute. Merkatu berak eta herritarrek ere galdetzen hasi  dira zertan inbertitzen den beren dirua; gero eta jende gehiago ari da gehitzen “Interesik handiena pertsona guztiena eta bizi garen planetarena da!” esloganera.

Elkarcredit: Zergatik bihurtzen naiz pertsona zoriontsuago batean Banka Etikora batuz gero?

Ugo Biggeri: “Dirua oso garrantzitsua da gure bizitzan. Ez dugu hau esatea atsegin, baina hala da. Diruari buruzko galderak egitez gero, gustatu edo ez, bizitzari buruzko galderak egiten ditugu, diruak eragina baitu ikasten ari garen horretan, lagunengan, bilatzen ari garen lanean. Denetarako da dirua. Erosi nahi (ez) duguna determinatzen du, baina ez gaude ohituta diruari buruzko galderak egitera. Eta, nire ustez, Banka Etikoarenganako interesaren arrazoi nagusienetariko bat da gure diruarekin erlazio bat dugula lehenengo aldiz; hortaz, gustatzen zaizkigun edo bidezkoagoak diren gauza idealak egitearen inguruan galderak egin ditzakegu. Mundu hobeago bat eraikitzen ari gara. Banka Etikoarekin lan egitean gehiago pozten garela uste dut, normalean gure bizitza gobernatzen duen dirua modu ezberdin batez erabili behar dugulako. Ez dugu modurik hura era solidarioaz erabiltzeko.

“Eta banku batean dugun dirua munduan gauza onak egiteko dela jakiteak pozten gaitu. Banka Etikoan gauza positiboak egiten dira. Iraultzailea da. Aurrezkiak guztion onurarako eta gauza positiboentzako erabiltzen da”.

Finantzek mundua gobernatzen dute. Zergatik ahazten dugu hau eta gobernuak direla pentsatu?

“Finantzek mundua gobernatzen dute, konplot bat baino, arrazoi praktiko bat dugulako. Finantzen edo diruaren bidez neurtu daitekeen oro erraza da. Finantzariek beti modu korapilatsu batez hitz egiten dute, baina ingeniaritza eta matematiketako zenbakiak finantzetan erabiltzen direnak baino konplexuagoak dira. Balantze bat egiteko gehiketa, kenketa, zatiketa eta biderketa behar dira. Oso boteretsua da diruak ematen dizun DMA, zuk ekintza edo enpresa bat funtzionatzen duen edo ez neur dezakezu emaitza ekonomikoaren arabera. Emaitza sozial bat, demagun giza eskubideen emaitza edo ingurunearen emaitza neurtzea zailagoa da, eta horregatik finantzekin dena neurtu daitekeenaren ideia; eta blokeo kultural bat sortzen zaigu arazoei emaitza matematiko bat egotean eta finantzetatik datorren guztia neutrala dela dirudi. Egin daitekeen hoberena balitz bezala! Baina arazoa da bizitza ezin dela diruaz, finantzaz bakarrik neurtu. Bizitzan askoz gauza gehiago daude, naturan.

“Uste dut hau dela arrazoi kulturala finantzek gobernatzen dutela sinisteko, eta beste arrazoia politika da. Dirua boterea da. Gaur egun krisiaren aurretik baino aberastasun gehiago dago, baina guk ez dugu ikusten. Finantza globalean dago guztia. Horrek esan nahi du munduko aberastasunaren %90 kontrolatzen duela finantza globalak, eta hori boterea da. Horregatik hain zuzen ere finantzek gobernatzen dute eta horregatik ez dituzte araurik, uste dugulako ez dituztela araurik behar, beren berezko arau matematikoa dutela uste dugulako. Baina inbertsio oro epe motzera da eta ez du epe luzera arazoak konpontzeko gaitasunik. Adibidez, disparekotasuna, klima aldaketa. Gai politikoak dira. Finantzak politikaren kontrolpean jarri behar dira eta ez alderantziz. Kontrol politikoarekin ez dut esan nahi politikak Banku Zentralaren gobernatzailea izendatu behar duenik, baizik eta kontrol arauak jarri behar dituztela, besteak beste, finantzek inbertsio espekulatibo gutxiago egin behar dituztela”.

Benetako ekonomian Rosa eta Maria ditugu: lehenengoa etxe-langilea da, banka tradizionalean kreditu bat lortzerik ez duena, eta bigarrenari hortzak erori zitzaizkion eta ez du dentistara joateko dirurik . Zuk honi desastre soziala deritzozu, zergatik?

“Nire ustez Yunusen, Nobel Bake saridunaren, baina haren aurretik Senen, Ekonomiako Nobel saridunaren intuizioetako bat zen denak gure aukera garatzeko eskubidea dugula. Pertsonen aukeren ideia oso boteretsua da. Berriro ere, hautabidea dena diruz neurtzea da. Dirurik ez baduzu, txiroa zara. Dirua izanez gero aukera asko dituzu, baina dirurik ez izanez gero, aukerarik ez duen gizona bezain txiroa zara, eta Yunusek dio giza eskubidea dela aukera hori garatzeko kreditua. Gai interesgarria da pertsona zehatzei buruz hitz eginez gero.

“Argi dago kreditua giza eskubide gisa ez duela esan nahi emaitzak begiratu gabe krediturik eman behar denik. Logela eskubidearen gai berdina da: horrek esan nahi du kolektibitateak, solidaritateak lana duten guztiei logela emateko modua bilatu behar duela. Modu berean, guztiontzako kredituak bilatu behar dira. Egoera ekonomiko zail batean aurkitzen den jendea badago, eta ahal izatekotan elkartasun harremanak eraikitzea bilatu behar da, harreman-bermea, laguntza-lana. Izan ere, pertsona horiek prestamoa egoera horretatik irteteko erabiliko dute. Mikrokreditua ez da beti erantzuna izango, badaude egoera batzuk zeinetan desastretik lehenago atera behar den eta gero maileguekin hasi”.

Une hauetan zein da Banka Etikoa indartzeko arazo nagusia?

“Banka Etikoak ez du arazorik. Arazoa datza finantza sistemak bere atzetik urte asko dituela eta oso boteretsua dela, horregatik ere Banka Etikoak urtero %10 hazi behar dela uste du eta 200 urte inguru beharko dituela banku handietako bat bihurtzeko.

“Nire ustez haztea beharrezkoa da, Banka Etikoa erabiltzen duten pertsona gehiago egotea. Haiek diru soziala jarriko dute. Hori da bankuaren osasunarentzako neurria. Bazkide bihurtzea, Banka Etikoa sustatzea. Honez gain finantza etikoen proiektuan parte hartzea behar da. Ez da gai ekonomiko bat soilik, baina funtsezkoa da banku bat delako. Misioan gai ekonomikoa argi dago, baina parte hartzea behar da. Hots,  finantza kritikoak, finantza heziketa kritikoa egiteko antolatzen hasten diren boluntarioak eta bazkideak behar dira. Haiek banku armatuen aurka akzio eta kanpainak egingo dituzte, klima aldaketa finantziatzen duten bankuen aurka. Hori guztia lan kritiko positibo batetik egingo dute, beharrezko lan kultural batengatik. Izan ere, finantza ez da soilik finantza etikoa gero eta handiagoa delako aldatzen, baizik eta gai kulturala ere gertatzen delako. Aldaketa handiak beti modu berean gertatzen dira, genero desberdintasunarekin edo esklabutzaren abolizioarekin bezala. Modu txikiaz hasi ziren baina ideietan ere aldaketa bat egon zen; aldaketa kulturala ere gertatu zen”.

Gaur egun banku sistemen finantzen arauak merkataritza-Bankak dauzka eta zuek tiburoi horien artean nabigatu behar zarete.

“Beste bankuen arau berdinak ikusi behar ditugu eta finantza etikoak Banka tradizionalaren arauekin garatu behar ditugu, baina oso adierazgarria da Banka Etikoari finantza etikoarentzako ez diren arauekin ondo doala. Banku tradizionalak baino gogorragoa da, eta orain hasi dira Banka Etikoak dioena entzuten. Duela hamar urte, Espainiako edo Italiako Banku Zentralarekin finantzei buruz hitz egitean ez zizuten entzuten, orain bai, ikusi dutelako emaitza ekonomikoak onak direla. Egia da ez dituztela finantza etikoarentzako araurik egiten”.

Baina emaitzak onak badira haiei ez zaie nolabait komeni. Orduan, ez dituzte gauzak errazak jarriko.

“Ez dut uste. Finantza perfektua dela eta ondo lan egiten duenaren ideia gai ideologiko bat da. Eta zuk finantza onak egin daitezkeela erakutsiko duzu emaitza sozialak eta ingurune-emaitzak zaintzen badituzu. Banku zentralentzako ez da horren negatiboa. Harrituta daude emaitza sozial eta ingurune-emaitzei arreta jarrita finantzak egin daitezkeelako. Hori da koxka, ideologikoki ziur baitaude emaitza sozial eta ingurune-emaitzak banku baten sustapena ezin direla izan”.

Zuk merkataritza-bankan irekiera hori ikusten al duzu?

“Bai, merkataritza-bankan gai sozialei buruz asko hitz egiten hasten ari delako, gehien bat klima aldaketari buruz, jende guztia ari da horri buruz mintzatzen. Merkatuak zein jendeak galdetzen du. Alde batetik oso positiboa da, jada ez delako diru asko petrolioan inbertitzen, baizik eta energia berriztagarrietan; bestetik, errealitatean banku bereak meatzeetan zein petrolioan inbertitzea proposatzen dute. Inkoherentzia hori gai larria da. Askotan jendeak ez du ulertzen, baina ni optimista naiz. Banku handiak energia berriztagarrietan inbertitzen hasten badira, emaitza ona da”.

Zer da etika zuretzako?

“Zaila da. Desberdina da. Gehien bat zure buruari galderak egitea da eta galdera horiei erantzuna bilatu, gehien bat, baloreei buruzkoak. Eta arazo da baloreak pertsona eta instituzioen arabera ezberdinak izan daitezkeela. Edozerren aurretik bakoitzaren baloreak zehaztu behar dira, etika orokorregia delako.

“Esan dezakezu, adibidez, eliza katolikoaren baloreak dauzkazula, beste batzuk, ordea, etika sexualarenak, aurrekoaren oso ezberdinak direnak; esan dezakezu ezkerreko etika daukazula, eta lana ordua, behin baloreak zehaztuak daudela, balore horien emaitzak neurtzea da. Neure buruari galderak egiten dizkiot: zer egiten dut genero berdintasunari dagokionez? Eta klima aldaketari dagokionez? Langabezia? Eta gero aplikatzea praktikatu dezakezu”.

Eta zure baloreren bat?

“Harrera. Nik gogorki sinisten dut beste pertsonekin irekia izatean. Nire bikotekidea ta biok gure etxea harrera toki bihurtzen dugu”.

 

 

 

 

Banca Popolare Eticaren webgunea. Hemen sakatu.

https://www.bancaetica.it/per-privati-e-famiglie/banca-online

Fiare Banka Etikoaren webgunea. Hemen sakatu.

https://www.fiarebancaetica.coop/

Finantzaz Haratago webgunea. Hemen sakatu.

 

Uggi Beggiriren liburua “Diruaren Balorea”. Hemen sakatu.

https://www.fiarebancaetica.coop/comunicado-prensa/el-valor-del-dinero-libro-de-ugo-biggeri-presidente-de-banca-etica

 


 [UdW1]Ergatiboa

 [UdW2]Ergatiboa

 [OBM3]Ergatiboa