Bidali zure komentarioak Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foro Birtualerako

Panel bat sortu dugu zuen komentarioak jasotzeko, eta horiek eztabaidetan atera ahal izateko. Animatu eta parte hartu!

 

Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroa birtuala izango da

Berri onak ditugu! Dakizuenez, Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroa antolatzen ari ginen, eta, gaur egungo osasun egoera medio, foroak aurrera jarraituko duela jakinarazi nahi dizuegu.

Foroa birtuala izango da eta lau egunetan banatuko dugu, apirilaren 20tik 23ra. Egunero, 17:00etatik 19:00etara izango ditugu hitzaldiak.

Partaidetza doakoa da, baina izena ematea ezinbestekoa da:

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

#GeratuEtxean: Zein da krisia, koronabirusa ala kapitalismoa? Hausnartzeko artikulu sorta

Astebete ere ez daramagu etxetik atera gabe eta, jada, asko dugu hausnartzeko. Koronabirusak agerian utzi du birusa ez dela krisia, sintoma bat baizik. Krisia kapitalismoa da, eta orain inoiz baino nabarmenagoak dira gizarte gisa ditugun desberdinkeriak eta hutsuneak.

Har dezagun une hau gure kontzientzia kritikoa pizteko edota indartzeko. Hona hemen egunotan kaleratu dituzten artikulu interesgarri batzuk, koronabirusaren eta sistema kapitalistaren inguruan:


El desastre perfecto: Naomi Klein y el coronavirus como doctrina del shock (VICE, 2020/03/13)

Nabarmendutako esaldia: “Estamos viendo en tiempo real que estamos mucho más interconectados unos con otros de lo que nuestro brutal sistema económico nos hace creer.”


Birusa eta gizarte kapitalista (Oscar García Jurado – Argia, 2020/03/12)

Nabarmendutako esaldia: “Egungo osasun krisia une aproposa da ekonomia kapitalistari erasotzeko: aurre egiteko merkatuaren dogmari; soilik soldatapeko gisa ulertzen den lanari; lehiakortasuna, truke balioa, jabetza pribatua eta irabaziak helburu dituen horri.”


Por un abordaje humano de la crisis del coronavirus (Carlos Sánchez Mato eta Yayo Herrero – CTXT, 2020/03/16)

Nabarmendutako esaldia: “La gestión del coronavirus cae en una sociedad en la que hay muchas trabajadoras y trabajadores fijos-discontinuos, temporales, autónomos y pymes que viven al día, en la que los servicios públicos se han venido empequeñeciendo y la gestión de los servicios sociales funciona como si la precariedad o las dificultades para pagar la casa fuesen una excepción y no la regla.”


Euskal Herriko Mugimendu Feministaren oharra (Klitto, 2020/03/16)

Nabarmendutako esaldia: “Orain arte gure jendartea merkatuetan eta logika neoliberaletan zentratuta bizi izan da, eta orain egiaztatzen ari gara ez gaudela prestatuta bizitza, pertsonen bizitzak, babesteko.”


“Koronabirusa sintoma bat da, ez munduko kaosaren erantzulea” (Xabi Lasa – Hala Bedi, 2020/03/11)

Nabarmendutako esaldia: “Gaur egun jadanik esan daiteke kapitalismoak bere ziklo ekonomikoak dauzkala, eta krisi ekonomikoak ere jasotzen dira ziklo horietan. Duela urte batzuk hasita zegoen ‘rezesio’ horrek jarraitzen du, eta badirudi kapitalismoaren krisiaren atarian gaudela.”


Virus: todo lo sólido se desvanece en el aire (Boaventura de Sousa Santos, 2020/03/18)

Nabarmendutako esaldia: “Sin embargo, cuando se vuelve permanente, la crisis se convierte en la causa que explica todo lo demás. Por ejemplo, la crisis financiera permanente se utiliza para explicar los recortes en las políticas sociales (salud, educación, bienestar social) o el deterioro de las condiciones salariales. Se impide, así, preguntar por las verdaderas causas de la crisis.”


19 propuestas ambientales y sociales para dar respuesta a la crisis del coronavirus (Ecologistas en Acción, 2020/03/12)

Nabarmendutako esaldia: “El coronavirus también pone de manifiesto la escasa resiliencia y la gran fragilidad de nuestros sistemas económicos, basados en el lucro y el consumo de recursos continuo.”


Slavoj Zizek: “El coronavirus es un golpe al capitalismo a lo ‘Kill Bill’ que podría reinventar el comunismo” (RT, 2020/02/29)

Nabarmendutako esaldia: “Quizás otro virus, ideológico y mucho más beneficioso, se propague y con suerte nos infectará: el virus de pensar en una sociedad alternativa, una sociedad más allá del estado-nación, una sociedad que se actualiza a sí misma en las formas de solidaridad y cooperación global.”


Coronavirus y la nueva crisis del capitalismo (Iolanda Fresnillo – El Salto Diario, 2020/03/18)

Nabarmendutako esaldia: “Nos haríamos un mal favor si identificáramos el coronavirus como la causa de esta crisis económica. Es evidente que la pandemia tiene y tendrá efectos directos sobre la economía, pero hace falta que lo analicemos con una mirada más global y más amplia, para alcanzar la dimensión de la crisis económica que se ha estado desarrollando más allá del coronavirus.”

#GeratuEtxean: Murgildu zaitez finantza etiko eta alternatiboen munduan

Egunotako osasun krisia dela eta, ahal dugun neurrian etxean geratu behar gara. Horregatik, finantza etiko eta alternatiboen inguruko irakurketa eta dokumental batzuk bildu ditugu zuretzat (gogoratu gure argitalpenak ere eskuragarri dituzula webgune honetan). Etxetik ere asko egin dezakegu mundua eraldatzeko: ikasi, desikasi, partekatu, eztabaidatu!


IRAKURKETAK:

Komikia: ‘Kanpoaldean’

REAS Euskadi

2112. urtean gaude. Mendebalde osoa kapitalismoak okupatzen du… Dena? Ez! Kanpoaldean “0 zonak” daude, izaki murriztezinez berrpopulatuak, oraindik eta beti bezala, erraldoi trajeatuari aurre egiten diotenak. Bizitza ez da itxuraz bezain erraza munduan zehar barreiatuta dauden enpresa handien estrategietarako. Irakurri.

Artikulua: ‘Finantza etikoak, ekonomia solidarioaren aldeko tresna politikoak

Cristina de la Cruz Ayuso

Finantza etikoak dira artikulazio politikaren adierazpenik emankorrenetako bat. Finantza etikoen barruan askotariko ekimen eta esperientziak badaude ere, lan honetan ekonomia solidarioak bultzatutakoak soilik hartzen dira aintzakotzat, menderatze-egitura ekonomikoan dauden zenbait gako baztertzaile azalarazten baititu. Finantza-tresna ez ezik, finantza etikoek jokatzeko proiektu politikoa ere proposatzen dute diruarekin duten harremanean. Horixe da, hain zuzen ere, lan honetan nabarmendu nahi den ezaugarririk behinena. Irakurri.

Dosierra: ‘Ekonomia feminista: Ikusezina ikusgai egiten’

Mugarik gabeko Ekonomialariak

Dosier hau feminismo hitza itzalean egotetik nazioarteko komunikabide handien lehen orriak hartzera igaro denean iritsi da. Hausnarketarako gonbita egiten duen garaia da. Zergatik sentitu dute hainbeste emakumek M8an kalera ateratzeko dei egin dietela? Zer dago haien eskakizunen atzean? Zergatik zaintza-, kontsumo-, lan- eta hezkuntza-greba? Zergatik tematu garia eta garizuma nahasten eta arlo pribatukoak diren gauzak ikusgai egiten? Zergatik eman balioa edozeinek egin ditzakeen jarduerei? Zergatik aldatu bizi osoan horrela izan dena? Zergatik hitz egin lanaren sexu-zatiketaz? Zergatik hitz egin denbora- eta ardura-banaketaz, dirua bakarrik kontuan izan beharrean? Irakurri.


DOKUMENTALAK:

'Con tu dinero', Setem erakundearen dokumentala, gaztelaniaz. Banketxeen praktika txarrak azaleratzen ditu eta alternatibak eskaintzen ditu.
'Finanzas éticas', Documentos TV saioan, gaztelaniaz, finantza etiko eta alternatiboen inguruko programa berezia.
'Les finances que volem', RedEnClau sarearen dokumentala, katalanez (euskaratzen ari gara!), finantza eta ekonomiaren eremuan existitzen diren alternatiben ingurukoa.

Edukia interesgarria irudituko zaizuela espero dugu. Zaindu!

Irati Cifuentes Axpe: “Finantza etikoak mugimendu feminista indartzeko tresna dira”

Egilea: Sandra Beatriz Moreno Sorto

Irati Cifuentes Axpek 31 urte ditu eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeko teknikaria da. Martxoaren 8an, norberaren gozamenean oinarritutako eguna aldarrikatzen du Iratik, geure buruarentzako denbora izatea garrantzitsua dela diolako. Bere plana lagunekin elkartu eta Bilboko manifestaziora joatea izango da.

“Aurten, M8ak geure burua zaintzaren erdigunean jartzeko dio”, azaldu du Iratik. Finantza etikoek ere pertsonak jarri nahi ditu sistemaren erdigunean eta alternatibak eraiki nahi ditu, eta horregatik dute horren sintonia ona borroka feministarekin. Bi ekimen horiek zera diote: sistema kapitalista eta neoliberal honek ez du funtzionatzen.

“Elkarrekin borrokatu behar dugu eta gauzak egiteko formula berriak proposatu behar ditugu. Dugun sistema zaharkituta dago eta finantza etikoak mugimendu feministak indartzeko tresna dira”, argudiatu du Iratik. Bere erakundearekin, Finantzaz Haratago sarean parte hartzen du, hezkuntza finantzario kritikoa eta ekonomia eraldatzaileak sustatzeko.

 

Finantza etikoak eta feminismoa

Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua, eta ondoren Ekintzailetasun Sozialaren inguruko masterra egin duen Universistat Oberta de Catalunyan. Iratiren aburuz, finantza etikoak garrantzitsuak dira borroka feministan, finantzek mugitzen baitute gaur egun dugun mundua. Dirua behar dugu bizi ahal izateko eta finantzak ez dira orain arte emakumeen eskutan egon. Ironikoki, etxeko ekonomia ezinbestekoa da dugun sistema mantentzeko, baina ez da lan hori sekula aitortu.

Hala ere, gaur egungo munduan, borroka feministak aurrerapauso asko egin ditu eta eztabaidaezina da finantza etikoak emakumeak ahalduntzeko tresna direla. “Horren kontziente izan behar gara. Emakumeak sistema finantzarioen arduradun izan gaitezke eta baita kredituak jasotzeko gai izan ere, baina benetako aldaketa sortzeko, finantzen kontrola hartzeko ahaldundu behar gara. Gure inbertsioak nora doazen erabakitzeko prozesuan sartu behar gara, gure dirua zertan erabiltzen dugun kontuan hartu behar dugu… eta hori borroka feministaren ideien baitan dago”, dio Iratik.

Finanzaz Haratago sareak 2019an antolatutako ‘Feminismo baserritar eta herrikoia, ekonomia feminista eta finantza etikoak’ eztabaidetan, Irati izan zen moderatzailea.

 

Kreditua eskatzeko eskubideak badu generoa

      Nola sustatu daiteke elkarlana finantza etikoen erakundeen eta mugimendu feministaren artean? – galdetu diogu Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundeko kideari.

      Hori da dugun erronketako bat. Eremu ezberdinak garela dirudi, baina finantzek beste ikuspegi berriak sortu ditzakete borroka feministaren baitan. Setem erakundeak emakume eta finantzei buruz egindako ikerketa batean, azpimarratu zuten kreditua lortzeko eskubidea ez dela berdina gizona edo emakumea bazara. Finantzaz Haratago saretik, ikerketa berri bat egingo dugu horren inguruan eta erakunde feministen ekarpena izatea espero dugu.

Iratiren ustez, ikerketa horrek emakumeek jasaten dituzten egoera bidegabezkoak eta bazterketzaileak azaleratuko ditu. Esaterako, hipoteka bat eskatzerako garaian, jasotako tratua ez da bera guztientzat: familiaren arduradun den emakume migrari bakar batek ez du, ziurrenik, Zarako zuzendari baten tratu bera jasoko.

Ikerketaren ondoren, eztabaidak, hitzaldaik, tailerrak eta bestelako ekintzak antolatuko ditugu mugimendu sozialekin, erakunde feministekin, hezkuntza zentroekin, unibertsitateekin… Horretan adituak dira Mugarik Gabeko Ekonomialariak, euren izenak dioen bezala.

 

Estekak:

Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundearen webgunea

Finantzak parekideak ote dira emakume eta gizonentzat?

Finantzaz Haratagoko kideok eta galdetegi bat prestatu du jakiteko ea finantzak parekideak diren emakume eta gizonentzat. Hau da, ea bankuetarako eta finantzetarako sarbidea eta horien erabilera berdinak diren emakume eta gizonentzat.

Galdetegi honen emaitza eta ondorioak oinarri moduan erabiliko ditugu finantzen eta emakumeen inguruan prestatzen ari garen ikerketarako.

Galdetegi honen emaitza eta ondorioekin, finantza eta emakumeen inguruko ikerketa osatzen lagunduko diguzu (gure webgunean argitaratuko dugu hori).

5 minutu besterik ez dira! Galdetegia bete eta partekatu:

 'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.p>