III. RedEFES jardunaldi presentzialak Bartzelonan

Lau urte ondoren, RedEFES – Finantza Etiko eta Solidarioen Aldeko Sareak III. Jardunaldiak antolatu ditu, egungo ekonomia-hezkuntzaren ereduari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, bai eta finantza etiko eta solidarioetatik hezkuntza ekonomiko kritiko eta anitza lortzeko aukerak elkarbanatzeko.

Ekonomia-hezkuntza eraldatzailea bultzatu nahi duten pertsona eta erakundeak gonbidatzen ditugu: hezkuntza-erakundeak, irakasleak, hezitzaileak, gazte-erakundeak, finantza etikoetako erakundeak eta ekonomia solidariokoak.


HELBURUAK:

    • Egungo ekonomia-hezkuntzaren ereduari buruzko eztabaida sustatzea eta ikasgeletan nagusi diren ikuspegi eta metodologiei buruz hausnartzea.

    • Ekonomia-hezkuntza kritikorako eta pluralerako bestelako aukerak planteatzea.

    • Finantza etikoak bultzatzeko hezkuntza-esperientziak eta -baliabideak ikusaraztea eta elkarbanatzea.

    • Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.

Laster partekatuko dugu programa osoa!

 

‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa Bilboko Dock espazioan

Martxoaren 31tik apirilaren 29ra, gerturatu zaitez Bilboko Dock espaziora (Uribitarte pasealekua, 3) ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatzeko. Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.