‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketak Euskal Herrian zehar bidaiatzen jarraitzen du! Euskal Herriko, Nikaraguako eta El Salvadorko finantza etiko eta alternatiboen esperientziak ezagutu nahi badituzu, ez galdu erakusketa ikusteko aukera, Irungo Palmera Montero espazioan. Sarrera doakoa da!
Ez galdu Biziera Onaren Katedra Irekian parte hartzeko aukera, Gizarte Zientzien Latinoamerikako Kontseiluarekin (CLACSO) eta Afrikako Diasporako Unibertsitatearekin elkarlanean. Prozesua 11 klasek osatuko dute, 2023ko ekainera arte antolatuko direnak, eta izen-emateak doakoak izango dira, esteka honen bidez.
Biziera Onaren Katedrari buruz:
Biziera Onaren Katedra Irekiaren proposamena Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Globalaren aldeko Nazioarteko Kanpainaren esparruan Biziera Onaren Unibertsitateak hasitako elkarrizketa-zirkuluetatik sortu zen, kapitalismotik, arrazakeriatik/kolonialtasunetik, patriarkalismotik haratago joatea ahalbidetzen duten ikuspegiekin eta praktikekin lan egiten duten ikerketa-erakunde eta -taldeekin. Katedraren asmoa da gizarte- eta lurralde-praktiken esperientzien eta kulturarteko eta diziplinarteko ereduen arteko topagunea sortzea. Hego Globaleko jakintzei eta praktikei buruzko elkarrizketaren bidez, xedea da ezagutza akademiko formalaren mugak gainditzea, eta alternatiben eta konponbideen ikerketa eta birsorkuntza ezagutza espezifiko eta metodologikotik bereizgabe definitzea.
Poz handiz aurkezten dizuegu urte honetan zehar Ara!Gorputz Kooperatibari esker lantzen aritu garen ‘Bizitza Onaren eguneroko’ berezi hau. Etxean inprimatu dezazun, behean topatuko dituzu PDF fitxategiak eta inprimatzen laguntzeko argibideak.
Hamabi hilabete edota ziklotan antolatutako egunerokoa da, astero bete dezakezuna, zure erritmora. Bertan, hankaz gora jarriko duzu zure bizitza. Zenbat denbora inbertitzen duzu enpleguetan? Eta zaintza lanetan? Zein eragin du diruak zure bizitzan? Ekonomia feminista eta Abya Yalako ‘Bizitza Ona’ printzipioa ardatz izanik, astez aste eta hilabetez hilabete joango gara hausnartzen.
Merezi duen Bizitza elkarrekin eraikiko dugu, edo ez da eraikia izango. Diruaz eta merkantilizazioaz harago dagoen Bizitza elkarrekin eraiki dugu, edo ez da eraikia izango.
Bide hau gurekin egin dezazun desio dugu; elkarrekin, gure gorputzetan bizirik dagoen eta altxor ezberdinak oparituko dizkigun esperimentazio prozesuari erreparatuz. Urratsik gabe ez dago iraultzarik. Guk, zangoak prest ditugu gurera (eta gure komunitatera) eramango gaituen ibilbidea eusteko… eta zuk?
Irribarretsu eta alai, ongi etorria ematen dizugu bidaia zirraragarri honetara!
Nola inprimatu eguneroko hau?
Egunerokoa inprimatzeko bi aukera dituzu:
1. Binakako orriak: Papera aurrezteko asmoz, folio bakoitzean bi orri inprimatzeko prestatu dugun dokumentua da. Behar bezala inprimatzeko, garrantzitsua da inprimatzerakoan honako formatua aukeratzea:
2. Banakako orriak: Espazio gehiago nahi duzu ariketak egiteko? Orduan, hauxe da zure aukera! Folioz folio inprimatu dezakezu egunerokoa. Mesedez, gogoratu orrien bi aurpegietatik inprimatzen, Ama Lurrak eskertuko dizu.
Gaurtik aurrera, eta azaroaren 27ra arte, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki-erakusketaz gozatu dezakezu Getxon. Baina, ADI! Leku aldaketa egon da! GOBELA KIROLDEGIAN egongo da ikusgai. Barkatu eragozpenak.
Azaroaren 24an Donostiako Teila Fabrikan elkartuko gara, 12:00etatik 14:00etara arte, Euskarazko Wikipedia osatzen jarraitzeko. Etor zaitez finantza etiko eta alternatiboen edukiak lantzeko tailer honetara!
Dirua eta finantzak hainbeste bilakatu dira historian, non gaur egun finantza sistema ekonomia globalizatuaren botere egitura nagusietako bat den. Alabaina, ba al dakigu egiaz zer-nolako eragina duten finantzek gure bizitzan? Bada, hainbat finantza krisialdi izan dira, bata bestearen atzetik, baina, hala ere, finantza sistema iluna eta konplexua da oraindik ere, eta gure eguneroko bizitzan urrun ikusten dugu.
Tailer honen bidez, finantzek pertsonengan dituzten inpaktu nagusietako batzuk ulertzen saiatuko gara, eta ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkiguten finantza etikoek eta bankuetatik kanpoko finantzek gizarte bidezko eta jasangarriagoa eraikitzeko.
Ekonomia feministaz ari gara, ekonomia ekologikoaz, ekonomia solidarioaz… Azken batean, gure dirua tresna politiko indartsua ere bada.
Azaroaren 15tik 27ra, gerturatu zaitez Algortako Azokara (Torrene kalea, 4), Getxon, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatzeko. Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.
Urriaren 25ean, 16:00etan, EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterrean izango gara Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Globalaren Aldeko Kanpainaren seigarren urteurrena ospatzeko ikasleekin.
Solasaldia honakoekin izango da: Biziera Onaren Unibertsitateko eta Kanpainako Claudia Alvarezekin; Multitrueke Mixiuhcako Claudia Caballerorekin; eta Finantzaz Haratago sareko Itziar Moranterekin.