'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
Ekitaldian finantza etiko eta alternatiboen rola aztertu genuen, ekimen komunitarioak bultzatzeko eta kredituak eskuratzeko.
Genero-desberdintasunari eta finantzei buruz egiten ari garen ikerketaren ondorio nagusiak, lege-testuingurua eta erabilitako metodologia aurkeztu genituen.
‘Finantzak eta genero-desberdinkeriak’ ikerketaren eguneratzea da eta laster argitaratuko dugu.
Era berean, Iparraldeko eta Hegoaldeko hainbat esperientzia ezagutu genituen, bai finantza etiko eta alternatiboko tresnak lantzen eta sustatzen dituzten erakundeenak, bai kredituak eta txandakako funts solidarioak jasotzen dituzten Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ekimen, ekintzailetza eta proiektuenak.
Ara! Gorputzeko kideek Bizitza Onaren Egunerokoa aurkeztu zuten. Hamabi hilabetetan edo ziklotan antolatutako egunerokoa da, eta astero bete dezakezu, zure erritmoan, eta honako galdera hauei buruz hausnartu ahal izango duzu: Zenbat denbora ematen duzu enpleguetan? Eta zaintza-lanetan? Zer eragin du diruak zure bizitzan? Ekonomia feminista eta Abya Yalako ‘Bizitza Ona’ printzipioa ardatz izanik, astez aste eta hilabetez hilabete hausnartu dezakezu.
Era berean, Ekonomia Sozial Solidarioaren Curriculum Globalaren aldeko Kanpainan eta Biziera Onaren Unibertsitatean egindako nazioarteko aurrerapenei buruz hitz egin genuen, bertako kideak gara eta.
Eskerrik asko entzutera eta zuen hausnarketak partekatzera etorri zineten guztiei. Hurrengo ekitaldietan ikusiko dugu elkar berriz ere!