Azken egunotan Ekonomia Feministako Kongresuan izan gara, #ekonomiafeminista lantzeko zenbait gakoren inguruko posterra aurkezteko. Ara!Gorputz kooperatibarekin elkarlanean eginiko lana izan da.
🔗 Eskuragarri duzu jada gure webgunean [esteka bio-an eta storietan]
/
Estos días hemos estado en el @congresoecofem para presentar un póster que reúne varias claves para trabajar la #economíafeminista. Se trata de un trabajo en colaboración con Ara!Gorputz kooperatiba.
🔗 Ya tienes disponible el póster en nuestra web [enlace en bio y en stories].
Badator Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko II. Foroa! Bilbon egingo dugu, apirilaren 24 eta 25ean. Bertan, finantza etiko eta alternatiboen rola aztertuko dugu ekimen komunitarioak bultzatzeko eta kredituak eskuratzeko.
Gorde data, laster zabalduko dugu izen-ematea!
Data: 2023ko apirilak 24 eta 25.
Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU eta Arriaga Aretoa (BILBO). Streaming bidez ere eskainiko da.
Os haremos llegar más información a medida que se acerque la fecha.
“Emaiguzue euste-puntu bat eta finantzak mugituko ditugu”
Datorren ostegunean, martxoak 16, Finantzaz Haratago Bartzelonara joango da, Ekonomia Feministako VIII. Kongresura, Ara! Gorputz Kooperatibarekin lankidetzan egindako posterra aurkeztera. Bertan, ekonomia feminista lantzeko gakoak azalduko ditugu.
Ez da ekitaldi honetan parte hartzen dugun lehen aldia. Gogoratuko duzunez, ekonomia feministaren eta finantza etiko eta alternatiboen arteko loturei buruzko poster bat aurkeztu genuen Bilbon egindako VII. Kongresuan.
Kongresua amaitu ondoren, posterra web orrira igoko dugu, kontsulta dezazun. Ekitaldira joango bazara, bertan ikusiko dugu elkar!
Kontsultatu hemen Ekonomia Feministako VIII. Kongresuaren egitaraua.
Euskal Herriko Unibertsitatean gradu ala graduondoko bat ikasten ari zara ekonomia edota enpresa alorrean? Murgildu zaitez finantza etikoen munduan!
Norentzat:
Ikastaro hau zuzenduta dago finantzak etika, jasangarritasun eta elkartasunaren ikuspegitik ezagutu nahi dituzten ekonomia eta enpresaren arloko graduko eta graduondoko ikasleei. Dena dela, arloan interesa duten UPV/EHUko beste gradu batzuetako ikasleak ere ongietorriak izango dira.
Iraupena:
37.5 ordu (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)
Noiz emango den:
2023ko otsailaren 13tik martxoaren 24ra bitartean
Izena emateko epea:
2023ko urtarrilaren 10etik otsailaren 9ra bitartean
‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketak Euskal Herrian zehar bidaiatzen jarraitzen du! Euskal Herriko, Nikaraguako eta El Salvadorko finantza etiko eta alternatiboen esperientziak ezagutu nahi badituzu, ez galdu erakusketa ikusteko aukera, Irungo Palmera Montero espazioan. Sarrera doakoa da!
Ez galdu Biziera Onaren Katedra Irekian parte hartzeko aukera, Gizarte Zientzien Latinoamerikako Kontseiluarekin (CLACSO) eta Afrikako Diasporako Unibertsitatearekin elkarlanean. Prozesua 11 klasek osatuko dute, 2023ko ekainera arte antolatuko direnak, eta izen-emateak doakoak izango dira, esteka honen bidez.
Biziera Onaren Katedrari buruz:
Biziera Onaren Katedra Irekiaren proposamena Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Globalaren aldeko Nazioarteko Kanpainaren esparruan Biziera Onaren Unibertsitateak hasitako elkarrizketa-zirkuluetatik sortu zen, kapitalismotik, arrazakeriatik/kolonialtasunetik, patriarkalismotik haratago joatea ahalbidetzen duten ikuspegiekin eta praktikekin lan egiten duten ikerketa-erakunde eta -taldeekin. Katedraren asmoa da gizarte- eta lurralde-praktiken esperientzien eta kulturarteko eta diziplinarteko ereduen arteko topagunea sortzea. Hego Globaleko jakintzei eta praktikei buruzko elkarrizketaren bidez, xedea da ezagutza akademiko formalaren mugak gainditzea, eta alternatiben eta konponbideen ikerketa eta birsorkuntza ezagutza espezifiko eta metodologikotik bereizgabe definitzea.
Poz handiz aurkezten dizuegu urte honetan zehar Ara!Gorputz Kooperatibari esker lantzen aritu garen ‘Bizitza Onaren eguneroko’ berezi hau. Etxean inprimatu dezazun, behean topatuko dituzu PDF fitxategiak eta inprimatzen laguntzeko argibideak.
Hamabi hilabete edota ziklotan antolatutako egunerokoa da, astero bete dezakezuna, zure erritmora. Bertan, hankaz gora jarriko duzu zure bizitza. Zenbat denbora inbertitzen duzu enpleguetan? Eta zaintza lanetan? Zein eragin du diruak zure bizitzan? Ekonomia feminista eta Abya Yalako ‘Bizitza Ona’ printzipioa ardatz izanik, astez aste eta hilabetez hilabete joango gara hausnartzen.
Merezi duen Bizitza elkarrekin eraikiko dugu, edo ez da eraikia izango. Diruaz eta merkantilizazioaz harago dagoen Bizitza elkarrekin eraiki dugu, edo ez da eraikia izango.
Bide hau gurekin egin dezazun desio dugu; elkarrekin, gure gorputzetan bizirik dagoen eta altxor ezberdinak oparituko dizkigun esperimentazio prozesuari erreparatuz. Urratsik gabe ez dago iraultzarik. Guk, zangoak prest ditugu gurera (eta gure komunitatera) eramango gaituen ibilbidea eusteko… eta zuk?
Irribarretsu eta alai, ongi etorria ematen dizugu bidaia zirraragarri honetara!
Nola inprimatu eguneroko hau?
Egunerokoa inprimatzeko bi aukera dituzu:
1. Binakako orriak: Papera aurrezteko asmoz, folio bakoitzean bi orri inprimatzeko prestatu dugun dokumentua da. Behar bezala inprimatzeko, garrantzitsua da inprimatzerakoan honako formatua aukeratzea:
2. Banakako orriak: Espazio gehiago nahi duzu ariketak egiteko? Orduan, hauxe da zure aukera! Folioz folio inprimatu dezakezu egunerokoa. Mesedez, gogoratu orrien bi aurpegietatik inprimatzen, Ama Lurrak eskertuko dizu.
Gaurtik aurrera, eta azaroaren 27ra arte, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki-erakusketaz gozatu dezakezu Getxon. Baina, ADI! Leku aldaketa egon da! GOBELA KIROLDEGIAN egongo da ikusgai. Barkatu eragozpenak.
Azaroaren 24an Donostiako Teila Fabrikan elkartuko gara, 12:00etatik 14:00etara arte, Euskarazko Wikipedia osatzen jarraitzeko. Etor zaitez finantza etiko eta alternatiboen edukiak lantzeko tailer honetara!
Dirua eta finantzak hainbeste bilakatu dira historian, non gaur egun finantza sistema ekonomia globalizatuaren botere egitura nagusietako bat den. Alabaina, ba al dakigu egiaz zer-nolako eragina duten finantzek gure bizitzan? Bada, hainbat finantza krisialdi izan dira, bata bestearen atzetik, baina, hala ere, finantza sistema iluna eta konplexua da oraindik ere, eta gure eguneroko bizitzan urrun ikusten dugu.
Tailer honen bidez, finantzek pertsonengan dituzten inpaktu nagusietako batzuk ulertzen saiatuko gara, eta ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkiguten finantza etikoek eta bankuetatik kanpoko finantzek gizarte bidezko eta jasangarriagoa eraikitzeko.
Ekonomia feministaz ari gara, ekonomia ekologikoaz, ekonomia solidarioaz… Azken batean, gure dirua tresna politiko indartsua ere bada.