Urriaren 5ean, 17:30etan, ekintza birtual berri bat antolatuko dugu: ‘Ekonomia Sozial Solidarioa: Finantza etikoak eta genero ikuspuntua mundua eraldatzeko’ mahai-ingurua.
Genero ikuspegitik eta finantza etikoetatik landuko dugu ekonomia sozial solidarioa, honako hizlariekin:
– Zaloa Pérez Hernandorena, Reas Euskadiko kidea.
– Cristina de la Cruz Ayuso, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen: https://labur.eus/qe94Q
Berri onak ditugu! Dakizuenez, Finantza Etiko eta Alternatiboen Nazioarteko Foroa antolatzen ari ginen, eta, gaur egungo osasun egoera medio, foroak aurrera jarraituko duela jakinarazi nahi dizuegu.
Foroa birtuala izango da eta lau egunetan banatuko dugu, apirilaren 20tik 23ra. Egunero, 17:00etatik 19:00etara izango ditugu hitzaldiak.
Partaidetza doakoa da, baina izena ematea ezinbestekoa da:
'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.
Aurten ere stand bat izango dugu Berdeago Naturen, Durangon! Otsailaren 8 eta 9an izango gara bertan, eta bigarren egunean gerturatu zaitezte “Aldaketa klimatikoaren aurkako borroka eta emakumeei laguntza finantza etikoaren bidez” hitzaldia entzutera.
Ikusi hemen egitarau osoa.
Azaroaren 5etik 18ra, ez galdu “Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” argazki erakusketa, Zabalgana Gizarte Etxean, Gasteizen.
Ikuspegia aldatzeko aukera paregabea, ikusteko nola askok eta askok bizi baldintzak aldatzea lortzen duten, beraien garapenaren protagonistak bihurtzen direlarik.

Urriaren 23an, 19:00etan, Muskizeko Kultur Etxean egongo gara “Finantza etikoak garapen positiboa sustatzeko” hitzaldia emateko. Gaztelaniaz izango da.

Urriaren 17an, 19:00etan, gertura zaitez Anesvadek Bilbon duen egoitzara Athanaz Mathekaren hitzaldia entzutera. Matheka Greenforest Foods enpresaren sortzaile eta zuzendaria da. Keniako enpresa horrek eztia eta fruitu lehorrak ekoizten ditu eta kakahuetea erabiltzen du Keniako landa aldeko familien bizitza-kalitatea hobetzeko eta baliabideen inguruko gatazkak murrizteko.

Urriaren 14tik 28ra, ez galdu “Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” argazki erakusketa, Muskizeko Kultur Etxean.
Ikuspegia aldatzeko aukera paregabea, ikusteko nola askok eta askok bizi baldintzak aldatzea lortzen duten, beraien garapenaren protagonistak bihurtzen direlarik.

Topaketa Finantzak Hezkuntzan eguna ospakizunaren inguruan kokatzen da (urriak 7). Finantza etiko eta alternatiboak landu eta aurre egin behar duten eragileen erronkak askotarikoak dira. Topaketa honen helburua finantzak hezkuntzan arlo ezberdinetan jokatzen duten rol eraldatzailea hausnartzea da.
Horretarako esperientzia ezberdinak partekatuko dira, unibertsitate ikuspegitik, tokiko proiektu eraldatzaileen bizipenetik eta finantza etikoak pertsonengana iristeko tresna berriak sortzen dituzten esperientzien bitartez.
EGITARAUA:
12:00-12:10: Aurkezpena: Finantzaz Haratago eta EEE ( Ekonomisten Euskal Elkargoa)
12:10-13:40: Mahai ingurua:
– Aitziber Mugarra ” Oikocredit Euskadi”: Finantza etikoen balioa eta hauen garapena.
– Joseba Madariaga “ Deusto Unbertsitatea”: Finantza hezkuntza unirbetsitatean.
– Nina González Fdez-Argüelles “FETS. Finançament Ètic i Solidari”: FETS aurkezpena eta EFES sarea: Red por una Educación en Finanzas Éticas y Solidarias.
– David Lopategi “Labore Bilbo”: Bilboko supermerkatu kooperatiboaren esperientzia.
– Ana María Quinteros Calles “ANTA. Asociación Nacional de Trabajador@s Agropecuari@s de El Salvador”: Ertaamerikako proiektuan finantza etikoeen bitartez.
13:40-13:55: Eztabaida eta elkarrekin hausnartu: Finantza hezkuntzaren erronkak ikastetxeetan
13:55-14:00: Itxiera: 2018-2021 Finantza Hezkuntza Planaren inguruko posizionamendua eta komunikatuaren irakurketa
Urriaren 7tik 11ra, ez galdu “Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” argazki erakusketa, Centro Cultural Santa Claran, Portugaleten.