‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa Errekalden (Bilbo)

Urtarrilaren 31tik otsailaren 14ra, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatu dezakezu Errekaldeko udal zentroan (Altube zeharbidea 6, Bilbo). Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

Gazteei zuzendutako rap tailerra Hernanin: Kapitalismoaren aurrean, Ekonomia Sozial eta Solidarioa lantzeko abestiak

30 urte baino gutxiago badituzu, eman izena Finantzaz Haratago sareak eta Bassque Reggae Kultur Elkarteak Hernanin antolatuko duten rap tailerrean!

Saioak bi egunetan izango dira Kulturarteko Plaza Feministan (Florida 28) eta rap abestiak sortuko ditugu kapitalismoaren aurrean dauden alternatiben inguruan. Kapitalismotik at bada bizitza!

EGITARAUA:

Azaroak 12, ostirala:

17:30-20:30 Aurkezpena eta sarrera

Azaroak 13, larunbata

10:00-13:00 Formakuntza

16:00-19:00 Grabaketa

Izen ematea DOAN da! Anima zaitez!

EMAN IZENA

Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@finantzazharatago.org

‘Hernani munduari begira’ zikloan izango da Finantzaz Haratago

Mundu zabaleko borroka esperientzia, bizipen eta ikasketak gurera ekartzeko helburuarekin antolatuko dute “Hernani munduari begira” zikloa. Programazio bakarraren baitan jaso dituzte Hernaniko Udaleko Lankidetza Arlotik sustatutako sentsibilizazio hitzaldi, jardunaldi eta erakusketa ezberdinak.

Finantzaz Haratagok ‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa antolatuko du urriaren 18tik azaroaren 7ra, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida Auzoa, 28).

Gainera, urriaren 26an, Euskadiko finantza etikoen esperientziak ezagutarazteko mahai-ingurua antolatuko dugu toki berean, honako hauexekin: Ekhilur, Nortlan, Oikocredit Euskadi eta Finantza Etikoen Elkartea Euskadi.

 

Finantza Etiko, Genero eta Klimari buruzko mahai-ingurua: Ekonomia Feministako Eskolak eta Agrosistemen eta Lurraldeen Birsorkuntza (ONLINE)

Hurrengo asteartean, azaroak 17, finantza etiko, genero eta klimari buruz solastuko gara. Hitzordua 18:00etan da eta hemen eman dezakezu izena (doakoa eta birtuala izango da): https://labur.eus/PyYQl

Mundubat Fundazioko Sarai Martin izango dugu gurekin ekonomia feministako eskolez hitz egiteko, eta Sustraiak Habitat Designeko David Gonzalez agrosistemen eta lurraldeen birsorkuntzaz hitz egiteko.

Ordura arte!

Ikastaro birtuala: ‘Finantzaz Haratago: Finantza etiko eta alternatiboak’

Ikastaro Birtualak - Cursos Online

Badakizu zer diren finantza etikoak? Eta zergatik sortu ziren? Ezagutzen al duzu egungo sistema finantzarioaren aurrean alternatibak sortzen ari den ekimenik?

Finantzaz Haratago sareak doako ikastaro birtuala kaleratu du eta, ikastea baino, desikastea du helburu: banketxe tradizionalek “sistema finantzario bideragarri bakartzat” saldu diguten hori ahaztea, pobrezia eta desberdinkeriak normalizatzeari uztea, gure ekintzen monetarizaziotik haratago ikustea…

Interesgarria, ezta?

Izen-ematea azaroaren 15era arte dago irekita, eta ikastaroa azaroaren 23rik abenduaren 18ra izango da.

Informazio gehiago nahi baduzu, orrialde honetan aurkituko duzu.

Izena emateko, sar zaitez hemen.

Anima zaitez eta desikasi ezazu gurekin!

Zalantzarik baduzu, idatziguzu info@finantzazharatago.org helbidera edo deituiguzu 622 66 14 78 telefonora.