Ekainaren 9an saio berria antolatuko dugu ekonomia feminista ikasgelara hurreratzeko

Ikasgeletan hezkuntza finantzario kritikoa sustatzeko egiten ari garen lanaren baitan, berriro ere saio birtuala antolatuko dugu ekonomia feminista klasera hurreratzeko. Oraingoan, saioa gaztelaniaz izango da.

Hitzordua ekainaren 9an izango da, 12:00etatik 13:00etara, online. Ara!Gorputz elkarteak dinamizatuko du.

Hezkuntza zentro edo erakunde batean lan egiten baduzu, eman izena hemen.

‘Finantza etikoen koloreak’ argazki-erakusketa Gasteizko Ibaiondo gizarte etxean

Maiatzaren 9tik 18ra, gerturatu zaitez Gasteizko Ibaiondo gizarte etxera (Landaberde kalea, 31) ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatzeko. Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

Ekonomia feminista klasera hurreratzeko saio birtuala

Ikasgeletan hezkuntza finantzario kritikoa sustatzeko egiten ari garen lanaren baitan, maiatzaren 26an saio birtuala antolatuko dugu ekonomia feminista klasera hurreratzeko.

Dinamizazioa ekonomia eta pedagogia feminista lantzen dituen Ara!Gorputz elkarteak egingo du. Hitzordua maiatzaren 26an izango da, 12:00etatik 13:00etara, online formatuan.

Hezkuntza zentro edo erakunde batean lan egiten baduzu, hemen eman dezakezu izena.

‘Finantza etikoen koloreak’ argazki-erakusketa Gasteizko Ibaiondo gizarte etxean

Maiatzaren 9tik 30era, gerturatu zaitez Gasteizko Ibaiondo gizarte etxera (Landaberde kalea, 31) ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatzeko. Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

III. RedEFES jardunaldi presentzialak Bartzelonan

Lau urte ondoren, RedEFES – Finantza Etiko eta Solidarioen Aldeko Sareak III. Jardunaldiak antolatu ditu, egungo ekonomia-hezkuntzaren ereduari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, bai eta finantza etiko eta solidarioetatik hezkuntza ekonomiko kritiko eta anitza lortzeko aukerak elkarbanatzeko.

Ekonomia-hezkuntza eraldatzailea bultzatu nahi duten pertsona eta erakundeak gonbidatzen ditugu: hezkuntza-erakundeak, irakasleak, hezitzaileak, gazte-erakundeak, finantza etikoetako erakundeak eta ekonomia solidariokoak.


HELBURUAK:

    • Egungo ekonomia-hezkuntzaren ereduari buruzko eztabaida sustatzea eta ikasgeletan nagusi diren ikuspegi eta metodologiei buruz hausnartzea.

    • Ekonomia-hezkuntza kritikorako eta pluralerako bestelako aukerak planteatzea.

    • Finantza etikoak bultzatzeko hezkuntza-esperientziak eta -baliabideak ikusaraztea eta elkarbanatzea.

    • Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.

Laster partekatuko dugu programa osoa!

 

‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa Bilboko Dock espazioan

Martxoaren 31tik apirilaren 29ra, gerturatu zaitez Bilboko Dock espaziora (Uribitarte pasealekua, 3) ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatzeko. Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa Donostian

Martxoaren 1etik 13ra, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatu dezakezu Aieteko Kultur Etxean (Donostia). Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa Gaztelekun (Bilbo)

Martxoaren 16tik 31ra, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatu dezakezu Gaztelekuko udal zentroan (Castaños kalea 11, Bilbo). Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.