Mahai-ingurua: ‘Feminismo baserritar eta herrikoia, finantza etikoak eta ekonomia feminista’ (Leioa)

Tokia: Andrak, Asociación Socio-Cultural de Mujeres de Leioa (Sabino Arana nº-78 bajo, 48940 Leioa, Bizkaia)

Data: Astelehena, urriak 7

Ordutegia: 19:00 – 21:00

Errealitate eta testuinguru anitzetako emakumeak eseriko dira mahaiaren inguruan gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean bultzatzen dituzten alternatiben berri emateko, baita euren bizitza, familia eta gizarteetan sistema horrek duen eragina hausnartzeko ere. Nikaragua eta El Salvadorreko elkarte eta kooperatibetako kideak izango ditugu gurekin feminismo baserritar eta herrikoiaz mintzatzeko. Identitate baserritar eta herrikoiaren ikuspegi feminista lantzeko mugimendua da hori. Euskal Herritik, finantza etiko eta alternatiboen inguruko esperientziak elkarbanatuko ditugu, ekonomia feministatik bertako eta nazioarteko alternatibak eraikitzeko beharra azpimarratuz.

Gaiak lantzeko Mugarik Gabeko Ekonomialariak GKEko eta Finantzaz Haratago sareko kide den Irati Cifuentes Axpe izango dugu gurekin. Ezabaida-mahaian, ondorengo adituak izango ditugu:

 

– Josefina Roco Sanfilippo, Mundubateko Ekonomia Feminista alorreko kidea.

– Amaia Carpio Muñoyerro, Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea.

– Marlen Haydee Sánchez Calero, Nikaraguako Landa-eremuko Langileen Elkarteko kidea (Asociación Trabajadores del Campo – ATC), Nikaragua.

– Lola del Carmen Esquivel González, Gloria Quintanilla Kooberatibako kidea, Nikaragua.

Argazki erakusketa: “Garapen positiboa: Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” (Portugalete)

Urriaren 7tik 11ra, ez galdu “Garapen positiboa:  Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonak beste ikuspuntu batetik begiratzea” argazki erakusketa,  Centro Cultural Santa Claran, Portugaleten.

Ikuspegia aldatzeko aukera paregabea, ikusteko nola askok eta askok bizi baldintzak aldatzea lortzen duten, beraien garapenaren protagonistak bihurtzen direlarik.