Gaur Hezkuntza Finantzarioaren Eguna da eta zure sinadura behar dugu

Gaur Hezkuntza Finantzarioaren Eguna da eta Finantzaz Haratago saretik sinadura-bilketa egiten jarraitzen dugu Eusko Jaurlaritzak ondorengo galdera erantzun dezan: Noizko hezkuntza ekonomiko bat finantza-sistemak gizartean eta planetan dituen inpaktuak ulertzeko tresnak eta gaitasunak emango dizkiena ikasleei?

Defendatzen dugun ekitatearen, justizia sozialaren eta giza eskubideen ikuspegitik, uste dugu gehiengoaren finantza-eredu konbentzionala eta hura osatzen duten erakundeak jarrera kritikoz aztertu behar direla, kontuan hartuta zenbateraino laguntzen duten ekonomia inklusibo, zuzen eta justua lortzen. Finantza-hezkuntza hezkuntza-proiektuaren parte denez, funtsezkoa da azpimarratzea finantza-sistemaren eta banku-operatibaren giza, gizarte eta ingurumen inpaktuei buruzko edukiak sartu behar direla, banakako eta taldeko erantzukizunak esleitzeko gizarte bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzan.

Eskaera honekin Eusko Legebiltzarreko ordezkari politikoengana jotzen dugu. Hezkuntza-sistemak gaitasunak, espiritu kritikoa eta heldutasuna eman behar dizkie ikasleei, inguruan moldatzen jakiteko. Ekonomia, pertsonen eta ingurunearen premiei lotutako gizarte-zientzia den aldetik, ikuspegi holistiko eta kritiko batetik ulertu behar da. Eduki eta eztabaida berriak behar ditugu ikasgeletan, gazteek ekonomia- eta gizarte-egitura bidezkoagoak eraikitzeko duten konpromisoa areagotzeko, desberdintasunaren aurka borrokatzeko, ingurumena babesteko, emakumeak ahalduntzeko, gobernantza demokratikorako eta giza eskubideak baliatzeko.

Dei egiten dugu printzipio etiko horiek integratuko dituen hezkuntza ekonomikoa susta dadin.

SINATU HEMEN.