‘Egin sare’: Finantzaz Haratago sarearen abestia

2021ean, rap tailer irekiak eta formazioak antolatu ditugu ikastetxeetan, gazteak finantza munduan dauden alternatibetara hurbiltzeko. Ekainean tailerrak egin genituen Beasaingo (Gipuzkoa) La Salle ikastetxean, eta DBHko lehen eta bigarren mailako ia 200 ikaslek parte hartu zuten. Tailer ireki bat ere antolatu genuen Hernaniko (Gipuzkoa) Kulturarteko Plaza Feministan, 30 urtetik beherako gazteentzat.

Bassque Reggae Kultur Elkarteak eman ditu tailer horiek. Artista gazteen elkarte horrek kontzertuak eskaintzen ditu gune alternatiboetan, hala nola gaztetxeetan eta bestelako gune kultural autogestionatuetan. Abeslariak, DJak, ekoizleak eta diseinatzaile grafikoak biltzen dituen diziplina anitzeko taldea da.

Tailerretatik eta beste jarduera batzuetatik ateratako ikaskuntzekin, ideiak ‘Egin sare’ izeneko abesti batean islatzen ditugu, Beñaranks, Eira eta Luã Matheus musikariei esker.

Entzun abestia hemen:

Finantzaz Harago karta-jokoa: Ikasi finantza eta inbertsioen inguruan

Finantzaz Haratagoren karta-jokoa hemen da!

Print & play formatuko jokoa da eta, beraz, etxean deskargatu eta inprimatu dezakezu, zuk nahi duzunarekin jolasteko: etxekoekin, ikasgelan, lagunekin…

Finantza eta inbertsioen inguruan modu dibertigarri eta kritikoan ikasteko aukera ezin hobea da!

Deskargatu eta inprimatu jokoa.

Jokoaren inguruan

Finantzaz Haratago karta-jokoa hezkuntza dinamika bat da. Bertan, dirua inbertitzeko sektoreak bilatu behar dituen banku baten zeregina hartzen dugu. Jokoaren mekanikak inbertsio etikoak saritzen ditu, ahalik eta puntu gehien izateko (etikoinak), nahiz eta, askotan, beste sektore batzuetan inbertitzeak errentagarritasun handiagoa emango digun eta garaipenera hurbilduko gaituen.

Joko hori hezkuntza-helbururako baliagarria izatea espero dugu, bi xederekin: batetik, edozein joko bezalaxe, dibertigarria izatea; eta, bestetik, inbertsio-sektoreei eta bankuen zereginari buruz eztabaidatzea ondoren.

‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa Donostiara itzuliko da

Martxoaren 1etik 13ra, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatu dezakezu Aieteko Kultur Etxean (Donostia). Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

[Argitalpen berria] “Bonboa, kaxa eta finantza etikoak: Rap musika, eraldaketa sozialerako tresna gisa”

Azken urteotan, hezkuntza finantzarioa prestakuntza-curriculumean sartu da, eta finantza etikoen eta parabantzarioen esparrutik gure ikuspegia eman behar dugu, espazio hori beste eragile batzuek monopoliza ez dezaten. Finantza-hezkuntza hezkuntza-proiektuaren parte bada, funtsezkoa da eragitea finantza-sistemak eta banku-operazioak gizakiengan, gizartean eta ingurumenean duten eraginari buruzko sentsibilizazioa sar dezan, eta gizarte bidezkoago eta solidarioago baten eraikuntzan erantzukizun indibidualak eta kolektiboak eslei ditzan.

Abesti batek, pertsona bakoitzak ikasitakoa adieraz dezan laguntzeaz gain, kontzientziazio hori pertsona gehiagori transmititzen lagun diezaioke, eta ikasitako gaiei buruz gehiago ikertzera bultza ditzake. Horregatik, Finantzaz Haratago saretik rap musika bezalako hezkuntza-metodo alternatiboak sartzearen aldeko apustua egin dugu, ikaskuntza dinamikoagoa, errazagoa eta motibatzaileagoa izan dadin.

Hori dela eta, “Bonboa, kaxa eta finantza etikoak: Rap musika, eraldaketa sozialerako tresna gisa” kaleratu dugu Toni Mejíasekin batera. Toni musikari profesionala da eta Los Chikos del Maíz eta Riot Propaganda talde ospetsuetako kidea. Gainera, haurrekin eta nerabeekin egindako hezkuntza-politikaren barruan rap musika erabili duten zenbait proiektutan parte hartu du.

IRAKURRI ARGITALPENA HEMEN.

Finantza etiko eta solidarioen arloko hezkuntza-esperientzietarako deialdi irekia

RedEFES Finantza etiko eta Solidarioen Heziketaren Aldeko Saretik, deialdi hau abiarazi dugu finantza etikoen arloko hezkuntza-esperientziak biltzeko eta 2022ko apirilaren 29 eta 30ean Bartzelonan egingo diren RedEFESen Estatu mailako III. Jardunaldietan aurkezteko (programa eratzear dago).

Nolako esperientzien bila gabiltza?

Finantza-sistemaren eraginaren aurrean gazteen kontzientzia kritikoa bultzatzen dutenak, metodologia parte-hartzaileen bidez eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen dutenak eta hezkuntza kritiko eta askotarikoaren alde egiten dutenak, finantza etiko eta solidarioak alternatiba gisa ezagutzera ematen dituztenak.

Nori zuzenduta dago deialdia?

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako irakasleei.
  • Arlo formal, ez-formal eta informaleko hezitzaileei.
  • Hezkuntza eta gazteria entitateei.

Arlo formal, ez-formal eta informaleko hezitzaileei

Bidal iezaguzu proposamenaren laburpena, edozein formatuan (bideoa, aurkezpena, dokumentua…), helburuak, metodologia, garapena, kokapena, data, adin-taldea eta parte hartuko luketen eragileak azalduz, otsailaren 21a baino lehen redefes@redefes.org  helbidera.

 


INFORMAZIO GEHIAGO:

Gure blogean orain arte bildu ditugun hezkuntza-esperientzien berri izan dezakezu, baita RedEFES sarearen Estatu Mailako Jardunaldien aurreko edizioetako (2018 eta 2020koak) kronikei buruz ere.

www.redefes.org

Hezitzailea zara? Eraman zure ahotsa 2022ko Munduko Foro Sozialera

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Global baten aldeko kanpainatik eta Biziera Onaren Unibertsitatetik, hezkuntzari buruzko herri-galdeketa bat kaleratu dugu 2022ko Munduko Foro Sozialera eramateko.

Hezitzailea bazara, irakaslea izan ala ez izan, galdeketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Ahots guztiak aurten Mexikon antolatuko den Munduko Foro Sozialera eraman nahi ditugu, kolektibo, sare, espazio, federazio eta abarren errealitatera egokitutako eskaerak.

Galdeketaren emaitzak ES Magazine-n (Ekonomia Sozialaren Aldizkarian) sistematizatu eta argitaratuko ditugu, baita beste espazio kolektibo batzuetan ere.

PARTE HARTU HERRI-GALDEKETAN HEMEN.

“Hezkuntza finantzario kritikoa eta etikoa gizartea eraldatzeko” Unitate Didaktikoa eskuragarri dago dagoeneko

Unitate didaktiko hau Lehen Hezkuntzako 5.-6. mailatik Batxilergora arteko ikasleentzat egina dago, eta STEILAS eta Finantzaz Haratago eragileen elkarlanari esker sortu da.

Haren bidez, sistema ekonomikoaren inguruko ikuspegi kritiko bat eskaini nahi da, eta bizitza erdigunean jartzen duten beste antolaketa era batzuk aurkeztu nahi dira. Unitate didaktiko honetan, ikasleek eta irakasleek gaiak aztertzeko era ezberdin bat topatuko dute, ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik, balioa
emateko pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen eta gutxi batzuen onura helburutzat ez duen ekonomia bat sustatzeak duen garrantziari.

Unitate didaktikoak ikasleari lagundu egingo dio beste errealitate batzuk pentsatzeko eta ezagutzeko bidean, bultzatu egingo du zalantzak eta jakin mina izatera, eta lagundu egingo dio justifikatzen, argudiatzen eta aztertzen, haren autonomia sustatuz eta errealitatea beste ikuspegi batetik erakutsiz. Azken finean, lan horrek pentsamendu kritikoa sustatuko du.

ESKURATU ARGITALPENA HEMEN.

“Hezkuntza finantzario kritikoa eta etikoa gizartea eraldatzeko” Unitate Didaktikoaren aurkezpena Bilbon

Datorren ostegunean, urtarrilak 20, Steilas sindikatuarekin batera sortutako “Hezkuntza finantzario kritikoa eta etikoa gizartea eraldatzeko” Unitate Didaktikoa aurkeztuko dugu.

Unitate Didaktikoa 10 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Bertan egungo sistema ekonomikoaren (bereziki finantza-sistemaren) ikuspegi kritikoa lantzen dugu, eta bizitza erdigunean jartzen duten beste antolaketa-modu batzuk aurkezten ditugu. Argitalpenak proposatutako dinamiken bitartez, denbora-bankuak, trukea, moneta soziala edo banku armatuaren eta etxegabetzeen arazoak lantzeko aukera izango dute ikasleek, besteak beste.

Aurkezpena La Bolsan (Ibaiondoko Barrutiko udal bulegoa; Pilota kalea, 10) izango da, 2022ko urtarrilaren 20an, osteguna, 11:00etan. Bertan ikusiko dugu elkar!

Aurkezpenaren ondoren, argitalpena gure webgunean igoko dugu denok eskuragarri izan dezazuen.