Mediateka
IV Jornadas RedEFES Jardunaldiak | Resumen – Laburpena #2
IV Jornadas RedEFES Jardunaldiak | Resumen – Laburpena #1
IV Jornadas RedEFES Jardunaldiak – Situaciones de Aprendizaje con enfoque ecosocial (FUHEM)
IV Jornadas RedEFES Jardunaldiak – Canvas social (Economistas sin Fronteras)
IV Jornadas RedEFES Jardunaldiak – LOMLOE y la ESS en el currículum académico (Steilas sindikatua)
Unitate didaktiko berria: “Mikrofinantzak: Mailegu txikiak, inpaktu handiak”

Pozez aurkezten dizuegu Finantzaz Haratago sareak kaleratu duen azken unitate didaktikoa: “Mikrofinantzak: Mailegu txikiak, inpaktu handiak”.
Unitate didaktikoaren gidak, helburuak eta metodologia orokorra deskribatzeaz gain, hiru saioetako bakoitzaren deskribapen zehatza egiten du. Saio bakoitzeko material didaktikoak (aurkezpenak, bideoak, dinamikak, eta abar) gidaren eranskin gisa jaso dira. Saioen ordena ezin da aldatu, azalpenak
logika jarraia izan dezan. Saio bakoitzean, gainera, saioen garapena sakontzeko edo egokitzeko interesgarriak izan daitezkeen baliabide gehigarriei buruzko erreferentziak jasotzen dira, irakasleek edo dinamizatzaileek hala uste badute.
Unitate didaktiko hau ikastetxeko irakasleek unitatea dinamizatu ahal izateko dago diseinatuta; izan ere, irakasleek aldez aurretik ezagutu beharko dute unitatearen edukia.
Unitate didaktiko honen helburua da ikasleak sentsibilizatzea finantzek gure gizartean duten lekuari buruz, eta, zehazki, kredituaren potentzialtasunei eta arriskuei buruz, bereziki diru-sarrera txikiak dituzten pertsonekin. Unitateak mikrofinantzak osatzen dituzten finantza-tresnen multzoa errepasatzen du, Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeetan garapen-tresna diren heinean.
Hemen eskuratu dezakezue unitate didaktikoa.
‘El fracaso del éxito’: Finantza-sistema birpentsatzeko dokumental laburra

Maleta bat, ordenagailu bat, banku bat… Non gordetzen da dirua? Ikusezintasuna ekonomiaren ezaugarri nagusietako bat da, eta are gehiago birtualtasunaren etorrerarekin. Blockchain, apustuak, kriptomonetak… Izenak aldatzen doaz, baina tranpa bera da.
Finantzaz Haratago sareak eta Al Borde films ekoiztetxeak ‘El fracaso del éxito’ dokumentala egin dute eta jada osorik ikus daiteke hemen.
Trailerra ikusi:








