Finantza etiko eta solidarioen arloko hezkuntza-esperientzietarako deialdi irekia

RedEFES Finantza etiko eta Solidarioen Heziketaren Aldeko Saretik, deialdi hau abiarazi dugu finantza etikoen arloko hezkuntza-esperientziak biltzeko eta 2022ko apirilaren 29 eta 30ean Bartzelonan egingo diren RedEFESen Estatu mailako III. Jardunaldietan aurkezteko (programa eratzear dago).

Nolako esperientzien bila gabiltza?

Finantza-sistemaren eraginaren aurrean gazteen kontzientzia kritikoa bultzatzen dutenak, metodologia parte-hartzaileen bidez eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen dutenak eta hezkuntza kritiko eta askotarikoaren alde egiten dutenak, finantza etiko eta solidarioak alternatiba gisa ezagutzera ematen dituztenak.

Nori zuzenduta dago deialdia?

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, unibertsitateko eta Lanbide Heziketako irakasleei.
  • Arlo formal, ez-formal eta informaleko hezitzaileei.
  • Hezkuntza eta gazteria entitateei.

Arlo formal, ez-formal eta informaleko hezitzaileei

Bidal iezaguzu proposamenaren laburpena, edozein formatuan (bideoa, aurkezpena, dokumentua…), helburuak, metodologia, garapena, kokapena, data, adin-taldea eta parte hartuko luketen eragileak azalduz, otsailaren 21a baino lehen redefes@redefes.org  helbidera.

 


INFORMAZIO GEHIAGO:

Gure blogean orain arte bildu ditugun hezkuntza-esperientzien berri izan dezakezu, baita RedEFES sarearen Estatu Mailako Jardunaldien aurreko edizioetako (2018 eta 2020koak) kronikei buruz ere.

www.redefes.org

Hezitzailea zara? Eraman zure ahotsa 2022ko Munduko Foro Sozialera

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Global baten aldeko kanpainatik eta Biziera Onaren Unibertsitatetik, hezkuntzari buruzko herri-galdeketa bat kaleratu dugu 2022ko Munduko Foro Sozialera eramateko.

Hezitzailea bazara, irakaslea izan ala ez izan, galdeketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Ahots guztiak aurten Mexikon antolatuko den Munduko Foro Sozialera eraman nahi ditugu, kolektibo, sare, espazio, federazio eta abarren errealitatera egokitutako eskaerak.

Galdeketaren emaitzak ES Magazine-n (Ekonomia Sozialaren Aldizkarian) sistematizatu eta argitaratuko ditugu, baita beste espazio kolektibo batzuetan ere.

PARTE HARTU HERRI-GALDEKETAN HEMEN.

“Hezkuntza finantzario kritikoa eta etikoa gizartea eraldatzeko” Unitate Didaktikoa eskuragarri dago dagoeneko

Unitate didaktiko hau Lehen Hezkuntzako 5.-6. mailatik Batxilergora arteko ikasleentzat egina dago, eta STEILAS eta Finantzaz Haratago eragileen elkarlanari esker sortu da.

Haren bidez, sistema ekonomikoaren inguruko ikuspegi kritiko bat eskaini nahi da, eta bizitza erdigunean jartzen duten beste antolaketa era batzuk aurkeztu nahi dira. Unitate didaktiko honetan, ikasleek eta irakasleek gaiak aztertzeko era ezberdin bat topatuko dute, ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik, balioa
emateko pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen eta gutxi batzuen onura helburutzat ez duen ekonomia bat sustatzeak duen garrantziari.

Unitate didaktikoak ikasleari lagundu egingo dio beste errealitate batzuk pentsatzeko eta ezagutzeko bidean, bultzatu egingo du zalantzak eta jakin mina izatera, eta lagundu egingo dio justifikatzen, argudiatzen eta aztertzen, haren autonomia sustatuz eta errealitatea beste ikuspegi batetik erakutsiz. Azken finean, lan horrek pentsamendu kritikoa sustatuko du.

ESKURATU ARGITALPENA HEMEN.

“Hezkuntza finantzario kritikoa eta etikoa gizartea eraldatzeko” Unitate Didaktikoaren aurkezpena Bilbon

Datorren ostegunean, urtarrilak 20, Steilas sindikatuarekin batera sortutako “Hezkuntza finantzario kritikoa eta etikoa gizartea eraldatzeko” Unitate Didaktikoa aurkeztuko dugu.

Unitate Didaktikoa 10 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Bertan egungo sistema ekonomikoaren (bereziki finantza-sistemaren) ikuspegi kritikoa lantzen dugu, eta bizitza erdigunean jartzen duten beste antolaketa-modu batzuk aurkezten ditugu. Argitalpenak proposatutako dinamiken bitartez, denbora-bankuak, trukea, moneta soziala edo banku armatuaren eta etxegabetzeen arazoak lantzeko aukera izango dute ikasleek, besteak beste.

Aurkezpena La Bolsan (Ibaiondoko Barrutiko udal bulegoa; Pilota kalea, 10) izango da, 2022ko urtarrilaren 20an, osteguna, 11:00etan. Bertan ikusiko dugu elkar!

Aurkezpenaren ondoren, argitalpena gure webgunean igoko dugu denok eskuragarri izan dezazuen.

‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketa Errekaldera (Bilbo) iritsiko da

Urtarrilaren 31tik otsailaren 14ra, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatu dezakezu Errekaldeko udal zentroan (Altube zeharbidea 6, Bilbo). Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal Herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.

Zure sinadura behar dugu! Gutun irekia, ekonomia-hezkuntza kritiko, plural eta etikoaren alde

Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV), Espainiako Bankuak eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak eskatu dute finantza-hezkuntzako edukiak zabaltzeko eskola-curriculumean. Eta eskaera horren aurrean, erakunde sinatzaileok eskatzen dugu ekonomia-hezkuntza kritikoago, pluralago eta etikoago baten parte izan dadila finantza-hezkuntza hori.

“Zure sinadura behar dugu! Gutun irekia, ekonomia-hezkuntza kritiko, plural eta etikoaren alde” irakurtzen jarraitu

Podcastaren 4. atala | “Ekonomia eta finantzak ez dira zientzia zehatza” (Batxilergoko Ekonomia eskuliburuaren kritika)

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Institutuan zeundenean ekonomia ikasi al zenuen? Askok ezezko erantzuna emango genuke galdera hori egingo baligute, baina gaur egun gero eta presentzia handiagoa du hezkuntza ekonomiko eta finantzarioak.

Berri ona dirudi, ezta? Azken finean, gustatu ala ez, diruak mundua mugitzen du eta oinarrizko prestakuntza bat izatea oso erabilgarria izan daiteke.

Tamalez, gehienetan, ekonomia zientzia zehatza dela irakasten digute. Hau da, sistema ekonomikoa ulertzeko eta antolatzeko modu bakarra dagoela. “Eta ez al da hala?” Pentsatuko duzue, ziurrenik.

Ba ez. Sistema kapitalistatik at badago bizitza! Hamaika ekimen, erakunde eta pertsona daude ekonomia sozial eta solidarioa bultzatzen dutenak. Baina nerabea zinenean ekonomia irakasgaia izan bazenuen, ziurrenik ez zizuten horren inguruan hitz egin.

Hori dela eta, Batxilergoko ekonomia eskuliburuetako bat analizatu du Finantzaz Haratagok. Maitane Jaio, Javier Murillo eta Jon Bernat Zubiri ekonomian adituak izan dira ikerketaren egileak. Ikasle askorentzat Batxilergoko irakasgai hori izango da ekonomiaren, enpresaren eta finantzen ikasketekin izango duten harreman bakarra beren ibilbide akademiko osoan. Horregatik da horren garrantzitsua ikasgaiaren materialak sakon ikertzea.

Horretaz eta askoz gehiagoz solastu gara Finantzaz Haratagoren podcastaren azken atalean:

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Podcastaren 3. atala | “Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Global baten aldeko Kanpaina”

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

Gure podcastaren aurreko bi ataletan, finantza etikoekin lotutako Euskadiko eta Estatuko sare batez, Finantzaz Haratagoz eta RedEFESez, hitz egin dugu. Kapitulu berri honetan, nazioarteko eta diziplina anitzeko esperientzia bati buruz hitz egingo dugu: Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Curriculum Global baten aldeko Kanpaina eta kanpainaz geroztik egiten ari diren Biziera Onaren Unibertsitatea.

Curriculum Global baten aldeko Kanpaina hezkuntza-ekimen bat da, eta 2016ko urrian hasi zuten gizarte-ekonomiako eta ekonomia solidarioko hezkuntza-kolektiboek Hegoalde globalean. Gaur egun, 23 herrialdek, nazioarteko 6 sarek eta 61 erakundek osatzen dute, gizarte-erakundeen, gizarte-mugimenduen, erakundeen, unibertsitateen eta herritartasun globalerako eta bakerako hezkuntzan diharduten eskolen artean.

Atal honetan, honako hauen partaidetza entzun ahal izango duzu:

Gozatu ezazu!

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.