Hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritikoan egiten duzun lana ezagutu nahi dugu

Dakizunez, azaroaren 10 eta 11n RedEFESen IV.  Jardunaldiak antolatuko ditugu, hezkuntza-sisteman Ekonomia eta Ekintzailetza irakasteko testuingurua aztertzeko eta hezkuntza ekonomiko, finantzario eta ekintzaile kritiko baterako alternatibak partekatzeko.

Jardunaldi horien baitan, irakasleek ekonomiaren eta sistema finantzarioaren inguruan kontzientzia kritikoa sustatzeko garatzen dituzten esperientziak ezagutzeko espazioak izango ditugu. Zure ikasleekin ekonomia alternatiboak, finantza etikoak edo ekintzailetza solidarioa landu badituzu, horren berri jakin nahi dugu.

Bete galdetegi hau irailaren 29a baino lehen eta aurkeztu zure esperientzia jardunaldietan*: https://labur.eus/experienciasredefes

*(Aurrekontua dugu zu Bilbora ekartzeko!)