ZERGATIK HEZKUNTZA FINANTZARIO KRITIKOA?

Gaur egungo hezkuntzan, sistema finantzarioari eta bere tresnei buruz hitz egiten denean, ohiko bankuen agerpena oso nabaria eta aktiboa dela uste dugu. Hori dela eta, errazagoa da haien mezua berregitea eta sistema kapitalista hegemonikoa betikotzea. Horregatik, honako hauxe eskaini nahi dugu: beste era bateko materialak, gaur egungo sistema ekonomikoari buruzko ikuspegi kritikoa, ekonomia eraldatzaileen aldeko apustua eta sozialagoa zein jasangarriagoa den munduranzko alternatiben adibidea. Hori guztia, gainera, partaidetzaz eta lankidetzapean jorratuko da, eragin politikoa edukitzeko eta gaur egungo hezkuntza-sistemari nahiz ustezko hobekuntzei buruz hausnartzeko.