Mugarik gabeko Ekonomialariak

Mugarik Gabeko Ekonomialarien (MGE) Euskadiko ordezkaritza 2003an sortu zen, boluntario-talde baten ahaleginari eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren babesari esker.Hasierako urte haietan bereziki garrantzitsuak izan ziren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) zabalkundea eta hari buruzko eztabaida.

Gaur egun teknikariak ditugu kontratatuta eta presentzia egonkorra dugu Bizkai eta Gipuzkoan, ordezkaritzak burututako hainbat proiekturen bidez ez ezik, beste GGKE eta gizarte-mugimendu batzuekin egiten dugun elkarlanaren ondoriozko sentsibilizazioko, eragin politikoko eta gizarte-mobilizazioko espazioen bidez ere bai.

MGEn, teoria eta praxiaren arteko modu sinergiko batean ulertzen dugu bidezko ekonomiaren sustapena.Hori dela eta, Euskadin, batez ere bi arlotatik gauzatzen dugu zeregin hori: gizarte-eraldaketarako hezkuntza bultzatuz, eta ekonomia sozial eta solidarioa alternatiba ekonomiko gisa sustatuz eta zabalduz. Horrez gain, bien arteko zubiak eratzen ditugu.