Koop57

Koop57 aurrezki etikoa bultzatzen duen finantzaketa zerbitzu kooperatibada. Bere baliabideak ekonomia sozial eta solidarioa oinarri duten proiektuakmaileguz laguntzera bideratzen ditu. Ekonomia sozial eta solidarioanmugitzen diren elkarte eta pertsonez osaturiko bere oinarri sozialak kudeatzen duentitatea. Bere printzipioak banka etikoarekin bat datoz:koherentzia, demokrazia eta gardentasuna.

Koop57k zerbitzuak eskaintzen dituen finantza jarduera garatzen du, eta kataluniarkooperatiben legearen arabera geratzen du bere ekina. Ondorioz, ez dauka banku-fitxarik eta ez dago banku zentralaren erregulaziopean.

Alde batetik, honek bere ekina mugatzen du: ezin ditzake pertsonentzat maileguakeman ez eta banka minoristak eskaintzen dituen bezalako zerbitzuak eskaini (kontukorronteak, kreditu txartelak…). Baina aldi berean, egoera honek abileziahandiagoa ematen dio bere kideen beharrei erantzuteko, finantza-entitate ohikoekin alderatuz gero.