Elkarcredit irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Euskaditik babesa eskaintzen du elkartasuna eta lankidetza sustatzeko herrien eta pertsonen artean, benetako giza garapen susteinagarri bat lortzeko. Talde, herri-erakunde eta komunitateak laguntzen ditu, haien prozesuak errespetatuz, etorkizun bidezkoago eta duinago bat eraikitzeko denontzat.
Elkartearen xedea herrialde txiroen antolakuntza eta ekoizpengaitasunak indartzea da, erabateko garapen jasangarria izan dezaten eta elikadura burujabetza eskuratu dezaten. Horretarako, lan endogeno eta partehartzailea egiten du Elkarcreditek, herri ekonomia eraldaketa sozial eta politikotzat motortzat hartuz. Elkarteak mailegu arduratsu eta solidarioen inguruko balore berriak sustatzen ditu eraldaketa prozesu globalak babesteko prest dauden eremu sozialetan jartzen ditu ahalegin guztiak.
Gainera, aliantza eta sare lokal zein globalak bultzatzen ditu ikuspegi kritiko bat sustatzeko herritarrengan. Sentsibilizazio proiektuetan parte hartzen du Euskadin, eta Ekonomia Feminista eta Finantza Etiko eta Alternatiboak sustatzen ditu giza garapen jasangarria bultzatzeko.