2021ean, rap tailer irekiak eta formazioak antolatu ditugu ikastetxeetan, gazteak finantza munduan dauden alternatibetara hurbiltzeko. Ekainean tailerrak egin genituen Beasaingo (Gipuzkoa) La Salle ikastetxean, eta DBHko lehen eta bigarren mailako ia 200 ikaslek parte hartu zuten. Tailer ireki bat ere antolatu genuen Hernaniko (Gipuzkoa) Kulturarteko Plaza Feministan, 30 urtetik beherako gazteentzat.
Bassque Reggae Kultur Elkarteak eman ditu tailer horiek. Artista gazteen elkarte horrek kontzertuak eskaintzen ditu gune alternatiboetan, hala nola gaztetxeetan eta bestelako gune kultural autogestionatuetan. Abeslariak, DJak, ekoizleak eta diseinatzaile grafikoak biltzen dituen diziplina anitzeko taldea da.
Tailerretatik eta beste jarduera batzuetatik ateratako ikaskuntzekin, ideiak ‘Egin sare’ izeneko abesti batean islatzen ditugu, Beñaranks, Eira eta Luã Matheus musikariei esker.
Entzun abestia hemen: