Partaidetza birtualerako jaso dugun eskaera-zaparrada dela eta, IV. RedEFES Jardunaldietako saioetako batzuk streaming bidez eskainiko ditugu. Hauek dira online ikusi ahal izango diren jarduerak:
Ostirala, azaroak 10:
10:30 – 13:00 | ESSa curriculumean sartzeko aukerak eta erronkak, LOMLOEren harira.
16:00 – 17:30 | Canvas Soziala tresnaren aurkezpena, ekintzailetza jasangarria lantzeko ikasgelan.
17:30 – 19:00 | Ekonomia eta finantza kritikoetako hezkuntza edota aktibismoko esperientzien karrusela.
Larunbata, azaroak 11:
9:30 – 10:30 | Masterclass: Nola integratu ekonomia kritikoko baliabideak zure proposamen didaktikoan, LOMLOEren arabera.
10:30 – 11:30 | Hezkuntza eraldatzailerako materialen, baliabideen eta proposamenen aurkezpena.
12:00 – 13:00 | Ekonomia eta finantza kritikoetako hezkuntza edota aktibismoko esperientzien karrusela.
Estekak zure e-postan jaso nahi badituzu eta jardunaldien egunean gogorarazpena bidaltzea nahi baduzu, eman izena hemen.