Warning: Undefined array key "suppress_filters" in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/plugins/RKagenda/include/class.Agenda.php on line 50
Warning: Undefined array key "ccd_active" in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/plugins/cookie-count-down/cookie-count-down.php on line 141 evento_name 2 - FINANTZAZ HARATAGO Warning: Undefined array key 1 in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/plugins/cookie-count-down/cookie-count-down.php on line 83
Warning: Undefined variable $post in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/themes/twentyseventeen-002/inc/Breadcrumb.php on line 27
Urtarrilaren 31tik otsailaren 14ra, ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketaz gozatu dezakezu Errekaldeko udal zentroan (Altube zeharbidea 6, Bilbo). Aitor Lopez de Audikanaren argazkiei esker, El Salvador, Nikaragua eta Euskal herriko finantza etiko eta alternatiboen ekimenak ezagutzeko aukera izango duzu bertan.
30 urte baino gutxiago badituzu, eman izena Finantzaz Haratago sareak eta Bassque Reggae Kultur Elkarteak Hernanin antolatuko duten rap tailerrean!
Saioak bi egunetan izango dira Kulturarteko Plaza Feministan (Florida 28) eta rap abestiak sortuko ditugu kapitalismoaren aurrean dauden alternatiben inguruan. Kapitalismotik at bada bizitza!
Mundu zabaleko borroka esperientzia, bizipen eta ikasketak gurera ekartzeko helburuarekin antolatuko dute “Hernani munduari begira” zikloa. Programazio bakarraren baitan jaso dituzte Hernaniko Udaleko Lankidetza Arlotik sustatutako sentsibilizazio hitzaldi, jardunaldi eta erakusketa ezberdinak.
Finantzaz Haratagok ‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa antolatuko du urriaren 18tik azaroaren 7ra, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida Auzoa, 28).
Gainera, urriaren 26an, Euskadiko finantza etikoen esperientziak ezagutarazteko mahai-ingurua antolatuko dugu toki berean, honako hauexekin: Ekhilur, Nortlan, Oikocredit Euskadi eta Finantza Etikoen Elkartea Euskadi.
Martxoaren 17an, Dokuforo birtual bat antolatuko dugu eta Enrique Asensi Martinekin (Enclau) hitz egingo dugu “Halako finantzak nahi ditugu” dokumentalari buruz.
Bilbon izan ondoren, otsailaren 19an Hernanira iritsiko da ‘Finantza etikoen koloreak’ argazki erakusketa. Hilaren 28ra arte ikusteko aukera izango duzu Iturola sorgunean (Florida Auzoa, 28).
Hurrengo asteartean, azaroak 17, finantza etiko, genero eta klimari buruz solastuko gara. Hitzordua 18:00etan da eta hemen eman dezakezu izena (doakoa eta birtuala izango da): https://labur.eus/PyYQl
Mundubat Fundazioko Sarai Martin izango dugu gurekin ekonomia feministako eskolez hitz egiteko, eta Sustraiak Habitat Designeko David Gonzalez agrosistemen eta lurraldeen birsorkuntzaz hitz egiteko.
Badakizu zer diren finantza etikoak? Eta zergatik sortu ziren? Ezagutzen al duzu egungo sistema finantzarioaren aurrean alternatibak sortzen ari den ekimenik?
Finantzaz Haratago sareak doako ikastaro birtuala kaleratu du eta, ikastea baino, desikastea du helburu: banketxe tradizionalek “sistema finantzario bideragarri bakartzat” saldu diguten hori ahaztea, pobrezia eta desberdinkeriak normalizatzeari uztea, gure ekintzen monetarizaziotik haratago ikustea…
Interesgarria, ezta?
Izen-ematea azaroaren 15era arte dago irekita, eta ikastaroa azaroaren 23rik abenduaren 18ra izango da.
Informazio gehiago nahi baduzu, orrialde honetan aurkituko duzu.