Warning: Undefined array key "suppress_filters" in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/plugins/RKagenda/include/class.Agenda.php on line 50
Warning: Undefined array key "ccd_active" in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/plugins/cookie-count-down/cookie-count-down.php on line 141 FINANTZAZ HARATAGO Warning: Undefined array key 1 in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/plugins/cookie-count-down/cookie-count-down.php on line 83
Warning: Trying to access array offset on value of type bool in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/themes/twentyseventeen-002/template-parts/page/content-front-page-panels.php on line 12
Zer egiten dugu?
Zer egiten dugu?
Finantzaz Haratago plataformak finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza sustatu eta zabaldu egin nahi du Euskadin, partaidetzazko modu horizontalean. Erreferentzia-gunea izan nahi dugu beste mundu-ikuskera bat ezarri daitekeela eta beharrezkoa dela uste duten pertsona eta erakunde guztientzat, ikasleek eta gizarteak jasotako hezkuntza finantzarioari buruzko hausnarketa kritiko eta konstruktiboa elkarrekin sustatzeko asmoz.
Ekonomia edota Enpresa irakaslea zara Bigarren Hezkuntzan edo Lanbide Heziketan?
Ikusi hemen Finantzaz Haratagok eskaintzen dituen baliabide didaktikoak eta elkarlan-proposamena, ikasgelan finantza etiko eta alternatiboak lantzeko.
Lagunduko diguzu? Bete inkesta hau hobeto ezagutzeko zein baliabide erabiltzen dituzun gaur egun Ekonomia/Enpresa irakasteko.
Finantzaz Haratago ez litzateke abian egongo finantza etiko eta alternatiboak gizartea eraldatzeko tresna direla uste duten pertsonek eta erakundeek parte hartuko ez balute. Nahi izanez gero, sareetan jarraitu eta berria zabaltzen lagundu ahal izango duzu. Ekimenean parte hartu nahi baduzu (erakunde nahiz giza banako moduan), gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu:
Ezagutu RedEFES
Ezagutu RedEFES
Batu zaitez heziketa eta finantza etikoen sarera (RedEFES):
MISIOA
Heziketa ekonomiko kritikoa eta finantza etiko eta solidarioak sustatzen ditugu
GURE XEDEAK
Irakasleen eta finantza etiko eta heziketa eraldatzailea sustatzen duten erakundeen artean espazio bat erraztea.
SAREAN LAN EGITEN DUGU
Heziketa ekonomiko kritikoa eta finantza etiko eta solidarioak sustatu nahi dituzten erakunde eta plataformekin.
Warning: Undefined variable $active in /home/u236155674/domains/finantzazharatago.org/public_html/wp-content/plugins/RKagenda/include/class.Agenda.php on line 481
Finantza Etikoak Fundazioak eta Finantza Etiko eta Solidarioetan Hezteko Sareak (RedEFES) Arcadi Oliveres Sariaren V. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea ireki dute, hezkuntza-modalitatean. Deialdi honen helburua bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta LHko ikastetxeetan proposamen pedagogikoak bultzatzea da, finantza etikoak gizartea eraldatzeko tresna gisa integratzeko. Sariaren helburua hezkuntza-esperientzia berriak sustatzea da, ikasleek finantza-sistemaren inpaktuak uler ditzaten eta finantza …
Ana Madrid Vaquero, DBHko eta Batxilergoko Ekonomia irakaslea eta Arcadi Oliveres 2024 Sariaren irabazlea (hezkuntza modalitatea) Aurten, Espainiako Bankuak finantza-hezkuntzaren egunerako proposatutako leloa honako hau da: «Informa zaitez. Planifikatu. Erabaki». Horrela, besterik gabe, zuzena dirudi. Baina jar ditzagun betaurrekoak hobeto ikusteko. Zergatik eta norentzat? Duela urte asko, berrikuntza pedagogikoko mugimenduetako udako ikastaroetan, gure eskuetara iristen …
Fundación Finanzas Éticas eta RedEFESek bat egin dute Arcadi Oliveres sarian kategoria berri bat bultzatzeko. Sari horren bidez, hezkuntzaren eremuan finantza etikoen hedapena sustatu eta baloratu nahi da. Modalitate berriak bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta Lanbide Heziketako proposamen pedagogiko onenak identifikatu eta saritu nahi ditu. Kategoria berri honen helburua da irakasleengandik zuzenean sortzen diren proposamen pedagogikoak aitortzea, proposamena inplementatzeko ikastetxeren …
Pozez aurkezten dizuegu Finantzaz Haratago sareak kaleratu duen azken unitate didaktikoa: “Mikrofinantzak: Mailegu txikiak, inpaktu handiak”. Unitate didaktikoaren gidak, helburuak eta metodologia orokorra deskribatzeaz gain, hiru saioetako bakoitzaren deskribapen zehatza egiten du. Saio bakoitzeko material didaktikoak (aurkezpenak, bideoak, dinamikak, eta abar) gidaren eranskin gisa jaso dira. Saioen ordena ezin da aldatu, azalpenak logika jarraia izan …