Datorren ostegunean, urtarrilak 20, Steilas sindikatuarekin batera sortutako “Hezkuntza finantzario kritikoa eta etikoa gizartea eraldatzeko” Unitate Didaktikoa aurkeztuko dugu.
Unitate Didaktikoa 10 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Bertan egungo sistema ekonomikoaren (bereziki finantza-sistemaren) ikuspegi kritikoa lantzen dugu, eta bizitza erdigunean jartzen duten beste antolaketa-modu batzuk aurkezten ditugu. Argitalpenak proposatutako dinamiken bitartez, denbora-bankuak, trukea, moneta soziala edo banku armatuaren eta etxegabetzeen arazoak lantzeko aukera izango dute ikasleek, besteak beste.
Aurkezpena La Bolsan (Ibaiondoko Barrutiko udal bulegoa; Pilota kalea, 10) izango da, 2022ko urtarrilaren 20an, osteguna, 11:00etan. Bertan ikusiko dugu elkar!
Aurkezpenaren ondoren, argitalpena gure webgunean igoko dugu denok eskuragarri izan dezazuen.