Joan den martxoaren 17an, “Les finances que volem»” dokumentalari buruzko dokuforo birtuala antolatu genuen Enrique Asensi Martin gonbidatuarekin batera.
Dokuforoa streaming bidez eman zen, ZOOM bilera tresnaren bitartez, eta Facebook Live eta Youtube plataformen bitartez ere ikusi ahal izan zen. Jarraitutako dinamika hurrengoa izan zen, behin “Les finances que volem” dokumentala ikusita, hainbat galdera egin zizkien bertaratutakoei, eta hauek txataren bidez erantzuten joan ziren.
Enclau Sareko Enrique Asensi Martínen kolaborazioaz gozatu ahal izan zen, zeinek documental honen garapenean aktiboki parte hartzeaz gain, Valentziar erkidegoko finantza etikoen sustapenean ere ibilbide luzea duen. Enclau Valentziar Erkidegoko Finantza alternatiboetarako sarea da, eta 2000. urtean sortu zen. Sare honek, finantzaketa etikoa eta arduratsua sustatzeko lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko hainbat gizarte-erakunde biltzen ditu.
“Halako finantzak nahi ditugu” 37 minutuko film laburra 2019an estreinatu zen, eta bertan, sistema finantzarioak dituen praktika desegokiak biltzen dira. Horrez gain, finantza etikoen eta ekonomia sozial eta solidarioaren baitan aurki daitezkeen alterntibez ere hitz egiten da. Dokumentala berez valentzieraz egina dago, hala ere, berau euskarazko eta gaztelerazko azpitituluekin ikusteko aukera ere badago. Ikus-entzunezko proiektu hau Enclau, Fora de Camp produktorak eta Valentziako Aldundiaren eskutik produzitu zen.