Lau urte ondoren, RedEFES – Finantza Etiko eta Solidarioen Aldeko Sareak III. Jardunaldiak antolatu ditu, egungo ekonomia-hezkuntzaren ereduari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko, bai eta finantza etiko eta solidarioetatik hezkuntza ekonomiko kritiko eta anitza lortzeko aukerak elkarbanatzeko.
Ekonomia-hezkuntza eraldatzailea bultzatu nahi duten pertsona eta erakundeak gonbidatzen ditugu: hezkuntza-erakundeak, irakasleak, hezitzaileak, gazte-erakundeak, finantza etikoetako erakundeak eta ekonomia solidariokoak.
HELBURUAK:
-
-
Egungo ekonomia-hezkuntzaren ereduari buruzko eztabaida sustatzea eta ikasgeletan nagusi diren ikuspegi eta metodologiei buruz hausnartzea.
-
Ekonomia-hezkuntza kritikorako eta pluralerako bestelako aukerak planteatzea.
-
Finantza etikoak bultzatzeko hezkuntza-esperientziak eta -baliabideak ikusaraztea eta elkarbanatzea.
-
Hezkuntza formalean, informalean eta ez-formalean finantza etikoak landu nahi duten irakasleen eta erakundeen arteko topagunea bultzatzea.
-
Laster partekatuko dugu programa osoa!
LUZATU EGIN DUGU FINANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOEN ARLOKO HEZKUNTZA-ESPERIENTZIETARAKO EPEA:
Honelako esperientziarik egin baduzu, bidal iezaguzu laburpen bat eta aurkez ezazu jardunaldietan: finantza-sistemaren eraginei buruz gazteen kontzientzia kritikoa bultzatzen dutenak, metodologia parte-hartzaileen bidez eztabaida eta hausnarketa aktiboa sustatzen dutenak, eta ekonomia-hezkuntza kritiko eta askotarikoaren alde egiten dutenak, finantza etiko eta solidarioak alternatiba gisa ezagutzera ematen dituztenak.
Bidal iezaguzu zure proposamena redefes@redefes.org helbidera martxoaren 15a baino lehen.
GARRANTZITSUA: Arazo teknikoak izan ditugu redefes@redefes.org helbidearekin azken astean zehar. Ezin izan baduzue zuen proposamena bidali, mesedez, bidali berriz ere. Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.
Esperientzien deialdiari buruzko informazio guztia esteka honetan.