Finantza etikoei buruzko online ikastaroa EHUko ikasleentzat

Euskal Herriko Unibertsitatean gradu ala graduondoko bat ikasten ari zara ekonomia edota enpresa alorrean? Murgildu zaitez finantza etikoen munduan!

Norentzat:

Ikastaro hau zuzenduta dago finantzak etika, jasangarritasun eta elkartasunaren ikuspegitik ezagutu nahi dituzten ekonomia eta enpresaren arloko graduko eta graduondoko ikasleei. Dena dela, arloan interesa duten UPV/EHUko beste gradu batzuetako ikasleak ere ongietorriak izango dira.

Iraupena:

37.5 ordu (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)

Noiz emango den:

2023ko otsailaren 13tik martxoaren 24ra bitartean

Izena emateko epea:

2023ko urtarrilaren 10etik otsailaren 9ra bitartean

Ikasle kopuru mugatua dago (50 lagun)

INFORMAZIO GUZTIA EHUREN WEBGUNEAN DUZU.