Eraldaketaren dimentsioa zabalduz

Kapitalismoaren aurkako bizimoduetako korronte isila da. Horien artean finantza etikoak eta solidarioak daude, urtetan zehar haien praktiken bidez alternatibak posible direla frogatu dutenak. Gaur inoiz baino gehiago, pandemiaren krisiaren aurrean, berriro ikusi dugu aldaketa premiazkoa dela, pertsonen eta planetaren bizitza jokoan dagoelako.

Erronka handi hori ikusgai egitea izan zen Finantzaz Haratagok antolatutako “Hezkuntza-, Gizarte- eta Ekonomia-eraldaketa bizitzaren eta planetaren jasangarritasunerako” Elkargune Jardunaldien helburua, 2021eko maiatzaren 3tik, astelehena, maiatzaren 7ra, ostirala, online formatuzko saioen bidez egin zena. Lehenengo eguna “Finantza etiko eta solidarioak hezkuntzan: ekonomia eraldatzaileentzako engranajea” gaiarekin hasi zen.

Arç Cooperativa – REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareen Sareko Finantza Etikoen Mahaiko Alfonso Boladok eta Finançament Ètic i Solidari (FETS) eta Finantza Etiko eta Solidarioen Aldeko Sareko (RedEFES) Nina González Fernández-Argüellesek inauguratu zituzten mintzaldiak, astean zehar Estatu espainiarreko 18:00tan hasi zirenak. Hitzaldien ondorengo eztabaidetan publikoaren parte-hartzea bikaina izan zen.

Alfonso B. Boladok sistema-larrialdiaren aurrean ekonomia sozialak egiten duen proposamena azaldu zuen.
Engranajea

“Finantza etikoen eta hezkuntzaren erronkei buruz modu kolektiboan pentsatu nahi dugu”, esan zuen Boladok. Haren iritziz, hori funtsezkoa da elkarguneak eraikitzeko. Elkargune horien bidez, finantza etikoen eragin-zirkulua handitu egingo da: 80. hamarkadatik aurrera finantza-munduko engranaje bat izan dira eta bertako imajinarioan posizionatu dira.

Orain, XXI. mendean, haustura sozialaren nabaritasuna are ageriago geratu da koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Hura onartezina da mundu mailan eta “arduradunengana garamatza, sistema neoliberal extraktibo eta arduragabera”, adierazi zuen Boladok. Beraz, egiturazko aldaketa premiazkoa da eta prozesuan finantza etikoek paper nabarmena dute haien botere emantzipatzailea dela eta. Horren indarra gizarte-lotura fluxu ekonomikoekin batera berreraikitzean datza, bere egiazko praktika ekonomikoek bizitza erdigunean kokatzen dutelako, ekonomia espekulatiboarengandik ihes eginez.

Finantza etikoek une global berri honi egiten dioten ekarpen handia agerian geratu zen 2020an egindako Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Foro Sozialean (EEMFS). Gonzálezek azaldu zuen ekonomia eraldatzaileak zer diren galderaren aurrean hainbat erantzun egon daitezkeela, baina denak dira honen ingurukoak: kapitalismoaren eta neoliberalismoaren guztiz aurkako elkarrekin bizitzeko moduak. “Begirada ugari dago, baina jendea, haien komunitateak, haien praktikak… erdigunean kokatzen dituzten alternatibek lotzen gaituzte, posible badirenak”, esan zuen.

Sonia Vidal, Via Campesinako Europako Koordinakundeko kidea, agroekologiari buruzko eztabaidan egon zen.

Sistema berria

Zein praktika? Demokrazia ekonomikoaren, bidezko merkataritzaren, ekonomia feministaren, zaintzen ekonomiaren, agroekologiaren, elikadura burujabetasunaren, finantza etiko eta solidarioen… munduan erabat murgiltzen gara. Denek daukate helburu gisa botere instituzionala, politikoa, antolamendukoa, ekonomikoa, kulturala eta ezagutza eraldatzea. Eta, hain zuzen ere, ezagutzari dagokionez, garrantzitsua da

maiatzak 6ko, osteguna, saioan garatu zen gaia: Ekonomia eta Finantza Hezkuntza.

Egun hartan, “Ekonomia testu liburuen berrikuste kritikoa” ikerketa aurkeztu zuten eta ezagutzera eman zen ere “Finantza hezkuntza etikoa gizartea eraldatzeko” proposamen didaktikoa, Finantzaz Haratagorekin elkarlanean egin dena. Lehen lana Maitane Jaio Atela ekonomialari eta bigarren hezkuntzako irakasleak, Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta Javier Murillo Arrollo Ekonomialari eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleak aurkeztu zuten. Proposamen didaktikoa, berriz, STEILAS sindikatuko Eneko Martin Apariciok aurkeztu zuen.

Ikerketak gai tranpak, kritikarik gabeko ikuspegia, azterketa eskasa, sistema ekonomiko eta errealitate ekonomikoarekiko leundutako ikuspegia, gainerako ikuspegiak eskaintzen ez dituena, azaldu zituen: “ikuspegi bakarra eskaintzen dute, mundu ekonomikoan existitzen den eztabaida aurkeztu gabe”, adierazi zuen Murillo Arrollok eta honakoa erantsi zuen: “Ekonomia zientzia gatazkatsua da berez, jokoan dauden hainbat interes material direla eta …”.

Arane Altunak Nortlanen esperientzia aurkeztu zuen, Euskadiko lehenengo segurantza-bitartekaritza etikoa.

Finantza etikoen irakaskuntza

Zubiri Rey honetaz ziur dago: “ekonomia irakasteko modua izango da aldatuko den azkeneko gauza”, botere nagusiak ez duelako pentsamolde kritikoa sustatzeko interesik. Hori da, ordea, Proposamen didaktiko berria hartzen ari den bidea. 2019an sortutako ideia da, gutxi batzuentzat onuragarriak diren jokoaren arauak sustatzen dituzten finantza entitate kapitalistak ikastetxeetan zeukaten presentzia kezkagarriaz ohartu zirenean. “Esku-sartzeari erantzuteko finantza etikoen eremutik jartzen dugun gure aletxoa da”, argudiatu zuen Marín Apariciok. “Kritiko izateko, ezinbestekoa da galderak oso goiz egiten hastea”.

“Finantza hezkuntza etikoa gizartea eraldatzeko” proposamena lehen hezkuntzako 5. mailatik batxilergoraino iristen da eta matematika edo historia klase batean ere irakatsi daiteke, ekonomia gure bizitzako alderdi askorekin baitu harremana. “Neska-mutikoek zerbait ordaintzen duten lehen unetik aurrera, dagoeneko badaukate ekonomiarekin harremana”, gogorarazi zuen Marín Apariciok

Jardunaldi guztiak ikus ditzakezu hemen:

1. saioa: FINANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOAK HEZKUNTZAN: EKONOMIA ERALDATZAILEENTZAKO ENGRANAJEA

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

2. saioa: AGROEKOLOGIA ETA ELIKADURA BURUJABETZA: JASANGARRITASUNA ETA JUSTIZIA KLIMATIKOA

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

3. saioa: EKONOMIA FEMINISTA ETA HERRI HEZKUNTZA: BIZITZA ETA PLANETA KAPITALAREN AURREAN

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

4. saioa: EKONOMIA ETA FINANTZA HEZKUNTZA: PROTESTAK ETA PROPOSAMENAK

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.

5. saioa: SEGURANTZA ETIKO ETA SOLIDARIOEN ESPERIENTZIA: ERAGINA AHALBIDETZEN DUTEN ALDAKETAK

'COOKIES'-en politika onartu behar duzu eduki hau erakusteko.