‘El fracaso del éxito’ [Dokumentala osorik]

Dokumentala zure ikastetxean edo beste espazio kolektibo batean proiektatzen baduzu, eskertuko genizuke helbide honetan jakinarazten badiguzu: info@finantzazharatago.org

Informazio horrek datuak eta estatistikak biltzeko balio digu.

Finantzen munduan dena da ikusezina; irabaziak, galerak, zorrak, inbertsioak, balioak… Dirua ere, ekonomiarekin geratzen zitzaigun lotura ukigarri bakarra zena, desagertuz joan da: Kripto bihurtutako txanpona, orain Bizum bidez egiten diren truke fisikoak, ikusten ez ditugun diru-eramaileak diren kreditu-txartelak… Etengabeko estimuluak jasotzen ditugu, gero eta gehiago edukitzera gonbidatzen gaituztenak: beti gehiago maitatzera, pertsona gauzatuak sentitzera… Baina, zer da arrakasta? Sistemak irakatsi digun zerbait da; arrakasta bilatu egin behar dugu, eta lortu. Baina sistemak ez digu azaldu ez lortzeak pertsonengan izan dezakeen eragin emozionala, ezta haietako askok bidean ordaintzen duten prezioa ere. Dokumentalak gure emozioak eta horiek hartzera garamatzaten erabakiak elkarrizketan jartzen ditu, ekonomiak gure egoera emozionalari eragin diezaiokeelako eta erabaki oldarkorrak edo zuhurragoak hartzera bultza gaitzakeelako. Adibidez, argiaren ordainagiria ezin ordaintzea, autoa aldatu behar izatea, familia ugari baten zaintzari aurre egitea… Ekonomia zuzenean lotuta dago gure oinarrizko beharrizanekin.

Bankuak eta ekonomia berriak bezalako gaiak landu ohi diren moduari buelta bat eman nahi diogu. Psikologo bat edo hacker “etiko” bat bezalako profil desberdinen bidez, finantzen alor ikusezinaz hausnartzeko kontakizun bat eraikiko dugu.

Ikusi ezazu Finantzaz Haratago sarearen ‘El fracaso del éxito’ dokumental laburra. Al Borde Filmsek ekoiztu du eta hemen ikus dezakezu osorik:


TRAILERRA:


SINOPSIA:

Maleta bat, ordenagailu bat, banku bat... Non gordetzen da dirua? Ikusezintasuna ekonomiaren ezaugarri nagusietako bat da, eta are gehiago birtualtasunaren etorrerarekin. Blockchain, apustuak, kriptomonetak... Izenak aldatzen doaz, baina tranpa bera da.


FITXA TEKNIKOA:

Aktoreak:

Gorka Orue

Galder Tudela

Elkarrizketak:

Edurne Blázquez

Borja Cañavate

Witxita

Maider Henares

Josefina "Txefi" Roco Sanfilippo

Gidoia, zuzendaritza eta argazkigintza: Paula Iglesias, Marta Gómez

Ekoizpena: Sara Blanco

Artea eta jantziak: Marta Gómez

Erreprodukzio eta arte laguntzailea: Alba Sagasti

Edizioa eta zuzeneko soinua: Paula Iglesias

Soinu Banda: Severine Beata

Irudiaren posprodukzioa: Emilia Martín

Soinuaren posprodukzioa: Iñigo Etxarri

Lokuzioa: Garazi Velasco

Iraupena: 23'

Kalifikazioa: Para todos los públicos

Grabaketaren formatua: 4k

Proiekzioaren formatua: 2k

Hizkuntza: Euskara, Gaztelania

Azpitituluak: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa

Soinua: 5.1

Ratioa: 16:9