Poz handiz aurkezten dizuegu urte honetan zehar Ara!Gorputz Kooperatibari esker lantzen aritu garen ‘Bizitza Onaren eguneroko’ berezi hau. Etxean inprimatu dezazun, behean topatuko dituzu PDF fitxategiak eta inprimatzen laguntzeko argibideak.
Hamabi hilabete edota ziklotan antolatutako egunerokoa da, astero bete dezakezuna, zure erritmora. Bertan, hankaz gora jarriko duzu zure bizitza. Zenbat denbora inbertitzen duzu enpleguetan? Eta zaintza lanetan? Zein eragin du diruak zure bizitzan? Ekonomia feminista eta Abya Yalako ‘Bizitza Ona’ printzipioa ardatz izanik, astez aste eta hilabetez hilabete joango gara hausnartzen.
Merezi duen Bizitza elkarrekin eraikiko dugu, edo ez da eraikia izango. Diruaz eta merkantilizazioaz harago dagoen Bizitza elkarrekin eraiki dugu, edo ez da eraikia izango.
Bide hau gurekin egin dezazun desio dugu; elkarrekin, gure gorputzetan bizirik dagoen eta altxor ezberdinak oparituko dizkigun esperimentazio prozesuari erreparatuz. Urratsik gabe ez dago iraultzarik. Guk, zangoak prest ditugu gurera (eta gure komunitatera) eramango gaituen ibilbidea eusteko… eta zuk?
Irribarretsu eta alai, ongi etorria ematen dizugu bidaia zirraragarri honetara!
Nola inprimatu eguneroko hau?
Egunerokoa inprimatzeko bi aukera dituzu:
1. Binakako orriak: Papera aurrezteko asmoz, folio bakoitzean bi orri inprimatzeko prestatu dugun dokumentua da. Behar bezala inprimatzeko, garrantzitsua da inprimatzerakoan honako formatua aukeratzea:
2. Banakako orriak: Espazio gehiago nahi duzu ariketak egiteko? Orduan, hauxe da zure aukera! Folioz folio inprimatu dezakezu egunerokoa. Mesedez, gogoratu orrien bi aurpegietatik inprimatzen, Ama Lurrak eskertuko dizu.
OHAR GARRANTZITSUA: BERTSIO HORIEK EZ DAUDE LIBURU FORMATUAN INPRIMATZEKO PRESTATUTA, ORRI SOLTEETAN INPRIMATZEKO BAIZIK. LIBURU FORMATUAN INPRIMATU NAHI BADUZU, ERAMAN INPRENTARA ONDORENGO BI FITXATEGIAK: