Fundación Finanzas Éticas eta RedEFESek bat egin dute Arcadi Oliveres sarian kategoria berri bat bultzatzeko. Sari horren bidez, hezkuntzaren eremuan finantza etikoen hedapena sustatu eta baloratu nahi da. Modalitate berriak bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta Lanbide Heziketako proposamen pedagogiko onenak identifikatu eta saritu nahi ditu.
Kategoria berri honen helburua da irakasleengandik zuzenean sortzen diren proposamen pedagogikoak aitortzea, proposamena inplementatzeko ikastetxeren baten babesa dutenak eta finantza etikoak gizartea eraldatzeko tresna gisa bultzatzeko proposamen didaktikoak aurkezten dituztenak. Modalitate honekin, Arcadi Oliveres Sariak hezkuntza-tresna berriak sustatu nahi ditu, ikasleek finantzek errealitatea nola eta zergatik eralda dezaketen ezagutu eta esperimentatu ahal izan dezaten.
Sariari esker, ikasgelan proiektua inplementatzeko egon litezkeen gastuak (materialak edo bestelakoak) ordainduko dira, eta saritutako pertsonak edo pertsonek RedEFESen urteko jardunaldietan parte hartzea ere estaliko du. Jardunaldi horiek azaroaren 10 eta 11n egingo dira, Bilbon.
Proposamenak Fundación Finanzas Eticas fundazioaren webgunean dagoen inprimakiaren bidez aurkez daitezke (https://finanzaseticas.net/premio-arcadi-oliveres/premio-propuestas-secundaria-bachillerato-y-fp/), 2023ko irailaren 1era arte.