Gazteei zuzendutako rap tailerra Hernanin: Kapitalismoaren aurrean, Ekonomia Sozial eta Solidarioa lantzeko abestiak

30 urte baino gutxiago badituzu, eman izena Finantzaz Haratago sareak eta Bassque Reggae Kultur Elkarteak Hernanin antolatuko duten rap tailerrean!

Saioak bi egunetan izango dira Kulturarteko Plaza Feministan (Florida 28) eta rap abestiak sortuko ditugu kapitalismoaren aurrean dauden alternatiben inguruan. Kapitalismotik at bada bizitza!

EGITARAUA:

Azaroak 12, ostirala:

17:30-20:30 Aurkezpena eta sarrera

Azaroak 13, larunbata

10:00-13:00 Formakuntza

16:00-19:00 Grabaketa

Izen ematea DOAN da! Anima zaitez!

EMAN IZENA

Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@finantzazharatago.org

‘Hernani munduari begira’ zikloan izango da Finantzaz Haratago

Mundu zabaleko borroka esperientzia, bizipen eta ikasketak gurera ekartzeko helburuarekin antolatuko dute “Hernani munduari begira” zikloa. Programazio bakarraren baitan jaso dituzte Hernaniko Udaleko Lankidetza Arlotik sustatutako sentsibilizazio hitzaldi, jardunaldi eta erakusketa ezberdinak.

Finantzaz Haratagok ‘Finantza etikoen koloreak’ erakusketa antolatuko du urriaren 18tik azaroaren 7ra, Kulturarteko Plaza Feministan (Florida Auzoa, 28).

Gainera, urriaren 26an, Euskadiko finantza etikoen esperientziak ezagutarazteko mahai-ingurua antolatuko dugu toki berean, honako hauexekin: Ekhilur, Nortlan, Oikocredit Euskadi eta Finantza Etikoen Elkartea Euskadi.